Badirudi grafologoek eskuetan izan dituztela ostrakak, hori dio Berriako kazetariak. Ostrakak jarriko balituzte Sos-Iruña-Veleiako plataformak eskatzen duen bezala, froga fisikoak egiteko adituen eskuetan (adibidez arkeologoak:
Edward Cecil Harris, Carmen Fernández Ochoa , Angel Morillo, Emilio Ilarregi, Antonio Rodriguez Colmenero
Froga fisikoak: Koenraad Van Den Driessche, Joaquim Baxarias, Mikel Albisu
edo beste aditu neutral batzuen eskuetan, berehala esango lukete (esan duten bezala) grafitoak zaharrak (mendeak) ala egin berriak diren, Lakarrak sinatu duen bezala eta orain grafologoek omen. Grafologoekin (eta iritzietan oinarritutako salaketa berriekin) Iruña-Veleiako arazoa propio luzatzen ari dira.
Egunen batetan laster edo beranduago froga fisikoak eta indusketa kontrolatuak egingo baitira, adibidez 32. zundaketan eta ikusiko dira buztin freskotan idatzitako ostrakak (Colmenero, Koenraad Van Den Driessche), mendetako kostra azpian idatzitako hizkiak, margo azpian idatzitakoak, hezur freskotan idatzitako grafitoak (Joaquim Baxarias)… eta azalduko dira duela 1.700 urte euskaraz idatzitako ostraka berriak eta ezezagunak, metro terdiko sakoneran eta kostraz estalita orain arte bezala (adibidez 15920). Nire itxaropena da. Ostraka euskaldunen inbentarioa.