Txillardegiren besarkada. Fito Rodriguez. Berria.
Dagoeneko, lau urte badira Jose Luis Alvarez Enparantza, intelektual donostiarra, zendu zela. XX. mendearen erdian, nazioarteko kultur erreferentzia garaikideak euskal literaturara ekarri zituen. Fikzioaren arloan, sortzailea izanik, bizitza osoan idazkera egokiaren bila ibili zen. Entsegugintzan, gogamen filosofikoari muzin egin ez zion saiogilea izan zen, piano jotzailea, hizkuntzalaritzan, dialektologian, fonetikan, soziolinguistikan eta glotopolitikan aditua eta aritua, unibertsitate irakaslea, euskal presoa, erbesteratua eta errefuxiatua, ETAren fundatzailea eta borroka armatuaren amaieraren aldarrikatzailea, existentzialista eta, jakina, euskaltzalea.