Kategorien artxiboak: Albisteak

Gose greba 43 egun Gasteizko Legebiltzarrean

IV gose greba 43 egun Eusko_Legebiltzarrean_2020_09_03Gose greba 43 egun. Euskararen jatorria.

Ostegunean, 43 egun bete dira uztailaren 23an bost lagunek gose greba hasi zutenetik. Une honetan pertsona batek jarraitzen du, Josemari Lejardi-Gabixolak eta, esan bezala, ia hilabete eta erdi darama jan barik, hamarkada luzez iraun duen gai hau behingoz argitu dezagun eskatzeko.

Informazioa: https://twitter.com/GoseGreba

Iruña-Veleia zientzia eta epaia. 14 aditu. Berria

13371 Iruña VeleiaIruña-Veleia zientzia eta epaia. 14 aditu. Berria.

2020ko abuztuak 28

 

Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoan egindako aurkikuntzei buruz izandako epaiketa eta oraintsu emandako epaia dela eta, gertaeren errealitatea larriki desitxuratzen duten albisteak argitaratu dira komunikabideetan. Mugaz gaindi ere iritsi da errealitatearen desitxuratze hau, zabalkunde handiko bi egunkari britaniarrek, geologo batek «afera guztia adar jotze hutsal bat besterik ez izana» onartu eta bere burua errudun aitortu duela argitaratu dute albiste faltsu batean. Kezkaz ikusten dugu nola zenbait hedabidek ez duten betetzen, dagokien legez, gizarteari egiaren gainean oinarritutako informazioa eskaintzearen betebeharra.

Epaiari dagokionez, azpimarratu egin behar dira, auzipetu nagusiaren aurka, hau da, indusketen zuzendari ohi Eliseo Gilen kontra frogarik ez izatea aitortzen duela, zigorra bere osotasunean zantzu soiletan oinarritua izan delarik, eta baita, Gilek zigorraren aurka helegitea aurkeztu duenez, kasu judizialak konpontzeke jarraitzen duela.

Epaitegi inguruko gertaera hauetaz gain, Iruña-Veleia aferak badu gizartearen gehiengoak ezagutzen ez duen alderdi bat, zientziari dagokiona justuki. Izan ere, hedabide batzuetan «faltsutze baldar» gisan aurkeztu denean, egiaz, eztabaida bizi-bizirik dago aurkikuntzen egiazkotasuna argitu ezin izan duten eta kontrako iritziak sostengatzen dituzten alor desberdinetako adituen artean. Eta eztabaida hau izan badela epaian bertan agerian gelditu da, bertan baieztatzen baita badirela «batzuen eta besteen arteko iritzi kontrajarriak, zeinak arkeologia, hizkuntzalaritza, epigrafia, eta abarretako zientzia esparruetatik baloratu beharko duten» eta «piezak aztertu ahal izan dituzten adituen artean eztabaida badela». Epaitegiak eztabaida zientifikoa izan badela onartzeak, ezereztu egiten du Arabako Foru Aldundiaren (AFA) Kultura Sailak 2008ko azaroan hedaturiko —eta egiari ez ikusi eginez zenbait komunikabidek oraindik haizatzen duten— faltsutasunaren aldeko «erabateko adostasun zientifikoaren» mitoa. Errealitatea berriz bestelakoa da, alor desberdinetako (arkeologia, epigrafia, hizkuntzalaritza, historia, egiptologia) hainbat adituk, txosten, artikulu zientifiko, liburu eta biltzarretan egindako aurkezpenen bidez publikoki azaldu baitituzte Iruña-Veleian egindako aurkikuntzen egiazkotasunari buruzko euren iritzi eta argudioak. Eztabaida honen gainean epai judizialak ez du inolako eraginik. Lehenik, epaitegietako afera oraindik argitzeke dagoelako, eta bigarrenik, zientziaren esparruko gaiek aldizkari, biltzar zientifiko eta antzerako zientzia foroetan argitu behar dutelako, eta ez, inola ere, justizia-auzitegietan. Izan ere, epaia honi buruz ari da, espresuki dioenean, «arkeologia, hizkuntzalaritza, epigrafia, eta abarretako zientziaren esparruei dagokie» dauden iritzi kontrajarriei buruz balorazioak egitea.

