Kategorien artxiboak: Albisteak
Iruña-Veleia gose greba 6. eguna Twitter
Iruña-Veleiako egia. Patxi Zabaleta. Naiz eta Berria.
Iruña-Veleiako egia. Patxi Zabaleta. Naiz.
Iruña-Veleiaren egia. Patxi Zabaleta. Berria
Sententziak sententzia, batzuen batzuk faltsuketa orokor eta osoa idazkunen ezinezkoa dela pentsatzen jarraitzen baitugu. Iruña-Veleian azaldutako idazkunak edo grafitoak benetakoak direla uste sendoa dugunok egiatik lehen baino hurbilago gaudela iruditzen zait Gasteizen 2020an emandako bi epaiak eta gero; eta, batez ere, azken hamar urte hauetan egindako azterketen eta beste aurkikuntzen ondoren, nahiz itxuraz bestelakorik eman. Iruña-Veleiako aurkikuntzen eztabaida modu zientifikoan erabaki eta ebatzi beharko dela esaten dugunok egiatik lehen baino hurbilago gaude orain; bereziki, indusketa haietan aurkitutako ostrakak «pieza edo zati arkeologikoak» direla juridikoki finko ezarrita gelditu ondoren. Izan ere, bi epai horietako bat finkoa da; Escribano jaunaren kasuan emandakoa, hain zuzen ere; besteari, berriz, helegiteak jarri omen dizkiote. Biak dira aintzat hartu beharrekoak; bien arteko azterketak baitu agerian jartzen eztabaida zientifiko baten aurrean gaudela; eta ez lehia juridiko baten baitan.
Beraz, Iruña-Veleiako indusketan azaldutako idazkunak edo grafitoak dituzten ostraka fisikoak aro erromatar berantiarreko «pieza arkeologiko autentikoak» direla juridikoki ezarritta gelditu da epai finko batean; hau da, ondare publikoko ondasunak direla, legearen arabera. Aitorpen juridiko tinko horren lehen ondorioa da «pieza arkeologiko benetako» horiek haustea, desegitea, ezabatzea, kaltetzea edo galtzea delitua dela. Arlo honetan urrats erabakigarria bilakatu da Oskar Escribano Sanz jauna zigortuz 2020-02-03an emandako epaia eta alde guztiek onartuta finkoa bilakatu zena, 2020-06-08ko epaia ez bezala, azken honi baitzaizkio helegiteak ipini. (Jarraitzen du).
Iruña-Veleia argitzearen alde gose greba. Onintza Enbeita. Berria
Iruña-Veleia. Onintza Enbeita. Berria.
Garai zailak dira oraingoak erromantizismorako. Bakoitza geure gotorlekuan bizi gara, eta asko jota, kristorenak esatea da besteengatik egiten dugun bakarra. Ez dago modan kausa orokorren alde ezer galtzea. Nahikoa dauka bakoitzak berearekin: bere osasunarekin, bere hipotekarekin, bere kotxearekin, bere lana mantentzearekin… agian, horregatik egiten zaigu hain arraro lagun talde bat gose greban jarri dela entzutea. Gose greban, zertarako eta gure hizkuntzaren jatorriari buruzko eztabaida bat argitzeko.
Seguru nago eztabaida luzeetarako gaia izango dela Iruña-Veleiakoa. Aurkitutako idatziak egia diren, ez diren, noizkoak diren, nork izan duen gezurrezko frogak asmatzeko beharra, nori datorkion ondo aurkikuntza hori guztia gezurra izatea. Galdera asko daude airean. Litekeena da herritar xumeontzat baleko erantzunik ez izatea, baina ikertzea, zientziari bidea egiten uztea ez da hainbesterako. Ez dut uste gose greba bateraino heltzeko beharrik dagoenik. Gure administrazioak izan behar luke hori baino sentsibilizazio gehiago halako gaiekin. Iruditu dakiguke arraroa, barregarria, erokeria… baina gure hizkuntzaz ari garela, gauzak ondo egitea ez litzaiguke horrenbeste kosta behar. Gutxienez ahal duguna egin behar genuke.
Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskararen egiaren alde gose greba uztailak 23
Iruña-Veleia argitzearen alde gose greba. Euskeraren jatorria.
– Gaur 2020ko uztailaren 23an eguerdiko 12:00etan Aiztogile kalearen 73n, Kutxin, Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose greba hasi da.
