Kategorien artxiboak: Iruña-Veleia

Elexpuru, Iglesias, Silgo, Orpustan eta Txillardegik defendatzen dute Iruña-Veleiako euskara zaharra

Hector Iglesiasek esan zuen bere hitzaldian (Gasteiz 2010-3-25) baimena zuela esateko Orpustanek eta Txillardegik defendatzen dutela Iruña-Veleiako euskara zaharra, ezin dela iruzur bat izan. Elexpuruk, Hector Iglesiasek eta Luis Silgok idatzi dituzte beren txostenak Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatuz. Zertan ari da Arabako Foru Aldundia Iruña-Veleiako euskara zaharra faltsutzat salatzen? Zertan ari da Euskaltzaindia Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatu gabe? Zertan ari da Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua Blanka Urgell? Non daude euskara defendatu behar duten erakundeak?

Txosten zientifikoak

Sos-Iruña-Veleia 1.800 sinadura

17050 Geure Ata

17050a GIIVRII ATA SVTAN SIIR’A ANA, SAN TV
17050b ISAN BII TI SIIVRII ISIINA IITOR

17050

Gorrotxategik bere txostenean ez du aipatzen ere “Aita gurea” idatzita dagoenik Iruña-Veleia ostraketan, harrigarria bada ere. Bere txostenaren inbentarioan (3. eranskina) ez da azaltzen 17050 ostraka, beste batzuk falta dira ere. Gasteizen 2010-3-25ean esan zuen ostraka hau ez zuela ezagutu, baina ez da egia zeren Cerdanen txostenetan azaltzen baita irudia eta sarrera data dute AFAn 2006an.
17050

17050 Cerdanen txostenean (sarrera data AFA 2006)

Cerdanen txostenak eta ostraken irudiak (66 ostraka)

Elexpururi zor diogu “Geure Ata” irakurri izana Iruña-Veleiako ostraka euskaldunetan. Elexpuruk gogoratzen digu ere Leizarragak aurreneko euskal kateximan “Gure aita celüetan aicena” hasten duela otoitza, bere liburu dotorean irakur daitekeen bezala (Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak).

Gorrotxategi: munduko arkeometra onenek ikertu behar dute Iruña-Veleia

Sos-Iruña-Veleiak antolatutako hitzaldian Luis Silgo eta Hector Iglesias, eztabaidan txalo zaparrada handiena Gorrotxategik lortu zuen esan zuenean “ba etor daitezela munduko arkeometra onenak eta iker ditzatela Iruña-Veleiako grafitoak”. Txaloak Gorrotxategiri. Iruña-Veleiako eztabaida hasi da. Eztabaidatzen publikoaren aurrean Filloy, Gil, Elexpuru, Koen, Iglesias, Silgo, Vallejo, Gorrotxategi… bazen garaia.

Hitzaldia Gasteizen Luis Silgo eta Hector Iglesias

Bideoak:

Luis Silgo 1/4

Luis Silgo 2/4

Luis Silgo 3/4

Luis Silgo 4/4

Hector Iglesias 1/3

Hector Iglesias 2/3

Hector Iglesias 3/3

Sos-Iruña-Veleia plataformak antolatuta 120 bat lagun Villa Suso jauregian, giro aparta, Filloy, Gil, Koen, Elexpuru… eta harrigarria UPVko Vallejo, Gorrotxategi besteen artean. Aurkezpenaren ondoren Luis Silgo doktorearen hitzadia. Hasiera ematen dio batzordearen lana kritikatuz, indusketak ez bisitatzea, zabalik zeuden zundaketak ez ikustea, analisirik ez egitea, kontrolatutako zundaketa berriak ez egitea edo zabaltzea aurretik egindakoak, iritzietan besterik ez oinarritzea, erabat deuseztatzen duela batzordearen txostenak.

Ostraka batzuk erakusten ditu leku desberdinetan azaldu diren ostraken barne koherentzia azpimarratuz. 32. zundaketan 20 bat ostraka eusakara ikasteko ariketa batzuk azaltzen omen dira. 6. sektorean berriz kristautasuna irakasteko lekua izan daitekela, garrantzi gehiena emanez historiara pasako omen den Testamentuaren marrazkiak esplikatuz (13376 Jesusen bizitza). Luis Silgoren iritziz ezinezkoa da faltsifikazioa eta berak omentzen duela norbait gai izan baldin bada faltsutzeko. Txaloekin eskertzen diote hitzaldia (laster bideoak).

13376 Jesusen bizitza

13376 Jesusen bizitza (AFA). Historiara igaroko omen den ostraka.

Hector Iglesiasek bere txostenaren laburpena azaltzen du erakutsi nahian ustezko eta balizko faltsugileek izan behar duten maila zientifikoa, helenizazioa (OV) bakarrik munduan aditu batzuk (10 bat) ezagutzen dutena, Denos izena dokumentatuta dagoena, Miscart izen punikoa… konklusioa: ustezko iruzurra egin duenak batzordekoek baino askoz ere gehiago omen daki eta ezinezkoa da. Sorpresak ere Txillardegik baimena eman diola esateko grafitoak benetakoak direla, ezinezkoa dela faltsutzea

13371a 2005-5-4 “YAVIIII [Yaveh] ” / zutan / izana

13371 (Sos-Irunaveleia)

“Yavhe zeruetan haizena” aita gurea duela 1.700 urte hika arkaiko eta guzti. Orpustanek ere jakin gabe Txillardegiren ikerketa, berdin irakurtzen omen du. Elexpuru, Hector Iglesias, Orpustan, Txillardegi, Luis Silgo… Iruña-Veleiako euskara defendatzen dute. Txaloekin erantzuten du publikoak. UPVko Vallejok kritikatzen du ponenteen lana baina ez du galderarik egiten.

Joakin Gorrotxategik hartzen du hitza eta zabaltzen du orain arte izan ez den eztabaida zientifikoa, Luis Silgori ea “aipatu duen dokumentu berria ez ote zen ezagutzen”, Hector Iglesiasi eskertu dio bere erudizioa aipatu izana, arkeologoen hitza besterik ez omen du grafitoak errekonozitzeko, Iruña-Veleiako euskara ezinezkoa omen da… berehala erantzuten diote, Silgok, Iglesiasek, Filloyk, Gilek, une batzutan eztabaida oso teknikoa jakina baina bizia, Gorrotxategi zutik pasiloan, mikrofonoa eskutan duela erantzuten, presa oen du eta joan beharra duela, baina ez da joaten eta eztabaidak jarraitzen du.

Une batean Gorrotxategik dio “ba etor daitezela munduko arkeometra onenak eta iker ditzatela Iruña-Veleiako grafitoak”… jendeak txaloka erantzuten du hitzaldiko txalorik beroena. Zalantzarik gabe unerik politena. Eztabaidak jarraitzen du oraindik eta Gorrotxategi azkenean irteten da. Ez dago gehiagorako astitik itxi egiten dutelako aretoa. Iruña-Veleiako eztabaida hasi besterik ez da egin.