«Arrazoizko susmoak» ditu Ertzaintzak Eliseo Gil arkeologoak 1.700 urte dituela. Berria.
1.700 urte izateko oso ondo kontserbatzen da, denbora izan du 1.700 urteko ostrakak idatzi eta bizirik irauteko.
«Arrazoizko susmoak» ditu Ertzaintzak Eliseo Gil arkeologoak 1.700 urte dituela
Iruña-Veleiako aztarnategiko ustezko faltsutzeak ikertzen aritu diren poliziek diote «antolatutako» maniobra bat izan zela.
Zantzu guztien arabera Iruña-Veleiako piezen ustezko faltsutzeak «antolatutako» maniobra bat izan zirela berretsi zuen atzo kasua ikertzen aritu zen ertzainetako batek Arabako 1. Zigor Epaitegian, epaiketaren seigarren egunean; eta zantzu horiek oinarri hartuta errepikatu zuen agenteak, ahoz gora aretoan, aurrez instrukzio faseko atestaturako idatzitako ondorio berbera: poliziaren hitzetan, erromatar ondare arkeologikoan «inoiz egindako faltsifikazio edo manipulaziorik handiena» izan zen Arabakoa. Ertzainaren hitzetan, «arrazoizko susmo guztiek» adierazten dute Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohia, Ruben Cerdan ikerlaria eta Oscar Escribano geologoa bat eginda zeudela.