Iruña-Veleiako aztarnategian induskatutako 36 piezetan (400 baino gehiago topatu ziren) Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak (Instituto del Patrimonio Cultural de España [IPCE]) eginiko analisiek, grafitoek oraintsu eginak izatearen zantzuak zituztela ondorioztatzera eraman zuten (ondorio horiek bermatzeko beren adina ziurtasun osoz ezagutzen den antzina egindako, nahiz oraintsuko kontrolerako grafitoen gaineko inolako analisiren emaitzarik ez den aurkeztu, eta honek ateratako ondorioen egokitasuna zalantza pean uzten du) eta ondorio horiek ditu oinarri epaiak. Ez da gure asmoa, inondik inora ere, aurreko hau ezkutatzea. Analisi hauen ondorioak izan dira aztarnategiko zuzendari ohia, grafitoak «bere kabuz ala hirugarrenen baten bidez» egin izanagatik zigortzera eraman dutenak. Ezin esan gabe utzi, halere, akusazioaren eta defentsaren perituek, eta baita IPCEek berak ere, epaitegiaren esku utzitako analisi fisikoei buruzko beste hiru txostenetan ez dela grafitoen faltsutasunik ondorioztatu. Beraz, agerikoa da, azterketa fisikoei dagokienez ere, adituen txostenetan eta testigantzetan badirela desadostasunak.

Iruña-Veleian aurkitutako piezen adinari buruzko desadostasunik ez dago, ordea, nazioartean izen handia duten bi arkeologok balioztatu dituzten datazio estratigrafiko bidez azaldu da beren erromatar garaiko jatorria, eta hau inork ere ez du ezbaian jarri, eta epaian bertan onartu da. Grafitoen adinaren eta datazio estratigrafiko hauen arteko bateraezintasuna adierazten duten azterketa linguistiko, epigrafiko eta fisikoen argudioak zalantzan jarri dituzte grafitoak erromatar garaiarekin bateragarri direla uste duten hainbat adituk. Gu, eztabaida honi irtenbidea emateko bide bakarra zientzia eremutik etorriko denaren ustekoak gara. Uste hau dela eta, AFAri, piezen zaintzaren ardura duen horri, eskatzen diogu: auzibidean ez dauden aleak (auzibidea faltsutzat jotako 36 piezetara mugatzen baita) utz diezazkion zientzia komunitateari eskuragai, berauek dituzten grafitoen antzinatasuna ezagutzeko behar diren azterketak egin, ondorioak atera eta publikatu daitezen; Arabako Arkeologia Museoan garbitu gabe gordeta dauden piezak, prozesua bere osotasunean bideo bidez jasotzen den bitartean garbitzeko eskakizuna ere luzatzen diogu; eta baita, kontrolerako indusketak egitea «ezohiko» grafitoak azaldu zireneko guneen ondoan arkeologia talde independente baten eskutik, modu honetan, antzerako aurkikuntzarik gertatzen den egiaztatzeko.

Iruña-Veleiako grafitoek, erromatar garaikoak balira (inork ez du garai horretakoak ez direnaren behin betiko frogarik ezagutarazi), aitzin-euskararen, latinak erromantzeetara izandako garapenaren eta hasierako kristautasunaren ezagutza garrantzitsua eskainiko lukete, beraz, berauen antzinatasunari dagokion eztabaida argitzeak; hala nola haien ikerketa zientifikoa egiteak eta publikatzeak geure ondare historiko eta kulturalarentzako berealdiko garrantzia izan lezake.

* Artikulu hau honako hauek ere sinatu dute:

Xabier Gorrotxategi Nieto, Arkeologiako doktorea
Luis Silgo, Historiako doktorea Arkeologia espezialitatean
Noé Villaverde Vega, Arkeologiako doktorea aipamen europarrez
Mikel Albisu, Geologia Zientzietako lizentziaduna
María Pilar Alonso, Hizkuntza eta Komunikazioko doktorea
Juan Martín Elexpuru, Euskal Filologiako doktorea
Roslyn Frank, Iowa (AEB) Unibertsitateko irakasle emeritua
Ulrike Fritz, Egiptologoa Tübingen-go (Alemania) Eberhard Karls Universität-ean
Alicia Satué, Filologia Klasikoko lizentziaduna
Miguel Thomson, ziientzialari titularra Ikerketa erakunde publikoetan
Koenraad Van den Driessche, Geologiako doktorea, Geokimikan espezializatua
Patxi Zabaleta, abokatua eta idazlea, Euskaltzaindiko kidea.

