Zaldieroaren “umore beltza” Berrian, gose greban 90 egun.
13396b IIDA / IAN / LO,
15921 VIILII / IAN OSO / LAGVN, / MARCVS / N
13394a MARCVS LAGVN / IAII
,
Kategorien artxiboak: Albisteak
Gabixolari elkarrizketa Berrian, 87 egun gose greban
Gabixolari elkarrizketa Berrian (2020-10-17).
«Azkeneraino segituko dut»
«Egina utzi dut bizi testamentua, eskatuz ez nazatela elikatu». Uztailaren 23an abiatu zuen Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako piezei arkeometria probak eskatzeko gose greba Jose Mari Lejardi Gabixolak (Markina-Xemein, Bizkaia, 1959), eta 87 egun beteko ditu gaur jan gabe. «35 bat kilo galdu ditut, eta, oraingoz, ez dut minik. Noizean behin, zorabio batzuk izaten ditut». Probak egiteko konpromisorik hartu ezean amaierara doala berretsi du. Bestalde, Gasteizko auzitegiak Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohiari ezarri zion bi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ere kritikatu du, haren hitzetan Espainiako Kultura Ministerioak egindako ikerketa bat baitu oinarri bakartzat, eta ezbaian geratu baitzen azterketa haren balioa epaiketan bertan. «Ikerlariak onartu zuen ez zuela halako datazioak egiteko eskarmenturik, eta lehenengoz egin zuela halako ikerketa bat».
Zein dira zure eskariak?
Eskaera orokorra da gai hau zientziaz epaitu behar dela, eta eskari orokor hori hiru puntutan zehaztu dugu gero. Lehenik eta behin, grafitoak zehatz-mehatz noiz egindakoak diren ebatzi dezaketen arkeometria probak egiteko eskatzen dugu, horretarako gaitasuna dutela badakigun Europako bi edo hiru laborategitan. Bigarrenik, eskatzen dugu indusketan orain arte zer ikusirik izan ez duten arkeologoek ikertu dezatela aztarnategia, gune asko daudelako oraindik aztertzeko, eta uste dugulako pieza gehiago atera daitezkeela. Eta, hirugarrenik, badakigu Arabako Foru Aldundiko ordezkarien aginduz etenda daudela orain arte ateratako piezak aztertzeko lanak, eta eskatzen dugu garbitu gabe geratzen diren hemezortzi kutxa horiek ikertzen jarrai dezatela.
IV gose greba 83 egun
Informazio eguneratua: https://twitter.com/GoseGreba
Gose grebaren hasiera: uztailak 23 ia 3 hilabete.
Iruña-Veleia gose greba 72 egun. Uriola Deustualdea
Iruña-Veleia gose greba 72 egun. Uriola Deustualdea.
Informazio eguneratua: https://twitter.com/GoseGreba
Patxi Alaña: “Altxor izugarria daukagu hemen, eta ez dute ganoraz aztertu nahi”
2020-10-02 09:00 Euskara Deustualdea
Uztailaren 23an Iruña-Veleia Argitu plataformako bost kidek gose greba abiatu zuten, legebiltzar berriari aztarnategiko piezak zientifikoki aztertu ditzan exijitzeko. Egun, Jose Mari Lejardi Kareaga ‘Gabixola’ markina-xemeindarra da greba mugagabean jarraitzen duen bakarra (72 egun dagoeneko), baina deustuar bik, Patxi Alañak eta Unai Alañak, tarteka baraualdiak egiten dituzte berarekin. Artikulu hau idazteko Patxi Alañarekin izan gara solasean. Berak azaldu dizkigu gose grebaren aldarri nagusiak.
Eztabaida bizia piztu ohi duen gaia da Iruña-Veleiako aztarnategia. Aurkikuntza ezagutarazi eta hamalau urtera, bederatzi urteko instrukzio fase baten ostean eta hamabi saioko epaiketa luzearen ondoren, ekainaren 11an jakinarazi zuten epaia: grafitoak faltsuak direla ondorioztatu zuten.
Iruña-Veleia Argitu plataformako kide den Patxi Alañaren ustez, euskararentzako eta Euskal Herriarentzako oso gai garrantzitsua da Iruña-Veleia, “zientziaren bitartez oso erraz argitu daitekeena”. Horren aldekoek ez dute eskatzen ostrakak egiazkoak direla esaterik, baizik eta “ondo datatuko dituen laborategi batera eramatea”.
