Hitzaldia Gasteizen Luis Silgo eta Hector Iglesias

Bideoak:

Luis Silgo 1/4

Luis Silgo 2/4

Luis Silgo 3/4

Luis Silgo 4/4

Hector Iglesias 1/3

Hector Iglesias 2/3

Hector Iglesias 3/3

Sos-Iruña-Veleia plataformak antolatuta 120 bat lagun Villa Suso jauregian, giro aparta, Filloy, Gil, Koen, Elexpuru… eta harrigarria UPVko Vallejo, Gorrotxategi besteen artean. Aurkezpenaren ondoren Luis Silgo doktorearen hitzadia. Hasiera ematen dio batzordearen lana kritikatuz, indusketak ez bisitatzea, zabalik zeuden zundaketak ez ikustea, analisirik ez egitea, kontrolatutako zundaketa berriak ez egitea edo zabaltzea aurretik egindakoak, iritzietan besterik ez oinarritzea, erabat deuseztatzen duela batzordearen txostenak.

Ostraka batzuk erakusten ditu leku desberdinetan azaldu diren ostraken barne koherentzia azpimarratuz. 32. zundaketan 20 bat ostraka eusakara ikasteko ariketa batzuk azaltzen omen dira. 6. sektorean berriz kristautasuna irakasteko lekua izan daitekela, garrantzi gehiena emanez historiara pasako omen den Testamentuaren marrazkiak esplikatuz (13376 Jesusen bizitza). Luis Silgoren iritziz ezinezkoa da faltsifikazioa eta berak omentzen duela norbait gai izan baldin bada faltsutzeko. Txaloekin eskertzen diote hitzaldia (laster bideoak).

13376 Jesusen bizitza

13376 Jesusen bizitza (AFA). Historiara igaroko omen den ostraka.

Hector Iglesiasek bere txostenaren laburpena azaltzen du erakutsi nahian ustezko eta balizko faltsugileek izan behar duten maila zientifikoa, helenizazioa (OV) bakarrik munduan aditu batzuk (10 bat) ezagutzen dutena, Denos izena dokumentatuta dagoena, Miscart izen punikoa… konklusioa: ustezko iruzurra egin duenak batzordekoek baino askoz ere gehiago omen daki eta ezinezkoa da. Sorpresak ere Txillardegik baimena eman diola esateko grafitoak benetakoak direla, ezinezkoa dela faltsutzea

13371a 2005-5-4 “YAVIIII [Yaveh] ” / zutan / izana

13371 (Sos-Irunaveleia)

“Yavhe zeruetan haizena” aita gurea duela 1.700 urte hika arkaiko eta guzti. Orpustanek ere jakin gabe Txillardegiren ikerketa, berdin irakurtzen omen du. Elexpuru, Hector Iglesias, Orpustan, Txillardegi, Luis Silgo… Iruña-Veleiako euskara defendatzen dute. Txaloekin erantzuten du publikoak. UPVko Vallejok kritikatzen du ponenteen lana baina ez du galderarik egiten.

Joakin Gorrotxategik hartzen du hitza eta zabaltzen du orain arte izan ez den eztabaida zientifikoa, Luis Silgori ea “aipatu duen dokumentu berria ez ote zen ezagutzen”, Hector Iglesiasi eskertu dio bere erudizioa aipatu izana, arkeologoen hitza besterik ez omen du grafitoak errekonozitzeko, Iruña-Veleiako euskara ezinezkoa omen da… berehala erantzuten diote, Silgok, Iglesiasek, Filloyk, Gilek, une batzutan eztabaida oso teknikoa jakina baina bizia, Gorrotxategi zutik pasiloan, mikrofonoa eskutan duela erantzuten, presa oen du eta joan beharra duela, baina ez da joaten eta eztabaidak jarraitzen du.

Une batean Gorrotxategik dio “ba etor daitezela munduko arkeometra onenak eta iker ditzatela Iruña-Veleiako grafitoak”… jendeak txaloka erantzuten du hitzaldiko txalorik beroena. Zalantzarik gabe unerik politena. Eztabaidak jarraitzen du oraindik eta Gorrotxategi azkenean irteten da. Ez dago gehiagorako astitik itxi egiten dutelako aretoa. Iruña-Veleiako eztabaida hasi besterik ez da egin.





Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude