Epaiketaren aurrean Batzarra martxoak 24 larunbata Gasteizen

Eliseo Gil 2008-11-20 LangraizEpaiketaren aurrean Batzarra. JM Elexpuru.

Batzarra: Martxoak 24, larunbata, 10:00 Gasteizko Aldabe zentroan.

Iruña-Veleia: badator epaiketa!
Pertsona errugabeak akusatuen aulkian
·        Gure ondarearen altxorrak zakarretara?
Bidegabekeriaren aurrean hortzak erakutsi ditzagun!
Ekintza eta mobilizazio egutegi bat pentsatzeko helburuaz, asanblada egingo dugu. Gonbidatuta zaude.
Martxoaren 24an, larunbata, 10:00 Gasteizko Aldabe zentroan
***
Eliseo Gil eta Oskar Escribano epaitu nahi dituzte, nahiz eta euren kontra inolako frogarik ez egon. Eta hori grafitoen dataziorik eta kata kontrolaturik egin gabe. Eta bitartean orain aztarnategia kudeatzen dutenek sektore oso bat desegin dute hondeamakina handi batez. Eta hau guztia gure ondare historikoa eta linguistikoa zaintzeko ardura duten erakundeen, alderdien eta pertsonen babesarekin edo isiltasunarekin.
Egoera ezin larriago honen aurrean,  informazio eta salaketa kanpaina indartsu bati hasiera eman nahi diogu, eta aldi berean Lurmeneko kideei babesa eman, hauen delitu bakarra garrantzi handiko aurkikuntza bat egitea izan baita, bai euskeraren historiarentzat eta baita beste ezagutza-arlo askorentzat ere.

SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia, Lurmen