Alea; Berria; Naiz

Iruña-Veleia zientzia bide bakarra gose greba 35 egun. Berria

13362 Iruña Veleia,Iruña-Veleia gose greba 35 egun. Berria. Iruña-Veleiako piezei proba gehiago egiteko gose grebak 35 egun bete ditu

Arabako aztarnategiko aurkikuntzei proba gehiago egiteko eskatzen die agintariei Jose Mari Lejardi ‘Gabixola’ grebalariak, eta kasua zabaltzen laguntzeko bertso saioa antolatu du ostiralerako Gasteizko gaztetxean.

Diabetesa du, hipertentsioa, eta hilabete pasa darama gose greban, baina orain arteko egun horiek guztiak «betegarriak» baino ez direla izan azaldu du Jose Mari Lejardi ‘Gabixola’-k. Hurrengo asteetan eratzekoa den Eusko Jaurlaritza berriko kideekin biltzea du bere benetako helburua, eta greba egun kopuru esanguratsu bat izan nahi luke ordurako. «Ez digute kasurik egingo 40 edo 50 egun pasatu arte». Iruña-Veleiako aztarnategiko piezak benetakoak izan daitezkeela uste du, eta gobernuari bi eskari zehatz egiteko abiatu du gose greba: Europako laborategietan piezei arkeometria probak egin diezazkieten, batetik, eta, aztarnategian parterik ez duten arkeologoek indusketa kontrolatuak egin ditzaten, bestetik. «Egia nahi dugu, eta uste dugu gaur egun zientziak badituela moduak egia hori azkar bilatzeko».

Iruña-Veleia sententzia eta analitikak

13371 Iruña VeleiaIruña-Veleiako sententzian 44/2020 (behin behinekoa) 36 ostraka faltsutzat salatzen dira, une honetan sententzia errekurrituta dago Arabako Entzutegian eta behin betikoa suposatzen da laster argitaratuko dutela. Esan bezala sententzia oinarritzen da IPCEko J. V. N. teknikoaren txostenean, sinesgarritasun guztia emanez, hemen argitaratua:

Iturria: Fontaneda bloga.

1.- Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE), lehen N. txostena:
  Páginas     1-  80
  Páginas   81-123
  Páginas 124-165
  Páginas 166-203

2.- Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE), J. V. N. teknikoaren bigarren txostena.
Iturria: Fontaneda bloga.

Baina urte guzti hauetan analisi gehiago egin dira:

3.- Epaiketan defentsak Mikel Albisu geologoaren txostena aurkeztu zuen ere (eskerrik asko Koen): Iruña-Veleia Mikel Albisu txostena.

4.- Madariaga txostena Batzorde zientifikoan zegoela 2008ko abenduan.

5.- Madariaga SEM-EDX: ostraka batzuk karbonoz estalita konduktore bihurtzeko? Non daude irudiak eta analisien ondorioak? Gutxienez 11419 Octavio Augusto, 11427 Ornelio Ivlio (Madariaga txostena), 11459 txerria manipulatua Irudia Ama Ata eta Carlos Elorza arkeologoaren IR-32. (Argitaratu gabea).

6.- IPCE Tomás Antelo txostena “Informe de examen por imagen” Tomás Antelo, Ángeles Amaya, Miriam Bueso, Ana García, Alfonso Domingo, Carmen Vega 2014-3-14. Txuri beltzean bakarrik. Epaiketan ez ziren lekuko bezala aurkeztu nahiz eta defentsak eskatu zuen.

7.- Escuela Superior de Conservación y Restauración de Bienes Culturales de Madrid (ESCRBC) autoreak Sra. Dávila, Sr. Gea, Sra. Rodríguez. (10/18 Iruña-Veleia Autoan, Instrukzioan eta sententzian azaltzen da. Epaileak erabiltzen du esateko ez dagoela trazabilitaterik.

8.- El problema de la falsedad/autenticidad de los ostracones de Iruña-Veleia: evidencias físicas.
Autor: Dr. Koenraad Van den Driessche, geólogo.
Tema: Informe en el que se estudian las evidencias físicas en las piezas con grafito.

9.- Txostenak Iruña-Veleia Arabako Foru Aldundia 2009. Araba.eus/publicar/veleia/. Idoia Filloy, Eliseo Gil, Iruña-Veleiako Batzorde zientifikoa.

10.- Beste txostenak  SOS Iruña-Veleia (Harris, Colmenero, Baxarias, Ulrike Fritz, Roslyn M. Frank, Thomson…

11.- Ertzaintzaren txostena, zati batzuk argitaratuak.

12.- Txosten grafologikoak 2 bi, (1 Grafotec /  1 Lettera M. Ezkurra), bigarrena 36 mila €uro ordaindu zen, baina Ertzaintzak omen dio ez duela ezertarako balio. Sententzian baliorik gabekoak direla ebazten da.

13.- Julio Nuñezen garaiko indusketa txostenak, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016 (Quark) eta 2017 (Loza), 2018 eta 2019. Zer aurkitu dute? Argitaratzen dituzte Arkeoikuska aldizkarian.

13.- Ostraka manipulatuak: 12108 kalbarioa,  12108 kalbarioa, 11709 MISCART11429 Perefone11419 Octavio Augusto, 11427 Ornelio Ivlio (Madariaga txostena), 11459 txerria manipulatua Irudia Ama Ata

Iruña-Veleia zientziaren bidez ikertzen laguntzeko.

IPCE (instituto del patrimonio cultural de España) J.V.N. txostena sarean, hau da ustezko froga bakarra Iruña-Veleiako 6 ostraka euskaldunak faltsutzat salatzeko

OLYMPUS DIGITAL CAMERASuposatzen da analisiak errepikagarriak direla eta konfirmatu beharko direla munduko laborategi homologatu batean… Bitartean jendea gose greban hilabete.

Iturria: Fontaneda bloga.

-Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE), primer informe de Navarro
  Páginas     1-  80
  Páginas   81-123
  Páginas 124-165
  Páginas 166-203

IPCEko N. txostenak “hondatutzat” salatzen dituen 36 ostraken irudiak aurkitzen eta ikusten:
10714, 10765, 10826, 10849, 10942, 11156, 11139, 11162, 11252, 11305, 11392, 11413, 11417, 11419, 11423, 11424, 11426, 11429, 11459, 11481, 11530, 11709, 12047, 12048, 12098, 12099, 12108, 12110, 12697, 13368, 13370, 13371, 13397, 15910 eta 15920.
batez ere sei ostraka euskaldunak:

13368a IIISVS, IOSHII ATA / TAMIRIAN AMA
13368b DIINOS / ZVRII / NAIA
13370a 2005-5-4 Iesus et Mirian
13370b 2005-5-4 (irudia)
13371a GIIVRII ATA ZVTAN GIIVRII / “`ATA ́ ́ ́.
13371b  “`YAVHII ́ ́ ́ /  ZVTAN / IZANA
13397a BIITA, ZVRI, AROS / VRDIN, GORY, / ANA, BIIR?
13397b NIIVRII / ZIIVRII / III V?
15910 ΝΙΙVrΙΙ / AMA, RO / MAN / ILTA, CIS / TIANA
15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)

Epaiketan defentsak Mikel Albisuren txostena aurkeztu zuen ere (eskerrik asko Koen): Iruña-Veleia Mikel Albisu txostena.

Iruña-Veleiako egiaren alde gose greba 26 egun. Berria

Iruña Veleia gose greba 2020-7-23 0Iruña-Veleiako egiaren alde gose greba 26 egun. Berria. Xebier Rodriguez / Nikolas Xamardo..

Naiz.eus

2020ko abuztuak 15

Zer da gose greba? Barrurako egiten dugun prozesu bat da, eta kontzeptu hauetan oinarritzen da: a) erabakia (egoeraren pertzepzioa, egoera horrek sortzen duen larritasun sentimendua, horren aurkako ausardia-kemena eta justizia beharrizana), b) ekimena, c) interpelazioa, d) apustua eta e) inkesta kualitatiboa.

Gose greba egitea erabakitzen duen pertsonak ondo pentsatu ondoren hartzen du hautua. Pertsona bat erabaki sendo baten bidez sartzen da gose greban, eta erabaki hori bidegabetzat hartzen den egoera jakin batekin hausteko egiten du; kasu honetan, Iruña-Veleiari buruzko epai judiziala.

