Epaile batek ebazten ditu Iruña-Veleiako analitikak?
1.700 urteko zientzia epaile baten ebazpenean?
Hainbat analitika egin dituzte azken 12 urtetan Iruña-Veleiako ostraketan:
Iruña-Veleiako ostraketan publiko egin diren analitika batzuk:
1.- Madariagak SEM-EDX analisiak egin zituela 2008an (karbonoz igurtzita konduktore bihurtzeko) gutxienez ostraka hauekin: 11419 Octavio Augusto, 11427 Ornelio, 11459 Iupiter txerria manipulatua Irudia Ama Ata eta Carlos Elorza arkeologoaren IR-32.
2.- IPCE José V, Navarro txostena “Análisis de fragmentos cerámicos de Iruña-Veleia 2013-10-28“, zati batzuk argitaratuak.
3.- IPCE Tomás Antelo txostena “Informe de examen por imagen” Tomás Antelo, Ángeles Amaya, Miriam Bueso, Ana García, Alfonso Domingo, Carmen Vega 2014-3-14. Txuri beltzean bakarrik.
4.- Escuela Superior de Conservación y Restauración de Bienes Culturales, Madrid (ESCRBC) autoreak Sra. Dávila, Sr. Gea, Sra. Rodríguez. (10/18 Iruña-Veleia Autoan azaltzen da).
5.- Autor: Dr. Koenraad Van den Driessche, geólogo. (10/18 Iruña-Veleia Autoan azaltzen da ere).
Txosten gehiago Sos Iruña-Veleia (beste 20 hogei).
Txostenak argitaratu gabe.
Epaitegiko informazioa:
– Errekurtsoa 10/18 Iruña-Veleia.
– Arabako Foru Aldundiaren salaketa 2018-4-16
Ematen du salaketak bakarrik oinarrituta daudela 2. eta 4. txostenetan, baina ez dituzte osorik argitaratu. Epaile bakar batek ebatziko du txosten analitikoei buruz? Kontrajarriak daudenean? Ostrakak manipulatu dituztenean?
EITBn arabera (26′ ) J.V.N. kimikoak omen dio gaur egungo txirbila dutela Iruña-Veleiako ostrakak…