– Greba, ostrakak “bahituta” dauden lekutik oso hurbil dago, Bibat Museotik 100 bat metrotara.
– Gose greba Eusko Legebiltzar berriari gai hau bide zientifikotik bideratzeko eskatzeko da, datazioen eta kata kontrolatuen bidez eta horrez gain grafitoak babesteko eta ez suntsitzeko eskatzeko.
– Prentsaurrekoan azaldu denez, egon den epaiketa benetan eskandaluzkoa izan da, benetakotasunaren aldeko bide guztiei ateak itxi zaizkielako eta grafitoak faltsuak direla esateko erabili duten IPCE-Instituto Patrimonio de Cultura Españolen analitikak inolako berme zientifikorik ez duelako:
. egin duen laborategia ez da inpartziala izan, euskalduntze berantiarra bultzatzen duen erakundearen adar bat delako
. egin duen teknikariak ez du inoiz grafitoen dataziorik egin, hau da, ez du inolako eskarmenturik arlo honetan
. erabili duen metodoa ez du inork erabili munduan orain arte, beraz ez da fidagarria eta ez dago zientifikoki kontrastatuta
. eta, larriena, grafitoak faltsuak ez zirela zioen beste txostena (Antelo) ez dute epaiketan aztertu, horren egilea ez zen epaiketara joan eta epaileak ez du kontuan hartu.
. Horiez gain, epaileak ez ditu egiaren aldeko testigantzak kontuan hartu: Museoko langileek…
– Lurmenek gose grebarekin bat egin ez duenez, gose greba egitera doazenek azaldu dutenez ekintza horrekin berriz ere, Eliseoren gizatasun maila handia ikusten da, faltsugile bat izan balitz ez gintuelako atzera bota nahi izango. Ez du nahi inor bere alde jartzeagatik txarto paratzea eta eskertzen diogu. Baina ez da bakarrik Eliseogatik, euskeragatik eta ondareagatik ere egiten dugu hau.
– Aurkezpenean kultur arloko eragile ezagun batzuk egon dira euren babesa adierazteko: Jose Antonio Villar (Ez dok hamairuko sortzaileetako bat) Pako Aristi idazlea Nekane Jurado ekonomilaria, Arkaitz Estiballes bertsolaria, Josu Naberan idazlea, Guillermo Perea borrokalari arabar historikoa, Antton Erkizia.
– Horiez gain beste eragile batzuek etortzerik izan ez badute ere, euren atxikimendua adierazi dute: Andoni Egañak, Jon Maiak, Onintza Enbeitak, Oihane Pereak, Iñaki Viñasprek, Jose Angel Uberuagak (UBE), etab.
Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose grebalariok
Oharra. Ekimen honetan laguntzeko aukera asko dago: etorri bisitan, egun bat-batzuk edo asteburu baten baraua egitera etorri, lagunen artean ekimenaren berri zabaldu (harremanetarako: irunaveleia.gosegreba@gmail.com – Gabixola 722 232 723)
Twitter eta instagram berrietan jarraitzeko: https://twitter.com/GoseGreba/status/1286333229079855105
Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskararen egiaren alde4 gose greba.
Aiztogile kalean emandako prentsaurreko baten bidez hasi da gose greba. Hona hemen antolatzaileen agiria. Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk (Lurmen) bere desadostasuna agertu zuten prentsa-ohar baten bidez. SOS Iruña-Veleiak eta Martin Ttipiak ere bere jarrera kritikoa azaldu zuten joan den astean.
Notizia hedabide digitaletan: Naiz, Berria, Argia, Alea, Naiz uzt. 22
Iruña-Veleia: gutun irekia Euskaltzaindiari
Iruña-Veleia: gutun irekia Euskaltzaindiari
Euskaltzaindiako lehendakari Andres Urrutia jauna, Euskaltzain jaun-andreok.
