Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean hitzaldia bertan behera utzi zuen duela gutxi, baina Madrilen emango du gaur:
Joakin Gorrotxategi, “Hic et Nunc. Un ejemplo de falsificación contemporánea”.
2006-6-15ean Gorrotxategik bermatu zuen Iruña-Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera.
Bi urte beranduago (2008-6-24) faltsutzat salatu zituen 70 bat ostraka eta Iruña-Veleiako euskara zaharra.
Aurten Gasteizen (2010-3-25ean) 20 minutu hitzegin eta esan zuen “etor daitezela munduko arkeometra onenak ikertzera Iruña-Veleiako ostrakak…”
Baina gero Donostian (2010-5-4an) berriro bere salaketen apologia egin zuen UEUko Magisteritza eskolan.
Bi urte terdi badira (2008-6-24) Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak egin zituela Arabako Biltzar Nagusietan , ondorio ikaragarriekin Iruña-Veleiako arkeologo, ondare eta euskara zaharrarentzat eta oraindik ikertu gabe. Hic et Nunc.