Demagun. Gontzal Fontaneda. Berria.
Jo ezazu duela zortzi urte Arabako Foru Aldundiak lanetik bota zintuela eta Gasteizko Epaitegian eta hedabideetan ere salatu zintuela gaizkile bazina bezala.
Eta orain ez duzu ulertzen zergatik ez duen epaitegiak zure kasua artxibatzen froga ezagatik, zortzi urte luzean ez baitu batere frogarik aurkitu; bestela, aspaldi epaituko zintuen. Beraz, argi dago denuntzia ez zegoela frogetan oinarrituta, teorietan eta aburu agian interesatuegietan baizik. Eta, gainera, ez duzu ulertzen zergatik ez dion epaitegiak aldundiari agintzen duintasuna jendaurrean itzul diezazula, Iruña-Veleiako zeure lanean berriz jar zaitzala eta zortzi urte honetan jasan dituzun osasun eta diruaren kalteak ordain diezazkizula.