Erabaki orok larritasuna sortzen du, eta gose greba egiteak gehiago, horrek zabaltzen duen egoera edo etorkizuna zalantzazkoa delako, eta batzuk erabaki horren aurkako erreakzioen beldur direlako (epaileak, Aldundia, aditu interesatuak eta dena onartzen duen iritzi publikoa). Nola gainditzen da larritasuna? Ausardia-kemenaren bidez (justizia sentimendu batek gidatutako bultzada subjektiboa: Iruña-Veleiari buruzko egia osoa). Erabaki horren bidez, interes interesatuaren mundutik atera, eta subjektu burujabe bihurtzen da (interes desinteresatu baten aldeko borroka, ideal baten aldeko borroka, benetan, kasu honetan).

Ekimenaren bidez (gose greba, Legebiltzarrari bide zientifikoa exijitzea, komunikabideak, interpelazio gunearen erreferentzia -Kutxi-73-eta abar) badakigu pertsona batek erabaki bat hartu duela eta dei egiten digula. Eta dei egiten digu, interes desinteresatu bategatik gizakiarentzat garrantzitsuena dena arriskuan jarri duelako: bizitza.Gose greban dagoen pertsonak konfiantza du bere interpelazioan, baina ez du bere ondorioei buruzko bermerik, ez ziurtasunik, ez daki ez noiz, ez nola, ez norengana iritsiko den; baina konfiantza du bidezkoa dela egiten duena (Iruña-Veleiari buruz egia osoa eskatzea), eta apustua egiten du eta bere erabakiaren bidez datorkeenari aurre egiten dio.

Gose greban dagoenak nola ebaluatzen ditu horren ondorioak? Ez inkesta kuantitatibo baten bidez, baizik eta inkesta kualitatibo deitzen dugunaren bidez, hau da, bere ekimenean erabateko konfiantza duenez, ustekabeko emaitzak egongo direla uste du, aurretik buruan ez dituen pertsonengan, zeintzuk eta azkenean Iruña-Veleiari buruzko egia osoa argitzeko erabakigarriak izango diren.

Informazioa (Twitter): https://twitter.com/GoseGreba

Iruña-Veleia bi aste gose greban. Argia.

Iruña Veleia gose greba bi asteBi aste gose greban. Argia.

Uztailak 23tik gose-greban sartuta dago euskaltzale talde bat Gasteizen, Iruña-Veleia auzia argitzea eskatzeko. Haien helburua da EAEko legebiltzar osatu berriak “zientziaren bidea” erabiltzea kasua argitzeko.

Gasteizko Aiztogile kalearen 73.ean egiten ari dira gose greba. Ostrakak “bahituta dituzten” Bibat Museotik 100 bat metrotara dagoelako aukeratu dute lekua. Haien eguneroko jarduna Twitterreko @gosegreba kontutik ematen ari dira, babesa adieraztera hurbildutako jendea eta egunero egiten dituzten ekimenak tarteko.

Astelehenean, Eusko Jaurlaritzaren osaketarekin bat eginez, Legebiltzarrera hurbildu eta legebiltzarkide berriei erregistroaren bidez hiru eskaera luzatu zizkieten: grafitoak datatzea, talde independente batek grafitoak agertu ziren lekuen ondoan kata kontrolatu batzuk egitea ea antzekorik agertzen den jakiteko eta, azkenik, grafitoak babesteko konpromiso irmoa, suntsitu ez ditzaten.

14 urte pasatu dira Iruña-Veleian grafitoak topatu zirenetik eta gaia judizializatuta egon den azken 12 urteetan, grafitoak ez dira adituak diren laborategietara bidali izan.

Aldeko eta kontrako babesak

Grebaren hasieran atxikimendua adierazi zieten hainbat lagun ezagunek. Tartean, Pako Aristi, Nekane Jurado, Arkaitz Estiballes, Josu Naberan, Andoni Egaña, Jon Maia, Onintza Enbeita, Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre.

Auzian protagonismo nagusia eduki duten Lurmen enpresako Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk gose grebarekiko beren desadostasuna agertu zuten prentsa-ohar baten bidez, inoren osasuna arriskupean ez jartzeko eskatuz. Bestalde, SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia elkarteek ere ekintza honekiko jarrera kritikoa azaldu izan dute.

Iruña-Veleia gose greba (Twitter).