Izan ere, hori da gehien amorratzen dituena, piezak datatu gabe faltsutzat jo izana, “sasi analitika negargarri batekin”. “Altxor izugarria daukagu hemen, eta ez dute ganoraz aztertu nahi”, azaldu digu deustuarrak amorratuta. Bere ustetan, badaude moduak ostrakak erraz datatzeko, laborategi on batean 2.000-3.000 euro besterik balioko ez lukeena.
Zergatik ez dituzte piezak datatu nahi?
Alañak argi du erantzuna: “Elizaren, Unibertsitatearen eta politikarien inbidia eta blokeoagatik”. Orain dela 14 urte Iruña-Veleiako aztarnategia aurkitu zutenean, Arabako Batzar Nagusiko Aralar alderdiko batzarkide zen Iñaki Aldekoa orduko Euskaltzaindiako Iker saileko buru Henrique Knörrengana joan zen iritzi bila. Knörrek esan zion ostrakak egiazkoak zirela, agian datazioa gaizki zegoela eta berantiarragoak zirela, baina ez zirela faltsuak. Segituan Aldekoak Arabako Foru Aldundiko Kultura, Euskara eta Kirol diputatu Lorena Lopez de Lacallerengana jo zuen eta Eusko Alkartasunako diputatuak erantzun zion elizak ezin zuela aurkikuntza egiazkotzat onartu. “Agertu denagatik eta ager daitekeenagatik, Vatikanoak erabaki du hau gelditzea”, iradoki du Alañak.
Agertu diren pieza horien artean, bi nabarmendu ditu Iruña-Veleia Argituko kideak. Bata, Gure aita, III. mendekotzat jotzen dutena, gaztelania sortu aurrekoa. Bestea, Azken afaria, zeinetan Jesus ageri den 12 apostoluez lagunduta eta eskutik emakume bat izan daitekeena oratuta. Bien artean ‘M’ bat marrazten dute, horrek iradoki die Maria Magdalena izan daitekeela. “Kasualitatea izan daiteke”, diosku Alañak, “baina ikusita Vatikanoa kontra jarri dela, ez du ematen”. Grafitoak egiazkoak joko balira, Euskararen, kristautasunaren hedapenaren eta antzinatearen inguruko hainbat teoria goitik behera irauliko lirateke.
“Benetan pentsatuko balute piezak gezurrezkoak direla, zuzenean laborategi onenetara eramango lituzkete gaia gainetik kentzeko, baina ez dituzte laborategi onenetara eraman, baizik eta euskalduntze berantiarraren teoria babesten duen Espainiako Kultura Ministerioaren laborategi batera, hau egiteko baliabide eta esperientziarik ez duena, eta munduan inoiz probatu ez den metodo bat erabili dute.” Ostrakak ondo datatu gabe faltsutzat jo izanaz kexu da Alaña. Faltsuak direla ondorioztatzeko, pieza batzuen izkina batean metal moderno baten arrastoetan oinarritu dira. Bere ustez, hori ez da arrazoia faltsuak direla esateko, normala delako garbiketa prozesuan metal horiek agertzea. “Letren barruan inkrustatuta dagoen kaltzio karbonatoa edo kedarra da aztertu behar dena”, gaineratu du.
“Gezurretan ari dira”
Baina okerrena ez da hori, Alañaren ustetan, baizik eta “euskara bultzatu behar dutenak (euskal filologoak, EiTB…) gezurrak esaten egotea”. Aurkikuntzak euskalduntze-berantiarraren teoria suntsitzen duela uste du, eta horregatik deitoratu du euskalgintzan inor mugitu ez izana. “Espainiako justiziak ez du inolako sinesgarritasunik, bere interes kulturalak defenditzen dago”, gehitu du.
Iruña-Veleia Argitu plataformako kideek behin baino gehiagotan salatu dute euskal komunikabideek gaiari ez diotela inolako oihartzunik eman. Hala ere, herritarren babesa sentitu dute gose greban egon diren une guztietan. Irailaren 19an giza katea egin zuten Gasteizko Bibat museotik Eusko Legebiltzarreraino. Hamarnaka lagun elkartu ziren “Iruña-Veleia zientziaren bidez argitzea” eskatzeko.
