Iruña-Veleia «zientziaren bidez» argitzeko eskatu dute legebiltzarrean. Berria.

Iruña-Veleia «zientziaren bidez» argitzeko eskatu dute legebiltzarrean

Iruña-Veleia Martxan taldeko kideek galdegin dute piezei proba gehiago egin diezaieten eta kultur ondare izenda ditzaten laguntzeko.

Iruña-Veleia Martxan taldeko kideak, atzo, Eusko Legebiltzarrean.
Iruña-Veleia Martxan taldeko kideak, atzo, Eusko Legebiltzarrean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2021eko otsailak 11
0

Iruña-Veleia auzia zientziaren bitartez argitzeko eskaera Eusko Legebiltzarrera eraman du Iruña-Veleia Martxan taldeak. Jose Mari Lejardi Gabixola eta Patxi Alaña ordezkariak Kultura batzordean izan ziren, atzo, eta bi eskaera zehatz egin zieten bertan ordezkaritza duten alderdi politikoei: aztarnategiko aurkikuntzei proba gehiago egiteko, batetik, eta laborategiek benetakotasuna berresten duten grafitoak ondare izendatzeko, bestetik. «Hau ez da epaiketa edo ideologia kontua; epaiketa bakarra laborategietan eman behar da», adierazi dute.

Iruña-Veleia Eusko Legebiltzarrean.