Idoia Filloy eta Eliseo Gil (Lurmen) arkeologoekin aurkikuntza bereziak egin ziren Iruña Veleiako aztarnategian (400 ostraka) batez ere 2005 eta 2006. urtetan, polemika handia sortu zuten urtetan… baina aztarnategiko arduradunak, alegia, Arabako Foru Aldundiak informazio guztia argitaratu zuen bere webgunean http://www.araba.eus/publicar/Veleia/ 2009-1-18an, hau da lau 4 urtera.
Julio Nuñez bere hondeamakinarekin sartu zen Iruña Veleiako aztarnategian 2010an, alegia, duela sei 6 urte… eta ez du ia ezer argitaratu (Veleian ara).
Iruña Veleiako arduradunak, Arabako Foru Aldundiak, zergatik ez du bere webgunean http://www.araba.eus/publicar/Veleia/ indusketen eta aurkikuntzen ezer argitaratu azken 6 sei urtetan?
Arabako Foru Aldundiak zergatik zentsuratzen du Iruña Veleia azken 6 sei urtetan?
Zergatik zentsuratzen du Iruña Veleia aztarnategiko euskara?
Noiz arte egongo da Arabako Foru Aldundia Iruña Veleiari buruz ezer argitaratu gabe? Zenbat urte? Zergatik?
Non daude hedabideak, alderdi politikoak… Iruña Veleiako azken 6 urteko zentsura nabarmena salatzeko?