Hitzaldia: “Iruña-Veleiako ezohiko aurkikuntzak eta analisis fisiko-kimikoen beharra”
Hizlariak: Idoia Filloy, Koenraad van den Driessche, Juan Martin Elexpuru
Lekua eta ordua: Hikateneo (Pintoreria kalea, Gasteiz), ekainak 8, asteartea, 19:30
Antolatzailea: Sos Iruña Veleia Plataforma
Kategorien artxiboak: Iruña-Veleia
Ebazpen historikoa
Ez dut irakurri ebazpena atzo egunkarietan zabaldu zutena Berria eta Gara baina merezi du hitz batzuk. Iruña-Veleian indusketak egiteko baimena kendu zieten Gil eta Filloy arkeologoei 2008-11-19an, Felix Lopezen txostenaren arabera eta epaitegian legezkoa dela esan omen dute betiko.
Badakigu data honetan 2008-11-19an, bakarrik Gorrotxategiren salaketen txostenak sarrera data zuela Arabako Aldundian 2008-6-24an, gainontzeko txostenak beranduago aurkeztu baitzituzten.
Beraz Gorrotxategiren txostenean oinarrituta bakarrik kendu diete Iruña-Veleiako eskubideak arkeologoei eta ez da ardura makala.
Jakina da Gorrotxategiren txostena nahiz eta 70 bat ostraka faltsutzat salatu, ez zutela batzordean ikertu bost hilabetetan ekainetik azarora bitartean. Ostean 17 txosten zientifiko argitaratu dituzte esanez Gorrotxategiren txostena ez dela zuzena, eta analitikak eta indusketa kontrolatuak egin behar direla arazoa argitzeko.
Gorrotxategik berak esan zuen Gasteizen publikoki 2010-3-25ean “etor daitezela Iruña-Veleiara munduko arkeometra onenak ikertzera grafitoak…” (7. bideoa)
Baina 2008-6-24tik laster bi urte, inork ez ditu ikertu Gorrotxategiren (eta gainontzekoen) salaketa larriak.
Orain epaileek Gorrotxategiren txostenean bakarrik oinarrituta ebazten dute indusketak egiteko eskubidea kentzea arkeologoei 15 urte ondoren legala dela.
Patetikoa da ikustea Kultura Diputatua, unibertsitateko irakasleak, salatariak… defendatzen salaketa larriak frogatzeko ez direla analitikak eta indusketa kontrolatuak egin behar… maila zientifikoa erakusteko test ezin hobea.
Egunen batetan analitikak eta indusketa kontrolatuak egingo dira eta agian demostratu da txostena okerra dela hainbatek esaten duen bezala, Elexpuru, Hector Iglesias, Orpustan, Txillardegi… besteen artean.
Ebazpen historikoa zeren epaile batek “arrazoi legala” eman dio Gorrotxategiren txostenari eta epaileak Elexpuru, Hector Iglesias, Orpustan eta Txillardegik baino gehiago al daki?
Inolako frogarik gabe.
Argi da legea eta justizia diferenteak direla.
Lurmenen helegitea betiko bota dute atzera
Hikaateneoan hitzaldia ekainak 8 asteartean
Koenraad Van den Driessche geologian doktorearen hitzaldia KMK 2010-5-26. Bideoak
Koenraad Van den Driessche geologian doktorearen hitzaldia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean 2010-5-26an:
Euskal Herriko Unibertsitateak, Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak eta EGANek antolatuta. Bideoak:
Koenraad Van den Driessche 1/4
Koenraad Van den Driessche 2/4
Idoia Filloy Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean 2010-5-26an bideoak
Idoia Filloy arkeologoak eman zuen hitzaldia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean 2010-5-26an, Euskal Herriko Unibertsitateak, Euskal Herriko Adiskideen Elkartea eta EGANekin batera antolatuta.
Idoia Filloy Donostiako KMKn 2010-5-26an.
Koenraad Van den Driessche goeologian doktorearen aurkezpena Donostian
Koldo Mitxelena lepo beteta
Euskal Herriko Unibertsitateak, Euskal Herriko Adiskideak eta EGANek antolatuta mukuru bete zen berriro Donostiako KM Kulturunea, nabari da Iruña-Veleiako gaiak interesik ez duela galdu. Laster bideoak sarean.
Luis Mari Mujika, Juan Martin Elexpuru, Koenraad Van den Driessche, Idoia Filloy eta Gillermo Etxeberria 2010-5-26an KMKn.
Sos Iruña Veleiak epaitegian salatu du aztarnategiko plan berria. DNA
Iruña-Veleia hitzaldia Koldo Mitxelena Kulturunean
Hitzaldia Koldo Mitxelena Kulturunean iragarkia Berrian.