Euskara zaintzen duen Erakunde Akademiko Ofizialeko kide zaretenez, aipatu erakundearen egitekoa izanik, besteak beste, euskararen lege gramatikalak ikertu eta formulatzea, euskararen erabilera sustatzea eta euskararen eskubideak babestea, zenbait politikarik, unibertsitateko kargudunek eta Arabako Foru Aldundiak sortutako krisiaren larritasunaren aurrean, Iruña-Veleiako ohiz kanpoko aurkikuntzak faltsuak direla adieraziz, Euskaltzaindiarengana jo dugu erregutuz kontuan har dezazuela ondorengo gure idazkia:
1.- 2008ko azaroaren 19ko Foru Aginduaren bidez, Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleian indusketak egiteko baimena kendu zion Lurmen enpresari, aztarnategia ixteko agindu, eta fiskalari eskatu zion Eliseo Gil Zubillagaren eta haren arkeologo taldearen aurka judizialki jokatzeko, faltsutzaileak beraiek zirela salatuz. Espreski kasurako sortutako Aholku Batzorde Zientifiko batek gezurrezkotzat jo zituen aurkikuntzak, gutxieneko eskakizun zientifiko bati aurre egiteko gai ez zen txosten tekniko batean oinarrituta, eta Arabako Foru Aldundiak, garai hartan Kulturako diputatu zen Lorena López de Lacalle andreak hala eskatuta, bermatu egin zuen ustezko faltsutasuna: ustezko faltsifikazioa eurek burutua zela eta errudun deklaratu zituen. Alderdi akusatzaileak aurkeztutako argudio guztiak banan-banan arbuiatuak izan ziren publikoki, eta akusazioa eragin zuten elementuak alderdi akusatzailearen zaintzapean egon dira eta daude oraindik ere, beste aldearentzat irispiderik utzi gabe. Nabarmendu behar da Lurmen taldea desagerrarazi zuten ondorengo urteetan, Eliseo Gil zuzendariak etengabeko jazarpen larria jasan behar izan zuela, soziala eta mediatikoa, Arabako Aldundiak orkestratuta. Juizora sartu ahal izan genuenok berretsi ahal izan genuen:
A) Eliseo jauna eta arkeologoen bere ekipoa kanporatu eta haien aurka jazarpen mediatiko eta sozialari ekin ahal izateko baliatu zituzten 6 txostenen aurrean, Epaile andreak sententzian ez dituela kontsideratu baliozkotzat, dirudienez iritzi hutsal batzuk baino ez direlako. Guk uste dugu iritzi hutsalak baino areago direla faltsukeria iraingarriak: adierazi dute Descartes irakurtzen dela non argi azaltzen den Miskart jartzen duela. B) Adierazi dute RIP irakurtzen dela non 3 marra bertikal baino ez direnak, mikroskopioz erraz identifikatu daitezkeenak. C) Ezinezkoa dela XV. mendea baino lehenago euskaraz Z zeinua agertzea, jakina denez “Izioki dugu” idatzia dagoela ia 500 urte lehenago, etab. D) Eliseo Gil gaitzesteko baliatu zuten txosten grafologikoak ez duela inolako baliorik Epaileak zioenez. E) 291 ostrakaren artean 35 faltsuak zirela adierazi zuen teknikari batek, zeinak aitortu baitzuen ez berak ez beste inork ez zuela inoiz dataziorik egin bere laborategian. F) Eliseori Epaitegiak ukatu egin ziola bi alditan Europako laborategi independenteetan datazio desberdinak egitea. G) Epaitegiak ez zuela baimendu epaiketan txosten bat (Antelo) aurkeztu ahal izatea non ez zen baiesten 35 ostraka hauek faltsuak zirela.
