Iruña-Veleia sasi-epaia IPCEko JV Navarro txostenean oinarritua

13363 Iruña VeleiaEbidentea da Iruña-Veleiako epaia IPCEko Navarrok sinatutako txostenean oinarritzen dela eta dakidala ez dela publikoki argitaratu…

Epaia irakurtzen esaldi harrigarriak, 36 ostraka analizatuak, guztiak zeramikak, bakarrik sei euskaldunak, 32 ostraka zuriak, alegia, 1.700 urteko harri koskorrak idazkunik gabekoak (tasazioa 2 €), gero “hondatuak”…

Beste bat alde batetik 1.700 urteko idazkun originalak, baina beste aldetik “hondatua”…

Saiatu naiz IPCEko Navarro txostenak “hondatutzat” salatzen dituen 36 ostraken irudiak aurkitzen eta ikusten:
10714, 10765, 10826, 10849, 10942, 11156, 11139, 11162, 11252, 11305, 11392, 11413, 11417, 11419, 11423, 11424, 11426, 11429, 11459, 11481, 11530, 11709, 12047, 12048, 12098, 12099, 12108, 12110, 12697, 13368, 13370, 13371, 13397, 15910 eta 15920.
batez ere sei ostraka euskaldunak:

13368a IIISVS, IOSHII ATA / TAMIRIAN AMA
13368b DIINOS / ZVRII / NAIA
13370a 2005-5-4 Iesus et Mirian
13370b 2005-5-4 (irudia)
13371a GIIVRII ATA ZVTAN GIIVRII / “`ATA ́ ́ ́.
13371b  “`YAVHII ́ ́ ́ /  ZVTAN / IZANA
13397a BIITA, ZVRI, AROS / VRDIN, GORY, / ANA, BIIR?
13397b NIIVRII / ZIIVRII / III V?
15910 ΝΙΙVrΙΙ / AMA, RO / MAN / ILTA, CIS / TIANA
15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)

Irudiak ikusita eta gero, ondorioa zera da:

Epaian kontatzen digutena pelikula esperpentiko sinestezin bat besterik ez da, alegia, Iruña-Veleiako 1.700 urteko urteko 32 zeramika “zuri” batzuk hartu eta idazkunak hasi idazten (inork jakin gabe nola?), eta hau da ondorio planifikatua… 14 urte eta gero, epaiketa ondoren hau? Patetikoa, lotsagarria, sinestezina, beldurgarria… 14 urte ostean ondorio hauen apologia egiten euskal erakundeak?

IPCEko Navarro txostena argitaratu mesedez, non “zientifikoki” demostratzen omen den, Iruña-Veleiako 32 zeramika “zuri” hartu “norbait” (Eliseok aginduta jakina) hasi idazten XXI. mendean eta Iruña-Veleiako ostraka euskaldunak azaltzen diren.

Epaian idatzita dago ere, IPCEko Navarrok analizatutako 36 ostraka kenduta, gainontzeko guztiak, alegia 400 bat, errugabetasun presuntzioarekin babestuta daudela, hau da, indusketa arkeologiko batean aurkitu diren ebidentziak direla eta benetakoak direla…

Ostraka euskaldunak 80 bat ken sei = 76 ostraka euskaldunak benetakoak…

Faltsukeriaren aldekoak hasi zaitezkete 14 urte eta gero, Iruña-Veleiako beste 400 ostraka faltsutzat salatzen, eta IPCEko Navarrori eskatu ostraka guztien analisiak… orain guztiok ikasi baitugu bidea, ostraka euskaldunak faltsutzat salatzeko. 76 bat ostraka euskaldunak gelditzen zaizkizue oraindik analizatzeko: Iruña-Veleiako ostraka euskaldunak.