Almagrok eta Gorrotxategik duela 9 urte faltsutzat salatu zuten Iruña-Veleiako euskara, batzorde zientifikoak osteko bost hilabeteetan ez zituen ikertu faltsutze salaketa larriak.
Almagro, 2008-6-24an hitzaldia “Los orígenes de los vascos”.
Iruña-Veleian ezin guztia laburtu eta badago “ahaztu” ezin den izena, Goropius Becanus (1518-1572) eta jakina bere apologista Almagro goropiusa. Almagro katedratiko goropiusik gabe ulertu ezina da Iruña Veleiako 8 urteko instrukzioa eta oraindik (zalantzarik gabe) eskainiko dizkigun sorpresak. Ezagunak dira Almagroren sarrera goropiusak Iruña Veleian:
– 2008-6-24an hitzaldia “Los orígenes de los vascos”, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, batzorde zientifikoa zabalik zegoenean, Gorrotxategik bere txostena Arabako Foru Aldundian sartu zuen egun berean.
– Iruña Veleia iruzurra edo txantxa, artikulua El Correo españolen 2008-11-1ean.
Ezagunak dira Almagroren iritzi goropiusak eta irakurtzekoak Iruña Veleiako euskara zaharrekin egin dutena azken 8 zortzi urtetan ulertzeko. Ama Ata blogean gehiago.