Erroma Euskal Herrian hitzaldiak Elgoibarren. JM Elexpuru.
Barren aldizkaria. Lehen hitzaldia: otsailak 27, asteazkena, 19:00
Iruña-Veleia, erromatar hiria Araban. Juan Martin Elexpuru
Erromaren aginteak Euskal Herrian izan zuen eragina ezagutzera emateko hitzaldi-zikloa antolatu du Elgoibarko Izarrak
- barren.eus
Erroma Euskal Herrian izeneko hitzaldi-zikloa antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Udalaren laguntzaz. Besteak beste, erromatarren garaiari dagozkion zenbait eztabaida edota polemika bistaratuko dituzte hiru hitzalditan.
Erromaren aginteak Euskal Herrian izan zuen eragina ezagutzera emateko hitzaldi-zikloa izango dela zehaztu dute antolatzaileek. Hiru hitzaldi izango dira eta, besteak beste, okerreko zenbait uste zuzentzen saiatuko dira. Gainera, erromatarren garaiari dagozkion zenbait eztabaida edota polemika ere bistaratuko dituzte. Hiru hitzaldiak Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango dira, 19:00etan hasita.
Hona hemen hiru hitzaldiei buruzko informazioa:
• Otsailak 27, eguaztena
Iruña-Veleia. Erromatar hiria Araban. Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
• Apirilak 10, eguaztena
Erroma eta Euskal Herria. Gizartearen eta lurraldearen egituraketa. Hizlaria: Jokin Lanz
• Irailak 18, eguaztena
Euskalduntze berantiarraren teoria: egia ala gezurra? Hizlaria: Luis Mari Zaldua