Hernrike Knorr omenduko du Euskaltzaindiak. Azaroak 7.
Henrike Knörr jaio zeneko 75. urteurrenaren kariaz, Euskaltzaindiak jardunaldi bat antolatu du bere omenez. Gasteizko ordezkaritzan (Etxezarra eraikina) izango da mintegia, azaroaren 7an (egitaraua HEMEN). Jardunaldia Arabako Foru Aldundiaren babesarekin egingo da.
- Eguerdi aldera, Henrike Knörren idazlan hautatuekin osatu den liburua aurkeztuko da.
- Izen-ematea zabalik dago, HEMEN
Henrike Knörr jaio zeneko 75. urteurrenaren kariaz, Euskaltzaindiak jardunaldi bat antolatu du azaroaren 7rako. Goiz bateko mintegia izango da, eta bere ardatza Onomastika, hain zuzen Henrike Knörrek bere jarduera akademikoan bereziki gogokoa izan zuen eremua. Toponomasticon Hispaniae egitasmoa eta Euskal Herriko lantaldearena bat datoz euskaltzain arabarraren ikerketa-ildoarekin.
Omenaldian familia egongo da, eta bere idazlan hautatuekin osatu den liburua aurkeztuko da.