Atzo, urriak 1, Bilboko ETBren egoitzaren aurrean elkartu ziren etxe honen “tele-bullyng-a” salatzeko. Izan ere, salatu dute Jose Mari Lejardik gose greban daramatzan egun guzti hauetan ez dutela horren berririk eman. Horrela azaldu dute sare sozialetan: “Komunikabide gehienek zergatik ez dute esaten Iruña-Veleiako grafitoak laborategietan datatu daitezkeela? Zergatik ez dute esaten UPVren hondeamakinek Iruña-Veleiako zati bat suntsitu zutela? Zergatik ez dute esaten gai hau argitzeko gose greba bat dagoela?”.
Gose greba 70 egun
70 egun euskara, euskaldunon ondarea, historia eta zientziaren alde borrokan, ez al dute berriren bat merezi?
Iruña-Veleia: Gabixola bi hilabete gose greban. Alea.
Iruña-Veleia: Gabixola bi hilabete gose greban. Alea.
Informazio eguneratua: https://twitter.com/GoseGreba
Iruña-Veleiako Gose Greba Taldeak deitutako giza katearen amaiera. / @GoseGreba
Joxemari Lejardi Gabixolak bi hilabete daramatza gose greban, Iruña-Veleia auzia “bide zientifikotik” bideratzea eskatzeko. Pasa den larunbatean, giza kate bat egin zen Gasteizen, Bibat Museotik Eusko Legebiltzarreraino.
Irailaren 19ko giza katea Iruña-Veleiako grafitoak hartzen dituen Bibat Museotik abiatu zen, eta Eusko Legebiltzarra inguratu ondoren, Andre Maria Zuriaren plazan amaitu zen. Bertan, bi hilabete gose greban bete dituen Joxemari Lejardi Gabixolak eta Nikolas Xamardok hartu zuten hitza.
Bere hitzartzean, Gabixolak pasarte bat gogora ekarri zuen: “Henrike Knörr hiltzorian zegoela, Juan Santos Yanguas eta Joaquin Gorrotxategi behin baino gehiagotan joan zitzaizkiola, iritziz alda zezan presionatzeko eta faltsukeriaren alde lerratzeko, baina ez zuela amorerik eman. Eta zergatik egin zuten hori, grafitoak oso-oso garrantzitsuak direlako agian?”…
Gabixolaren osasun egoera
Gose Greba taldeko kideek adierazi dute “gero eta kezka gehiago” dagoela Gabixolaren osasun egoeragatik, bi hilabeteko langa pasatu duelako gose greban. “Gero eta ahulago dago, eta zientziaren alde bukaera arte egiteko asmoa dauka. Bere osasuna okerrera doa eta bere gorputzerako kalte konponezinak jasateko fasean sartu da dagoeneko”, ohartarazi dute.
Iruña-Veleia bisita gidatua igandean irailak 20
Iruña-Veleia bisita gidatua igandean irailak 20. Euskararen jatorria.
Bisitara etortzeko formulario hau betetzen da: Izena emateko fitxa
Zalantzetarako bidali mezua irunaveleiaargitu@gmail.com posta elektronikora eta zalantza edota telefonoa jarri.
Uztailean egin zen aurreko bisitan 39 lagunek hartu zuten parte.
Bisita birtuala Geostrakan egin daiteke eta bertan grafitoak modu askotara bilatu daitezke: gaiaren arabera, eremuaren arabera, garaiaren arabera…
Iruña-Veleia gose greba 60 egun giza katea larunbatean irailak 19
Iruña-Veleia gose greba 60 egun giza katea larunbatean irailak 19.
Informazioa: Euskararen jatorria.
Informazioa: https://twitter.com/GoseGreba
Iruña-Veleiako grafitoak suntsitu nahi dituzte
Gose grebak 60 bat egun.
Dei garrantzitsua Euskal Herriari
Irailaren 19an aukera paregabea dugu Iruña-Veleiako grafitoen datazioa eskatzeko eta suntsitu ez ditzaten exijitzeko. Eusko Legebiltzarrak bide zientifikoaren alde egin dezan hasi zen gose grebak aurrera jarraitzen du. Gaur, irailak 10, Josemari Lejardi-Gabixolak 50 egun bete ditu jan barik.
