Urtebeteko aulki zigorra gehiago Eliseo Gil, Escribano eta Ruben Cerdan-i (7+1=8)

EtxeaPrentsa oharra. JM Elexpuru.

Eliseo Gil beste urtebete torturapean?

Arabako fiskaltzak instrukzio fasea beste urtebete luzatzea eskatu du Iruña-Veleiako zuzendari ohi Eliseo Gilen aurkako auzian. Gogoan izan zazpi urte baino gehiago igaro direla Arabako Foru Aldundiak kereila jarri zionetik ondarearen aukako ustezko  kalteak leporatuz, eta sei hilabete baino gehiago Ertzaintzak bere polizia-txostena entregatu zuenetik, eta honetan ez zela inolako erruduntasun zantzurik agertzen zuzendari-ohiaren aurka.

Ez dezagun ahaztu Euskal Herrian instrukzio fasean denbora gehien daraman auzia dela, eta Epaiketa Lege berriak bost urte baino gehiago irekita daramaten auziak artxibatzea edo epaiketara eramatea agintzen duela, 2016ko ekainaren 6ko datarekin. Iruditzen zaigu zentzurik gabeko krudelkeria baten aurrean gaudela eta  historia honetako ezusteko protagonistari ezarri zaion   “aulki-zigorra” luzatzeak ez duela inolako justifikaziorik, urteetan pilatutako sufrikarioari sufrikario gehiago gehitzen diolako, eta hau guztia ezohiko aurkikuntza arkeologiko batzuk egitearen delitu ikaragarriarengatik.

Esandakoagatik, Gasteizko 1. Epaitegiari eskatzen diogu ez aintzat hartzeko fiskaltzak egindako eskaria eta Eliseo Gilen aurkako auzia behin-betiko artxibatzeko.

Gasteiz, 2016ko ekainak 8

Lurmen, SOS Iruña-Veleia, Martin Ttipia

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude