Ruben Cerdan txostenak CNRS analisiak. Ama Ata

17050 Iruña Veleia
Ruben Cerdan txostenak. Ama Ata

CNRS analisiak bai ala ez?

2008 aurretik ezaguna zen, Ruben Cerdan-ek hiru txosten egin zituela Frantziako CEA-CNRS CE de Saclay 91191 Gif Sur Yvette, France, analisiekin eta emaitzak Arabako Foru Aldundian sartu zituela 2006 eta 2007an, 68 ostraka analizatu zituela,  nahiz eta argitaratu gabe zeuden (2009-1-17ra arte), batez ere aipatzen zirelako Iruña Veleiako ikerketa batzordearen  2006-11-26ko komunikatuan.

Batzorde zientifikoak ez zituen inoiz zalantzan jarri bere txostenetan 2008-11-19an desegin zen arte, Madariagak, Legardak eta Gorrotxategik aipatzen zituzten adibidez (drop.io/jo_ta_ke helbidean hasi ziren zatika argitaratzen 2008-12-2an). Beraz, txostenak esistitzen ziren, egon bazeuden.

Gero, 2009an, “sare sozialetan” hasi ziren zabaltzen Ruben Cerdan-en txostenak ez zirela egin, gezurrezkoak omen  zirela, faltsuak… eztabaida haundia piztu zen, mundu guztiak ezagutzen zituelako (nahiz eta argitaratu gabe egon 2009-1-17ra arte) eta batez ere batzorde zientifikoak ez zituelako inoiz zalantzan jarri, nahiz eta Madariagak, Legardak eta Gorrotxategik (adibidez eta besteen artean) aipatu txostenetan.

Nor zegoen batzorde zientifikoaren gainetik Lurmen-en aurkako salaketa berriak asmatzen?
Zergatik salatzen zituen Ruben Cerdan-en CNRS analisiak?

Baina 2009-1-17an Arabako Foru Aldundiak Iruña Veleiako informazioa eta txostenak sareratu zituenean, Ruben Cerdanen 3 hiru txostenak eta CEA-CNRS CE de Saclay 91191 Gif Sur Yvette, France, 68 ostraken analisiak argitaratu zituen eta denok ikusi genuen benetakoak zirela, egon badaudela eta sarrera data dutela Arabako Foru Aldundian 2006 eta 2007. urtean.

2009-3-26an, batzorde zientifikoa amaitu eta lau hilabetera, Arabako Foru Aldundiak salatu zuen Ruben Cerdan-en txostenak eta CNRS analisiak “faltsuak” omen zirela, nahiz eta batzorde zientifikoak inolako zalantzarik izan ez.

68 ostraka CEA-CNRS analisiekin Ruben Cerdan doktorearen arabera:

Análisis de Patina de Deposición Superficial de Contaminantes en Muestras Arqueológicas de Cerámica Común, T.S.H. y Óseas, Rubén Cerdán (Marzo-Abril 2006) (8,5 Mb)

2009-3-26an, Arabako Kultura Diputatuak salatu omen du besteen artean 68 CNRS analisiak ez omen direla egin (El Correo español) eta aipatzen diren Ruben Cerdan doktorearen hiru txostenak asmatutakoak direla. Egia ala gezurra ?

Eta konturatu dira batzorde zientifikoa itxi (2008-11-19an) eta lau hilabetera. Nork ulertzen du?

CNRS 68 ostraken analisiak egin ziren bai ala ez?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude