Paleolitoko grabatuak aurkitu dituzte Ekainetik hurbil dagoen Erlaitz kobazuloan. Elhuyar
Goi Paleolitoko grabatu batzuk aurkitu ditu Antxieta Jakintza Taldeak Erlaitz kobazuloan (Deba, Gipuzkoa). Alvaro Arrizabalaga EHUko arkeologoak eta haren taldekideek aztertu dituzte, eta 22.000-15.000 urte dituztela kalkulatu dute.
Arrizabalagak adierazi duenez, ez dago zalantzarik haien egiazkotasunari buruz:
“Ildoen higadurak eta gaineko zarakar estalagmitikoak frogatzen dute egiazkoak direla”.