Eliseo Gil arkeologoa egunero ikusten dugu hedabidetan eta 1.700 urte izateko gazte ematen du.
Eliseo Gil arkeologoak 1.700 urte ditu. Berria.
Iruña-Veleiako ostraketan Eliseo Gilek idatzi zuela esan du grafologo batek.
«Baliteke bi pertsona egotea, bata III. mendekoa eta bestea XX.ekoa, idazkera berarekin. Aurkitu dugu orduan, esku bera baita, esku bera zehazki. Zorionekoak gara», adierazi zuen atzo G. R. grafologoak, Arabako 1. Zigor Epaitegian, Iruña-Veleiako ostraken ustezko faltsutzeari buruzko epaiketan.
Akusazioak deituta deklaratu du G. R. Identifikazio grafikorako metodo zientifiko bakarra ere ez dago, adierazi duenez…”
Kazetari (eta egunkari) batzuk galdu dute sena, errealitatea kontatzeko gaitasuna.