Grafitoen egoeraz kezka handia dago, izan ere, Epaitegian dagoen helegitea ebazten denean suntsituko dituzten susmoa dago, hondeamakinarekin indusketa leku batzuk suntsitu dituzten moduan.
Egoera itzulezina. Suntsituko balituzte ez lirateke prestigioko laborategietan datatuko inoiz ez, azken 12 urte hauetan eskatzen egon garena baina egin nahi izan ez dutena: munduko Azken Afaririk zaharrena, euskerazko lehenengo Gure Aita -gaztelerazkoarena baino 800 urte lehenagokoa-, 120 hitz euskera zaharrean… preziorik ez duen altxor ikaragarria.
Epaiketan iritzi desberdinak jaso ziren txosten baten arabera gehienak faltsuak dira, beste baten arabera ezin dira faltsutzat hartu, Museoko langileentzat egiazkoak dira baina epaileak soilik faltsukeriarena jaso du epaian.
Faltsukeriaren aldeko txostena zientziari errespetu falta izan da grafitoak faltsutzat hartu dituen txostena horrelako lanak egiten ez dituen laborategi batek egin du, horrelako lanetan eskarmenturik ez duen tekniko bakar batek egin du eta erosiberria zen tresna batekin eta inoiz erabili ez den metodo bat erabilita. Horrelako gauza bat onartu daiteke?
Eta gainerako 360 grafitoekin zer? Gainera aztertu gabe dauden 360 grafito daude eta denak faltsutzat hartu eta suntsitu nahi dituzte, haien jokabide ziztrina inoiz agerian jarri ez dadin.
Arabarrei eta gainerako Euskal Herri osoari dei egiten diegu une larri honetan laguntzera eta irailaren 19an, 18:00etan Bibatetik abiatuko den Giza Katean parte hartzera.
Giza katea hobeto antolatzeko bertaratzeko asmoa dutenek aurretik jakinaraztea eskertzen da Iruña-Veleia Giza Katean izena emateko
Gose greba 5o egun baino gehiago Gabixolari elkarrizketa. Argia
Gose greba 50 egun baino gehiago. Argia.
Jose Mari Lejardi ‘Gabixola’, Iruña-Veleia Argituko kidea
“Nazioarteko aditu batzuk ez lirateke gezur batean inplikatuko”
Iruña-Veleia auzia argitzea eskatzeko gose greban dago Jose Mari Lejardi Kareaga ‘Gabixola’ markina-xemeindarra. Irailaren 19an, giza katea egingo da Gasteizko Bibat museotik Legebiltzarreraino Iruña-Veleia zientziaren bidez argitzea eskatzeko. 51 egun daramatza gose greban.
- Irailaren 11an 51. eguna bete du gose greban Jose Mari Lejardi Kareaga Gabixola markina-xemeindarrak. Eusko Legebiltzarrak auzi horretan eskua hartzea nahi dute, eta ikerketa martxan jarri arte hala jarraituko duela dio.Zelan batu zara Iruña-Veleia auzi honetara?Istorio berezia da. Iruña-Veleiaren gaia egunkarien bidez ezagutu nuen orain dela asko. Lehenengo berri pozgarri bat izan zen, euskararen aztarnak aurkitu zirela erromatar garaikoak, baina handik hilabete batzuetara Iruña-Veleiakoa iruzurra zela esan zuten. Atsekabea hartu nuen, baina hor geratu zen dena. Orain dela hiru urte, ostera, Kataluniako independentziaren gorabeherekin Arriagan egin zuten elkarretaratze batera joan nintzen. Kataluniako martxa hain zen handia eta jendetsua, egurra egongo zela ikusten nuela, eta nire proposamena euskaldunok gure elkartasuna erakusteko Gernikan gose greba bat egitea zen. Asanblada hura amaitu zenean, beraz, ardura zuenarengana joan nintzen, eta ideia bat nuela eta lagundu nahi nuela esan nion, eta batzar baterako deitu zidan. Batzar hartan hainbat talde batu ziren: Gure Esku Dago, ezker abertzalea, eta beste hainbeste kolektibo. Ni aurkeztu ninduen Patxi Alañak esanez planteamendu bat nuela egiteko, eta nire proposamena azaldu nuen, baina ez zuen aintzat hartu, hori ezinezkoa zela eguneko demokrazian eta gaur egun gose grebak ere ez zuela eraginik uste zuten. Baina Patxi Alañak aintzat hartu ninduen, eta batzarretara joaten jarraitzeko gonbita egin zidan. Hiru lagun ausartu ginen gose greba egitera Kataluniako herriaren alde. Gernikako Astra kultur etxean egon ginen astebete. Aste oso aberasgarria izan zen, eta hantxe jabetu nintzen ni Iruña-Veleiagaz.
