Ostrakak eta ostrukak. Elexpururen artikulua Erlea aldizkarian (Euskaltzaindia)
Kategorien artxiboak: Iruña-Veleia
Egunkaria absolbitua. Zorionak
Egunkaria libre gaur espero da epaia
Sustatun disparateen zerrenda
2008-11-20an hasi zen disparateen zerrenda Sustatun, harrez gero 15 txosten zientifiko argitaratu dituzte Iruña-Veleiako grafito euskaldunak defendatzen Sos-Iruña-Veleia webgunean. Elexpururi kasu pixka bat egin zioten, baina Hector Iglesias, Luis Silgo, Orpustan edo Txillardegiren iritzien aurretik, albisteetan nahiago dituzte “grafologoen” elukubrazioak eta ezezagunen faltsutze salaketa larri berriak. Sustatuk jarraituko du bere disparate zerrenda nabarmenarekin, Descartes, pegamentoa, komuna, grafologoak, Gureaita… bere publikoa du eta elikatu behar du noski. Euskara defendatzeko aitzakiarekin jakina.
Txillardekik: Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak dituk
Elexpuruk zabaldu du Txillardegiren iritzia. Sustatu
Elexpuruk:
13371b ostrakak YAVHII ZUTAN IZANA ipintzen du. Hona hemen Txillardegik gutun bidez eginiko komentarioa (baimena dut argitaratzeko): “Yavhe zutan izana’ hika zegok: ‘Yaveh zeruetan izana’ Guk batuaz idatziko genikek: ‘Yaveh zeruetan haizena’ Baina Leizarragak ez dik ‘hi haiz’ erabiltzen, ‘hi aiz’ baizik.” “Yavhe zutan izana’ hika garbia duk. III. mendean jainkoari hika hintzatzea normala duk”.
“Zeruetan-zutan” gaiari buruz ere luze ari da Txillardegi, eta posible ikusten du. Hainbat txosten irakurrita gero (Lakarra eta Gorrochateguirenak barne), zera dio: “Hori guztia ikusita, zalantzarik ez diat: grafito horiek benetakoak dituk. Eta hor somatzen den euskara euskalki arkaiko bat duk. Gorrotxategi eta Lakarra (hau batez ere) oker zeudek.”
Luze jardun genezake honetaz, baina hau ez da leku egokiena. Dena dela, grafitoen benetakotasunaz edo faltsutasunaz azken hitza ez dute filologoek, ez aldekoek eta ez kontrakoek, froga fisiko-kimikoek eta egin beharko liratekeen indusketa kontrolatuek baizik.
Hori eskatzen duen agiri bat dago sinatzeko. Ez dakit zenbaitek zergatik uko egiten dion auzia betiko argituko lukeen bideari.
Luis Silgo eta Hector Iglesias hitzaldia Gasteizen 2010-3-25 bideo hobeak
Luis Silgo eta Hector Iglesias Gasteizen 2010-3-25 bideo hobeak:
Hitzaldia: “Aspectos lingüísticos de los grafitos de Iruña-Veleia”
Luis Silgo (txostena) eta Hector Iglesiasen (txostena) txosten zientifikoak sarean Sos-Iruña-Veleia.
M angelu motzak Arkaian ere baina ez dituzte faltsutzat salatu
Pilar Ciprés: Marcas y grafitos de Arcaya (1984)
M batzuk daude Arkaian ere, angelu motzak eta luzeak Iruña-Veleian bezala, baina Arkaiakoak inork ez ditu faltsutzat salatu. Gorrotxategirentzat M omen da egiaren froga nabarmena (“test de autenticidad”), baina bakarrik Iruña-Veleian dirudi.
Arkaian ere grafito euskaldunak VR URI URE IAURII AR ARATU ERO LOTU
Grafito euskaldunak Arkaian Gasteiz ondoan,
VR, URI, URE, IAURE, AR, ARATU, ERO, LOTU, ONA…
(Pilar Ciprés: Marcas y grafitos de Arcaya)
1.700 urtekoak. Non daude grafito euskaldunak bezala defendatzen dituztenak? Ia 25 urte argitaratu zituztela. Filologo “ofizialak” euskara zaharra faltsutzat salatzeko ematen du daudela bakarrik, unibertsitatean, Eusko Jaurlaritzan eta Arabako Aldundian. Zer dio Euskaltzaindiak? Non daude euskara zaharra defendatu behar duten erakundeak?
Euskaraz jakin gabe eta aipatu gabe noski dena konpontzen dute esanez “antropónimo latino/griego”. Gero Cipresek (Santos-ekin batera) Iruña-Veleian faltsutzat salatzen dute konturatu gabe euskalduna izan daitekela:
Filloyk VR(?) transkribitzen du Heredian
Filloyk Herediako bere txostenean 2. ostraka VR(?) transkribitzen du (6. orria), baina ez du ostrakaren itzulpenik egiten. “Ur” euskaraz “ur” da euskaldun guztiok dakigun bezala eta Iruña-Veleian “ur” ere idatzita dago ostraka batzuetan.
El Basurero Tardorromano de Heredia (Álava) Material Epigráfico. Idoia Filloy (6. orria)
No 2. Dos fragmentos que desarrollan el perfil casi completo de un pequeño
plato, posiblemente del tipo TSHT 72. Presenta borde de tendencia reentran-
te, labio ligeramente apuntado y 68 mm. de diámetro; cuerpo troncocónico
que se une al borde mediante una carena en la que se ubica el punto de máxi-
mo diámetro del recipiente. Fondo posiblemente plano con 45 mm. de diá-
metro. Altura: 19,5 mm. Presenta restos de un grafito epigráfico VR(?), en
su superficie exterior.