Sos Iruña-Veleiak Arabako Foru Aldundia salatu du ondarea suntsitzeagatik

Sos Iruña-Veleia (euskaraz eta gazteleraz)

Indy EH (euskaraz eta gazteleraz)

SOS IRUÑA-VELEIA PLATAFORMAK ARABAKO DIPUTAZIOA SALATZEN DU ONDAREA DESEGITEAGATIK IRUÑA-VELEIAKO AZTARNATEGIAN
Aurrekariak:
– Plan Zuzendaria ez da betetzen ari: plan horretan zehazten da 50 cm-ra arte induskatu daitekeela bitarteko mekanikoekin, eta aldiz, konprobatu dugunez, zenbait lekutan 1,5 metroraino ere sakondu da, tonelada askoko eskabadora bat erabiliz, arkeologia aldetik oso aberatsa den inguru batean, non 30 cm-tik aurrera ukitu gabeko pieza arkeologikoak dokumentatu diren orain arte egindako indusketetan.
– Ondarearen suntsiketa bertan egiaztatzea, begien bistakoa dena ikus daitezkeen erromatar garaiko egitura arkeologikoen hausturan. Kontuan hartu behar da Plan Zuzendariak berak ere arrisku handitzat jotzen zuela indusketa mekanikoa egitea berau kontrol arkeologiko zorrotzaz egin ezean, betiere 50 cm. horiek muga gisa jarriz, soberan gaindituta jadanik lehen lan egunean. 30 cm.-tik gorako bertako indusketa mekanikoak, frogen suntsiketa larria dakar, izan ere, geruza arkeologiko eta lotutako material higigarriak desagerrarazten baititu, zeharo beharrezkoak direnak ezinbesteko froga moduan ekar ditzaketen datuengatik, oraindik irekita dagoen auzi judizialerako.
Beraz, hau da eskatzen duguna:
– Zuzendaritza planaren berehalako gelditzea.
– Lurra botazen ari den zabortegiaren berrikustea, arkeologia materiala behar bezala jasoa izen den ikusi ahal izateko
– Arkeologia peritazioa egitea makinaren bidez egitura estatigrafikoen desitxuraketa eman den ala ez ikusi ahal izateko.
– Induskatutako zonaldearen azterketa egitea erromatar garaiko arkeologia egituren suntsitze maila norainokoa izan den ikusteko.
Gasteizen, 2010eko uztailak 16

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude