Iruña-Veleia: orain elkartasunaren eske

13395 Iruña VeleiaIruña-Veleia: orain elkartasunaren eske. Gontzal Fontaneda.

Iruña-Veleiako aurkikuntzak laidotu nahi dituzte. Eliseo Gili aipu ona kendu nahi diote. Oraingoz kondenatuta dago. Epaian jarri zioten diru-zigorra orain ordaintzeko presatzen dute. Egoera larri hau dela eta, Iruña-Veleiaren aldeko lau erakundeek diru-elkartasuna eskatzen dizute irakurleorri:

Elkartasun ekonomikoa Eliseo Gilekin

Jakina denez, Eliseo Gil Zubillaga, Iruña-Veleiako aztarnategiko zuzendaria izandakoa, grafitoak faltsutzearen errudun jo zuen Gasteizko zigor-epaitegi batek 2020an. Bi urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta zenbait diru-zigor ere bai, 15.000 euro inguru denera. Duela gutxi jaso du diru-zigorra berehala ordaindu behar duela ohartzen dion autoa. Esan beharra dago Eliseo Gilek Babes Helegitea aurkeztua duela Konstituzio Auzitegiaren aurrean.

Sententzia guztiz bidegabea izan dela pentsatzen dugu, epaiketan ez baitzen frogatu grafito bakar baten faltsutasuna ere, eta ondorioz are gutxiago Eliseo Gilen autoretza. Urte luze hauetan gaia hurbiletik jarraitu dugunok garbi ikusi dugu zer nolako bidegabekeria egin den gure kultura ondarearen  zein pertsona batzuen kontra. zeintzuen delitu bakarra aurkikuntza harrigarri bat egitea izan den.

Honengatik guztiagatik, eta haren diru-egoera larria ezagututa, dei egiten diogu gaiarekin sentibera den pertsona orori elkartasuna erakutsi diezaion Eliseo Gili eta  bere ekarpentxoa egin dezan diru-zigorra ordaindu ahal izateko. Hau dela eta eskatzen dugu bakoitzak ahal bait lehen  sar dezala nahi duen kopurua ondorengo kontu korrontean:

Laboral Kutxa: ES0330350056430561220095 (Unzalu-Fontaneda-ren izenean dago, titularren deiturak). Bilketaren bilakaeraren berri emango da sarri-sarri ondorengo blogetan:
Ama Ata,  Iruña-Veleia Martxan,  Iruña-Veleia, gezurra ala egia.

Milesker!

Eskariaren sinatzaileak:
SOS Iruña-Veleia,  Iruña-Veleia Martxan,  Martin Ttipia

Gasteiz, 2021eko apirilaren 30a