2.- Garai hartan aztarnategiko zuzendaria zen Julio Nuñezek erabilitako metodologiari buruz, Lurmen enpresa harremanetan jarri zen hainbat herrialdetako adituekin (Alemania, Austria, AEB, Espainia, Grezia, Eslovenia, Hungaria, Polonia eta Erresuma Batuarekin), eta eskatu zien azalduko al zioten Nuñez arkeologoa zer modutan ari zen indusketak egiten 98. Sektorean. Adituei dokumentazioa, bideoak eta argazkiak helarazi zitzaizkien eta baita Aldundiak emandako informazioa bera ere. Ebaluazio guztiek aho batez argi eta garbi adierazten dute Julio Nuñezek Iruña-Veleian gisa honetako aztarnategietan aplikatu beharrekoa den arkeologia modernoaren estandar metodologikoak urratu egin zituela. Hain zuzen ere Julio Nuñezek erauzketak caterpillar hondeamakina baten bidez egitea agindu zuen, lurrean metro eta erdi inguru sakonduz, kamioiak 7 minutuero aldiko bat betez gutxi gorabehera 15 egunez, seguraski altxor baliotsuak desagerraraziz
3.- Gaur egun, hainbat herrialdetako zientzialari ospetsuek egindako 20 txosten tekniko baino gehiago irakur daitezke, eta guztiek ondorioztatzen dute grafitoak ezin direla inola ere faltsuak izan. Aipatu txostenen artean, Edward C Harris britainiarrak, Bermudaseko Museoko zuzendariak eta gaur egun ia munduko zientzialari guztiek aplikatzen duten metodo estratigrafikoaren eta Matrix Harris sistemaren sortzaileak emandako diktamena nabarmendu behar da, non adierazten den Eliseo Gil eta bere ekipoak 2005 eta 2006. urteen artean kalitate arkeometrikoa kontuan harturik estandar gorenen barruan jardun zutela. Hogeitik gora diren aipatu txosten teknikoek guztira 2700 orrialde osatzen dituzte eta modu altruistan elaboratuak izan dira. Aitzitik, batzorde ofizialaren 6 txostenek –hauetatik 5 faltsifikazioa burutu zela ia seguru iruzurrezkoa izan zen deklarazioaren ondoren entregatuak– 400 orrialde baino gutxiago osatzen dituzte, eta 1.800 € ordaindu zitzaien txosten bakoitzeko, gehi bazkari, bidaia eta hoteletako gastuak. Halaber eskatzen diogu Arabako Foru Aldundiari hain erabaki larriak berraztertu ditzala, eskaera hau jada bere garaian Foru Aldundiari entregatu zitzaizkion 2300 sinadurek ere bere egin zutelarik. Irakurleek ponentzia guztiak irakur ditzakete hemen: http://sos-veleia1.wikidot.com/informes.
4.- Horregatik Euskaltzaindiari eskatzen diogu aitortzen zaion begirune eta autoritatea baliatuz eta Arabako Foru Aldundiak gure ustez berebiziko larritasuna duen lege-hausteak erakusten duen urgentzia grabeaz kezkaturik, premia dezala Aldundia bide judiziala bertan behera uztera, datazioak arkeometrian espezializatuak diren Europako laborategietan egin eta bi parteetatik independenteak izango diren pertsonek publikoki kontrolatutako katak egitea agindu dezala.
5.- Azken gogoeta gisa, honako hau adierazi nahi dugu: orain arte euskarazko hitz arrunten lehen testigantzak, gaztelaniazkoekin batera, Donemiliako glosetan agertzen direnak direla, XI. mendekoak. Iruña-Veleiako ohiz kanpoko aurkikuntzak autentikoak balira, eta halaxe dira, euskarazko lekukotasun idatziak III. eta VI. mendeen artekoak izango lirateke. Beraz, euskararen presentzia idatzia Euskal Herrian 700 urteko antzinatasunez aurreratu beharko litzateke. Epigrafia eta ikonografia erlijiosoei dagokienez, ebanjelioen bidez Jesusen bizitzari ematen zaio lehentasuna; Jesusen Azken Afariaren irudi posible bat agertzen da, Kristoren Kalbarioa bi lapurren artean, etab. Ondorioztatu behar da kristau gai erlijiosoaren aurkikuntza hauek izango liratekeela orain arte munduan ezagunak diren lekukotasun zaharrenak.
Euskal Herria, 2020ko uztailak 16
IRUÑA-VELEIA ARGITU
Duela 2.700 urteko umetxo baten aztarnak aurkitu dituzte Irulegin Aranguren bailaran Nafarroan
Burdin aroko umetxo baskoi bat, Irulegi Aranguren Nafarroa. Berria.
Aranguren ibarreko Irulegi herri gotortuan topatu dute aztarna. Erromatarren aurreko baskoiak duela 2.700 urte nola bizi ziren hobeto ezagutzeko aukera emango du.
«Zundaketa txiki bat egin genuen ikusteko non aurki genezakeen etxearen zola, zorua. Eta zolan bertan aurkitu genuen, lurperaturik, haur jaio berri bat». Halaxe azaldu du aurkikuntza Mattin Aiestaran arkeologoak, gaur, indusketa lekuan bertan. Aranzadi zientzia elkarteko arkeologo talde bat Aranguren ibarreko Irulegin (Nafarroa) aritu da lanean uztaileko lehen bi asteotan, eta Aiestaran ari da indusketa zuzentzen.
Irulegin, erromatarren aurreko baskoien herri gotor bat zegoen, eta aurkikuntzak zantzu asko eman ditzake haien bizimodu eta kultura hobeto ezagutzeko.
