Luis Mari Mujika, Naiz agenda. Badira bi urte pasa Luis Mari Mujika euskal idazlea hil zenetik. Bere inguruan bizi eta lan egin dutenek, EGAN eta Adiskideen Elkartekoak eta familiakoak, omenaldi xume eta hurbil bat egitea erabaki dute. Ezin ukatu berak euskaraz egindako lan guztiak omenaldi bat eta gehiago ere merezi duela. Liburutegi polit bat osa daiteke hark egindako artikulu, saiakera, eta liburuekin. EGAN-en eta Adiskideen Elkartearekin bereziki lotutakoa dugu Luis Mari. Aurkibide nagusian ikus daitezke bere artikulu ugariak, denetarikoak, poesiak…. Hogeitabost urte pasa dira bera eta beste batzuk EGAN aldizkaria zuzendu eta osatu dugunetik. Orain, haren lan paregabea eskertzeko eta omentzeko garaia iritsi da. Azaroaren 15ean, 18:00etan, elkartuko dira San Jeronimo kaleko Ekitaldi Aretoaren Kriptan omenaldia egiteko.
Luis Mari Mujika (hil da), blog honetan ezaguna, Iruña-Veleiako euskara zaharraren defendatzaile sutsua, maisua, jakintsua, ekintzailea, militantea, idazlea, bizia…
Hitzaldia: Euskal toponimia. Arteaga 2010-5-15:
Luis Mari Mujika Iruña-Veleiako euskara zaharraren defendatzaile sutsua, Iruña-Veleia Manifestuaren 1691. sinatzailea, euskal filologoa eta irakaslea, agur eta ohore.