Iruña-Veleia prentsaurrekoa 2018-5-18. JM Elexpuru.
Kazetari eta argazkilari asko etorri dira hedabideetatik gaurko prentsaurrekora. Hauxe izan da irakurri dugun testua.
Kafka Iruña-Veleian
Harriduraz hartu dugu notizia: Arabako Foru Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohiarentzat eta hiru urte eta bederatzi hilabetekoa Oskar Escribano Lurmeneko langile ohiarentzat, eta horrez gain ia 300.000 euroko isuna bakoitzarentzat. Fiskaltzaren eskaerak ere bide beretik doaz. Eta hori bederatzi urteko “aulki-zigorra” jasan ondoren, iraupen hori izan baitu inolako arrazoirik gabe luzatu den instrukzio faseak.