Praileaitz I 2000-2009 liburuaren aurkezpena eta sareratzea

Portada-PraileaitzPraileaitz I 2000-2009 liburuaren aurkezpena. Aranzadi.

Praileaitz I (liburua sarean).

Liburuaren sortze prozesua ikerketa proiektuarekin batera hasi zen, orain dela 17 urte baino gehiago, 2000. urtean, hain zuzen. Monografikoa paperezko edizioan zein bertsio digital librean atera da, azken hau, Aranzadiko webgunean artikulutan banatuta ikus daiteke (http://www.aranzadi.eus/munibe-monographs-anthropology-and-archaeology-series-1).

Indusketa arkeologikoen garrantzia iragana berregiteko gaitasuna dela azpimarratu nahi izan du Peñalverrek. Arkeologoaren hitzetan “ Praileaitz I kobazuloan, non kultura jarduerak eta eta erritoak egon ziren, aurkikuntza garrantzitsuenak29 zintzilikari izan dira, gehienak harri beltzak eta dekoratuak, lepokotan multzokatuak; gainera okrezko arkatzak eta beste motatako arte higigarria  azaleratu da. Hori gutxi balitz,  barrunbean  labar pinturen zantzuak ere agertu dira “.  Peñalverrek  “lan egiteko prestutasuna momentu orotan adierazi duen lantaldea” eskertu nahi izan du, eta “Europako hezkuntza eta kulturan ospe handiko pertsonen” laguntza goraipatu du.

Guzti horretaz hitz egiteko, datorren ostiralean, maiatzak 26, arratsaldeko 19:00etan Koldo Mitxelenan Praileaitz I: iragana, orainaldia eta etorkizuna hitzaldia emango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude