IV Gose greba bertan behera 99 egun ostean. Alea 2020-10-29.
IV Gose greba amaiera Berria.
IV Gose greba amaiera. Naiz.
99 egun eta gero, Arabako Aldundiko arduradunekin egindako bileraren ostean, gose greba amaitzea erabaki du Joxe Mari Lejardi Gabixolak. Izan ere, Aldundiak Iruña-Veleiako aztarnategiarentzako plana diseinatzeko prozesua abiatuko du.
Iruña-Veleia Argitzearen aldeko Gose Grebalariak taldeak ostegun honetan jakinarazi du Joxe Mari Lejardi Gabixolak hartutako erabakia: “Kultura Diputatu Ana Del Valek, Inma Sanchez Kultura Zuzendariarekin batera, pasa den 21ean emandako elkarrizketan Iruña-Veleiaren garapen integralaren oinarriak ipintzean, grebari amaiera ematea ahalbidetu du”.
Gabixolak eta beste lau kidek iragan uztailaren 23an abiatutako gose greba eta horren inguruan egindako “interpelazio-kanpaina indartsua” azpimarratu dituzte; izan ere, uztailetik artikulu eta elkarrizketa ugari argitaratu dituzte prentsan, informazio orriak banatu dituzte eta hainbat auto-karabana egin dituzte, besteak beste. Gose greba sustatu duen taldearen aburuz, horrek “bultzada erabakigarria eman du Iruña-Veleiako Egia argitu dadin”.