Ehundaka salaketa “ustezko faltsutzeagatik” egin zituzten Komisioko batzuek (2005-2006 urteetan lurpetik atera zituzten 600 bat ostraketatik, 350 bat ostraka salatu dituzte faltsutzat) eta epaile batentzat ez omen dago frogatua infrakzio penalik. Madariagaren “pegamentua”, Cervantes edo Descartes, CuorM hizkiekin mendetako geruzaren pean, dozena gurutzeak… 1.700 urteko euskara zaharra faltsutzat salatua eta frogarik gabe.
Non daude Gorrotxategiren 68 faltsutze salaketak ?
Non Lakarraren faltsutze salaketa nabarmenak?
Non Juan Santos eta Pilar Cipresen 113 faltsutze salaketak?
Non Julio Nuñezen 110 faltsutze salaketak?
Non Isabel Velazquez-en 50 faltsutze salaketak?
Non Galan-en 12 faltsutze salaketak? Non Trebolen 15 faltsutze salaketak?
Salaketak ikaragarriak dira (350/600 bat ostraka faltsutzat salatuak) baina iritziak baino ez, eta inor ez zen bizi duela 1.700 urte eta frogatu egin behar dute. Hain “nabarmenak” izanik ustezko faltsutzeak ez daude frogatuak, “no aparece suficientemente justificada la perpetración de una infracción penal“.
Egindako kaltea ikaragarria da.