Martin Ttipia elkarteak urteko nafarrak izendatu ditu eta 2. urtez 2014 eta 2015 Iruña Veleia saridunak ere dira Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoak. 1700 urteko euskara zaharra defendatzeagatik, Iruña Veleia sari preziatua eta tradizio handikoa irabazi dute. Zorionak.
2015 urteko nafarra: Eliseo Gil. Martin Ttipia.
2015 urteko nafarra: Eliseo Gil. (Bideoa Gasteiz 2015-12-5 Iputztar)
Martin Ttipia elkartea.
2014 Iruña Veleia saria: Eliseo Gil.
2013 Iruña Veleia saria: Sos Iruña Veleia.
2012 Iruña Veleia saria: Edward Harris arkeologoa
2011 Iruña Veleia saria: Iruñako Musa
2010 Iruña Veleia saria: Julio Nuñez bere hondeamakinarekin egin zuen 8000 M2 txikizioa
2009 Iruña Veleia saria: Juan Martin Elexpuruk, Iruña Veleia euskarazko grafitoak liburuarekin.
2008 Iruña Veleia saria: MISCART gezurrezko Descartes.
Eliseo Gil arkeologoa Iruña Veleia euskara zaharra sari preziatuaren irabazlea 2014. urtean, Idoia Filloy arkeologoarekin batera, 10-25 urte merezi baino beranduago behar bada, inoiz ez da beranduegi , ederki irabazita, 15 urte Iruñako aztarnategian lanean, euskara zaharra aurkitu zuten eta tamalez, ondorioak jasaten ari dira azken 6 urtetan, salaketak, gezurrak, irainak, aztarnategitik kanporatua, eskubiderik gabe, kriminalizatua… errukirik ez dagoelako Iruña Veleia gorrian. Ohore handiz, atsegina izan da.
Prestigio eta palmares handiko saria. Iruña Veleia urteko saridunak 2008-2014:
2013ko sariduna: Sos Iruña Veleia.
Ohore handiko saria Iruña Veleia euskara zaharra urtero ematen dena, oso ezaguna eta preziatua da munduan, batez ere irabazi duten pertsonaia ospetsuengatik. 2013. urteko sariduna aho batez Sos Iruña Veleia izan da izendatua, azken urtetan egin duen lan eskargagatik, euskara zaharra defendatzeko herri harresia antolatu, mobilizazio soziala, webgune, Ostrakabase, txosten zientifikoak idatzi eta bildu, hitzaldi pila, sare sozialetan presentzia, bideo, salaketak erakunde eta epaitegietan ere… ezinbesteko lana bost urte luze igaro ostean Iruña Veleia gaia bizirik eta itxaropentsu mantentzeko. Zorionak eta segi lanean. Ea datorren urtean Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten benetako protagonistak lortzen duten, alegia, arkeologoak Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk. Animo.
Sos Iruña Veleiak iaz argitaratu zuen bideoa, Iruña Veleia benetakoak ala faltsuak?
2008an guztia sekretupean zegoenean gezurrezko Descartes filosofoak berak irabazi zuen.
2009an Juan Martin Elexpuruk, Iruña Veleia euskarazko grafitoak liburuarekin.
2010ean Julio Nuñez bere hondeamakinarekin egin zuen txikizioa izen zen garailea zalantzarik gabe.
2011n Iruñako Musa Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu eta inolako kereilarik gabe gelditu zelako.
2012an Edward Harris arkeologoa aztarnategian, biltzarrean egon zelako eta euskara zaharra defendatu zuelako.
Ea datorren urtean Eliseo Gilek eta euskara zaharrak irabazten duten.