2017 Iruña Veleia eta Arabako Foru Aldundiaren aurrenkontua onartua.
Arabako Foru Aldundiak 473,3 milioi euroko aurrekontua onartu du 2017rako, % 8 handiagoa
Gizarte Zerbitzuen Sailarentzat izango da gastuen aurrekontu errealaren % 48,5, “aldaketa indartzen eta finkatzen” duten aurrekontu hauetan
Inbertsioetarako 93 milioi eurotik gora izango da
Diputatuen Kontseiluak aldundiaren 2017rako aurrekontu proiektua onartu du, zeinak 473,3 milioi euroko zenbatekoa izango baitu, erakunde konpromisoak kendu ondoren; alegia, aldundiaren beraren aurrekontua % 8 handiagoa izango da iaz baino. Aurrekontu orokorra, zeinak barnean hartzen baititu Estatuko gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta Arabako udal eta kuadrillei egin beharreko ekarpenak, 2.335 milioi eurokoa izango da.