Hondeamakina berriro Iruña-Veleian

Iturria JM Elexpuru

Atzo, 2023ko maiatzaren 21a, igandea, Iruña-Veleia Martxan-eko Josetxo Mendiaren gidaritzapean bisita gidatu bat egiten ari zirela ikusitakoa. Independentea.eus-en gaur eginiko sarrera eransten dugu:

“Hauek guztiak gaur 10 lagunekin eginiko bisita gidatuan ikusitakoak.

Harresi inguruan berriro hondeamakina sartu dute Iruña-Veleian, gaurko bisita gidatuan ikusi dugun moduan. Oraingoan harresi inguruko gune asko altxatu egin dituzte edozelan. Ikusi denez, behean zeramika zatiak eta denetarik barreiatu dituzte.

Berriz ere hondeamakina Iruña-Veleian sartu dute, oraingo honetan harresitik gertu. Mota guztietako hondakinak ikus daitezke, hondeamakina azpian hautsitakoak.

Ekainaren 4an, igandean, Iruña-Veleiako 2. jaia egitekoak gara eta tamalez, harresian triskantza hau izango dugu ikusgai.

Gehiago Iruña Veleiako atalean Jarraitu ere Iruña-Veleia-Historia-Jatorria telegram kanalean

elexpuru