Ekainean 5 urte, 2008-6-24an sekretupean Gorrotxategik bere txosten zientifikoa sartu zuen Arabako Foru Aldundian, non faltsutze salaketa larriak dauden Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoen aurka. Ondorioak ikaragarriak izan ziren arkeologo salatuentzat Eliseo Gil eta Idoia Filloy, 5 hilabete beranduago, 2008-11-19an kiskaliak izan ziren gezurrekin (pegamentua eta MISCART gezurrezko Descartes) Arabako Foru Aldundian hedabide guztien aurrean, lana, ondra eta defendatzeko eskubidea ere ukatu baizitzaien.
Arkeologoen aurka, iruzur ekonomikoagatik egin zitzaizkien salaketa larriak artxibatu zituzten betiko inolako funtsarik ez zutelako.
5 urte igaro dira eta oraindik ez dituzte salaketak ikertu ez eta epaitu ere, nahiz eta arkeologoak de facto zigortuak jarraitzen duten azken 5 urtetan guztia galduta eta eskubiderik gabe. Injustizia latza. Noiz arte?
Noizko 5 urte atzeratu diren analisiak?
Noiz 5 urte atzeratu diren indusketa kontrolatuak?