9 bederatzi urteko zigorra epaiketarik gabe Iruña-Veleian ostraka euskaldunak aurkitu zituzten arkeologoei. Aski da!
Berria egunkaria 2008-10-9: “Eta zalantzak, orain, susmoak dira. Eta euskara zaharraren aditu prestigiodunenak, Joakin Gorrotxategik, orain arte inork erabili nahi izan ez duen hitza erabili du azkenean. «Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».
Gorrotxategi Iruña Veleiako batzorde zientifikoaren partaidea zen eta ezin zituen adierazpenak egin, ebazpena egin zuten A19 2008-11-19an.
Ordurako Martin Almagrok faltsutze salaketa larriak eginak zituen 2008ko ekainean bere hipotesien liburuan “Los orígenes de los vascos”.
Gorrotxategi berak bere txostena faltsutze salaketekin sartuta zuen Arabako Foru Aldundian 2008-6-24an hiru hilabete lehenago.
Justizia aspaldi desagertu zen, baina azken 9 urteetan ez da errukirik izan Iruña Veleia gorrian, 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoekin.