15920 ostraka euskalduna zazpi urte publiko: analisiak denbora galtzeko balio izan dute

15920

15920 ostraka euskalduna argitaratu zutela badira 7 urte 2008-12-18, kalitate oneko irudiak.

Ebidentea zen eta da kostrak estaltzen duela hizkia, RIIBA, R ezkerreko hanka, eta balitekeela kostraren azpian beste hizki batzuk egotea, VRT(II)TV edo azken hileran…

Duela 7 urte, oso erraza ematen zuen kostra edo zolda datatu eta azpian dauden hizkiak zaharragoak, alegia, 1700 bat urteko euskara zaharra izatea.

Analisiak eskatzen inozoak… 7 urte igaro dira, ostrakak hainbat eskutan egon dira, Ertzaintza, txapelokerrak, grafologoak, ikatz analisi alegalak… baina IPCE Navarro txostenaren konklusioetan:

Ama Ata blogean argitaratu dute  IPCE Navarro txostenaren bukaeran, “interesgarria” iruditzen zitzaiola 15920 ostrakari kostra kendu eta hizkiak irakurtzea… baina ez du egin, nahiz eta ostraka eskuetan izan duen. Zergatik ez du egin? Nork galerazi dio? Nork egin behar du?

Beste ikerlari batek? Beste zazpi urtera?
Navarro txostena

Ebidentzia sinpleen analisiak eskatzen inozoak, 7 urte alperrik galtzeko besterik ez dute balio izan. Bitartean Iruña Veleian 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoak zigortuak…

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian… azken 7 urtetan, justizia ez da ezagutu.
15920

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude