Kategorien artxiboak: Iruña-Veleia

Egoera surrealista Idoia Filloy eta Julio Nuñez

Iruña Veleian egoera surrealista gertatzen ari da Idoia Filloy arkeologoa 15 urtetan indusketak egiten eta aurkikuntza ikaragarriak egin ostean (Ostrakabase), difamatua, kaleratua, lanik gabe eta indusketak egiteko baimenik gabe. Eta inolako salaketarik gabe epaitegietan.

Bitartean faltsutze salatari bat Julio Nuñez, bi txosten sinatzen ditu faltsutzat salatzen Idoia Filloy arkeologoaren aurkikuntzak (arkeologikoa eta ikonografikoa), Iruña-Veleiako hamar urtetako plan berriaren egilea eta zuzendaria.

Epaitegietan ez badaude, non daude Julio Nuñezen faltsutze salaketa larrien frogak?

Zergatik sinistu dituzte frogatu gabeko faltsutze salaketa larriak?

Nola liteke salatari bat izatea Iruña-Veleiako zuzendari berria eta aurkikuntzak egin dituen arkeologo bat ez egotea ezta salatua ere inongo epaitegitan?

Egoera kafkianoa.

Idoia Filloy euskara zaharra aurkitu duen arkeologoa eta salaketarik gabe

Iruña Veleiako ikertzaileen aurka kereila bakarra gelditzen da Arabako Foru Aldundiaren Kultura sailburuarena eta hiru persona salatzen ditu Gil, Escribano eta Cerdan.

Idoia Filloy Iruña-Veleiako euskara zaharra aurkitu zuen arkeologoaren egoera sinestezina da, inolako salaketarik ez dago bere aurka, behin betiko artxibatu baitira bere aurka zeudenak “frogarik ez dutelako”, baina izugarrizko kalteak jasan ditu, lana, ohorea, indusketak egiteko baimena…

Idoia Filloyk Gilekin batera sinatzen ditu txosten zientifikoak:

1.- Iruña-Veleiako txosten arkeologikoa  (2008-1-16)

2.- 5. Sektorea (2008-6-26)

3.- Euskal ostraka. Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak.

4.- Beste txosten batzuk:

http://www.veleia.com/adjuntos/veleiaNoticias/53_adjunto1.pdf (1/5)

http://www.veleia.com/adjuntos/veleiaNoticias/54_adjunto1.pdf (2/5)

http://veleia.com/adjuntos/veleiaNoticias/55_adjunto1.pdf (3/5)

Cuestiones de lengua 4/5

http://www.veleia.com/adjuntos/veleiaNoticias/61_adjunto1.pdf (5/5)

Gainera webgunetan parte hartu du Veleia.com, Sos-Iruña-Veleia eta Ostrakabase adibidez.

Idoia Filloy  euskara zaharra aurkitu zuen arkeologoak (Eliseo Gilekin batera) lan izugarria egin du eta inolako salaketarik ez dago epaitegietan bere aurka. Zorionak.
Idoia Filloy

Idoia Filloy arkeologoa.

Idoia Filloy

Luis Mari Mujika, Juan Martin Elexpuru, Koenraad Van den Driessche, Idoia Filloy eta Gillermo Etxeberria 2010-5-26an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

Idoia Filloy arkeologoak eman zuen hitzaldia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean 2010-5-26an, Euskal Herriko Unibertsitateak, Euskal Herriko Adiskideen Elkartea eta EGANekin batera antolatuta, bideoak sarean:

Idoia Filloy 1/4

Idoia Filloy 2/4

Idoia Filloy 3/4

Idoia Filloy 4/4