Hondeamakina berriro Iruña-Veleian. Jatorria.
Larunbat honetan aurtengo 2. bisita gidatu alternatiboa izan da eta taldea bertaratu zenean, a zer triskantza berria ikusi zuten! Berriz ere Ibañez Loyo enpresaren hondeamakina sartu dute indusketan EHUko Arkeologia Sailak, Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babespean (ondarea Aldundiak kudeatzen du baina jabea Jaurlaritzarena da).