Justicia, la justicia Iruña-Veleia. Gontzal Fontaneda. Naiz
Justicia, la justicia Iruña-Veleia. Gontzal Fontaneda. Naiz 2020-9-4.
Se ha llegado a tal grado de trampa académica, política y jurídica, que un grupo a favor del esclarecimiento de Iruña-Veleia comenzó el 23 de julio de 2020 una huelga de hambre para, con riesgo de su vida, exigir a las instituciones vascas que lleven a cabo una analítica científica de los hallazgos y una excavación supervisada en el yacimiento.
Todo el mundo sabe qué es Justicia; otra cosa es la justicia. Uno de los muchos ejemplos es la causa de Iruña-Veleia.
En 2009 la Diputación Foral de Álava presentó en el juzgado una querella contra Eliseo Gil acusándole de que había falsificado unos grafitos de época romana. No tuvo el mínimo interés en saber antes la verdad, acudiendo a laboratorios expertos que analizasen cuándo se habían grabado esos grafitos.
Tras ocho años, en 2017 se cerró la instrucción. En tanto tiempo podría haberse bordado encontrando pruebas, identificando culpables… si los hubiera. Pero no, la juez de instrucción:
1. Dejó los hallazgos con sus grafitos en manos de la acusación (en un museo de la Diputación) [ver https://www.veleia.fontaneda.net > cuadro 4].
2. Dejó el yacimiento, «escenario de los hechos» sin precintar, por lo que, expulsado Eliseo Gil, el siguiente director (autor de un informe que acusaba de falsificación) tuvo en 2010 la oportunidad de pasar una excavadora y extraer 6.000 metros cúbicos de tierra, con lo que pudiera haber dentro. Cuando SOS Iruña-Veleia denunció aquel destrozo, la juez de instrucción solicitó un informe técnico… precisamente ¡a la Diputación! El informe, por supuesto, respondió que todo estaba bien [ib. cuadro 5].
3. Hizo caso omiso a la propuesta de investigación científica que le presentó en su informe (que la propia juez había pedido) la Escuela Superior de Conservación y Restauración de Bienes Culturales [ib. cuadro 10]. Eliseo Gil llevaba haciendo esa petición desde el principio.
Después, para pasar de la instrucción al juicio el juzgado necesitó tres años más, así que después de once añazos, en febrero de 2020 llegó el juicio.
Y en junio salió la sentencia. Llovía sobre mojado. ¡Hay que leerla!:
1. La sentencia no toma en cuenta, ni siquiera cita, el testimonio que expuso el 12 de febrero en el juicio una restauradora de la Diputación que trabaja limpiando piezas arqueológicas. Según su declaración, les llegaron veinte cajas llenas de cerámicas del yacimiento, estaban sin lavar; en 2008 comenzaron a limpiarlas y en una cerámica descubrieron que bajo las costras había un grafito excepcional; notificaron dicho hallazgo y la respuesta de la Diputación fue que dejaran de lavar más cerámicas, y se llevaron todas las cajas que quedaban sin limpiar. La testigo desconoce dónde están esas cajas.
Esas cajas llenas de cerámicas como recién salidas del yacimiento, si todavía están por ahí, son una prueba física de lo que apareció en Iruña-Veleia en la época de los descubrimientos. La justicia ha tenido por fin la oportunidad de hacer Justicia, de conocer la verdad, exigiendo inmediatamente esas cajas y ordenando una limpieza supervisada y unos análisis para datar los grafitos que pudiesen aparecen.
Eso sería Justicia, pero a la justicia no le ha interesado para su sentencia; ha despreciado ese testimonio.