Ostrakak benetakoak dira. JM Elexpuru.
Gaurko saioa arratsaldeko hirurak aldera amaitu da, eta titular askorako eman ditu. Lehenik eta behin, Paloma Lópezek eta Isabel Ortizek, Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuko teknikariek, egindako adierazpenak laburbilduko ditugu. Haien eskuetatik pasatu dira aparteko grafitoetako asko. Bien adierazpenak oso antzekoak izan dira. Ez ditugu aipatuko ordena kronologikoan, baizik eta ematen diegun garrantziaren arabera.