http://www.egunkaria.info/international/
Bi mila urte euskaraz idazten. Ostraka euskaldunak.
http://www.egunkaria.info/international/
Bi mila urte euskaraz idazten. Ostraka euskaldunak.
Iruña-Veleiako Batzordea eratuta zegoen bitartean eta Henrike Knorr hil ostean, Gorrotxategik bere txostenari sarrera ematen dio Arabako Foru Aldundian 2008-6-24ean (sekretu pean Gorrotxategi txostena); bertan 70 bat ostraka faltsutzat salatzen du 35 bat euskaldunak. Faltsutzat salatutako ostraketatik ia erdia zundaketa bakar batetik ateratakoak zen 32. zundaketatik alegia. Batzordearen bete beharra zen salaketak ikertzea eta erraza ematen du 32. zundaketa (4 M2) zabaltzea Eliseo Gilek eta Perring-ek besteen artean eskatu zuten bezala. Batzordeak bost hilabetetan ez zuen ikerketarik egin ekainetik azarora bitartean eta batzordeko batzuk Felix Lopezen txostenean oinarrituta “faltsutzat” salatu zuen Arabako Biltzar Nagusietan 2008-11-19an hedabide guztien aurrean Cervantes eta pegamentuarekin.
Arkeologoek zioten 32. zundaketa metro eta erdiko sakoneran duela ia bi mila urteko geruza aberatsa topatu zutela eta litekeena dela ostraka euskaldun gehiago azaltzea. Urte honetan jende gehiago azaldu da Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatuz 13+ txosten zientifiko eta “iritziak iritzi” aditu gehienek diote indusketa kontrolatuak direla ustezko “arazo zientifikoaren” irtenbide bat, Sos-Iruña-Veleiak dioen bezala. Inoiz gertatu behar ez zen “arazo zientifikoa” borondatea izan balute faltsutze salaketa larriak ikertzeko. Zabaldu 32. zundaketa.
Maialen Lujanbio txapeldun berria sua bertsotan. Sua (13395) hitza Iruña-Veleiako ostraketan azaltzen da
Maialen eta Amets buruz buru gaia Sua (Gara.net)
HITZA sua
Hura asmakizuna
homo habilisena
bazun intentzioa
bazuen sena
bi harrik elkar jota
txispa bat aurrena
asmakizun haundina
mendetan barrena
sua da problema
zenbait basorena
edo jaki dena
berotzen duena
eta bi begiradek
sortzen dutena. Maialen Lujanbio.
Mike Elkinen artikuluaren propaganda, honek ez du irakurtzen Elexpuru, Hector Iglesias, Rodriguez Colmenero, Koenraad Van den Driessche, Baxarias, 13+ txosten zientifiko… berdin zaio ostrakak Daniel Vallo bezelako lekukoekin atera izana lurpetik, buztin bigunean idatzitako grafitiak labean sartu aurretik, hezur freskoan (hil berritan) idatzitakoak eta data daitezkeenak K 14z, kostra pean idatzitakoak, margo azpian… 100 ostraka salatariari ematea ehun mila euro Iruña-Veleiako plan berria egin dezan. Fiskalek eta epaileak ebaztea “frogarik ez dagoela”. Berdin 4 M2ko zundaketak zabal daitezkeela Perring-ek aholkatzen zuen bezala ostraka gehiago ateratzeko mundu guztiaren aurrean. Batzuk beldurra diete frogei eta inolako frogarik gabe idazten dute. Sos-Iruña-Veleia.
Ordainduko nuke 32. zundaketa zabaltzeko.