Susmoak baieztatu ahal izan dituzte: Irulegiko gazteluaren ondoan, baskoien herrixka bat zegoen. Bi urtez aritu dira sonarrak eta radarrak erabiltzen, lurpean egon daitekeena aztertzen. Horien bidez, irudika daiteke, denborak ezkutatu dituen eraikinen egiturak.
Iruña-Veleia bisita gidatua uztailak 19 igandea
IV bisita gidatua uztailak 19 igandea. JM Elexpuru.
Aurtengoa 6. denboraldia izango da. Aurreko urteetan 50 bisita egin dira denera eta 1.200 bisitari hurbildu zaizkigu. Hemen blog honetan bisitez egin genuen laburpena.
Maritxu Goikoetxeak eta Juan Martin Elexpuruk gidatu ditugu orain arteko bisita ia guztiak. Txanda emateko garaia dela pentsatu dugu. Aurtengo lehena ere geuk gidatuko dugu baina hurrengoan gidari-talde berria sartuko da. Informazio eguneratua hemen. Izen-emateak Iruña-Veleia Argituren epostan egingo dira, helbide honetan: irunaveleiaargitu@gmail.com
Bisita birtualak ere egin ahal izango dira Karlos Uragak diseinatu duen Geostraka webgune ikusgarrian.
Zientzia, justizia eta Iruña-Veleiako ostrakak. Xabier Gorrotxategi. Zu zeu
Zientzia, justizia eta Iruña-Veleiako ostrakak. Xabier Gorrotxategi. Zu zeu.
Iruña-Veleiako arazoa orain dela 15 urte hasi zen, grafito berriak agertzearekin batera. Baina finkatu, 2007ko abuztuan finkatu egin zen, diputatu berriak grafitoen multzo bat argitaratzea galarazi zuenean. Une horretan eztabaida zientifikoa ukatu egin zen eta bertsio bat, arkeologoena, ez zen irtengo argi publikora, edo bakarrik zirrikitu batzuk aprobetxatuta. Horri esker bertsio bat geratuko zen, ofiziala eta bakarra, baina horregatik ez egiazkoa. Horrelakoa izateagatik fede kontua dugu eta ez zientzia eta, orduan, balioa, mugatua. Horrek ikerlari askok benetako informazioa izatea oztopatu du eta esan daiteke bertsio ofiziala ahoak estaltzeko erabili dela. Aditu horien kuriositate intelektuala desagertu da, desaktibatuta. Bakarrik dakite grafitoetan euskara batua erabiltzen dela edo gaztelania eta horrelako sinplekeriak, adibide egoki batzuen bidez lagunduta. Eta orduan emaitza negargarria da, aditu askok ez baitakite grafitoak oso aberatsak direla. Beraz, egoera horren aurrean edozeinek esan dezake galdera berbera: zeren beldur dira horiek, besteen argitalpena erabat oztopatzeko? Egiaren beldur? (Jarraitzen du)
A propósito de la sentencia del caso Iruña-Veleia. Mapi Alonso. Naiz
A propósito de la sentencia del caso Iruña-Veleia. Mapi Alonso. Naiz
Si lo importante era descubrir la verdad, creame que lo lamento por usted, pero ni la autoría ni la existencia de una falsificación han quedado demostradas. Se lo comento por si no se ha leído la sentencia, ocupado como debe estar en la preparación de las próximas elecciones y coleando todavía el asunto De Miguel.
Ilustrisimo Señor Ramiro Gonzalez, Diputado General de la DFA
Muy señor mio: leo en “El Correo” del día 16 de junio, firmado por Ander Carazo, unas declaraciones suyas sobre la sentencia del caso Iruña-Veleia: «En este caso no era tanto buscar un castigo, sino descubrir la verdad para poder ponerlo en valor».
Si lo importante era descubrir la verdad, creame que lo lamento por usted, pero ni la autoría ni la existencia de una falsificación han quedado demostradas. Se lo comento por si no se ha leído la sentencia, ocupado como debe estar en la preparación de las próximas elecciones y coleando todavía el asunto De Miguel.
Después de leer la sentencia lo único que queda probado fehacientemente sobre la autoría es que Eliseo Gil era el director del yacimiento. El resto, como recoge la sentencia, son indicios : «que (aunque) no ha resultado probado suficientemente que el mismo hubiera realizado de propia mano los grafitos contemporáneos, sí existen indicios probatorio suficientes de que conocía, consentía y ha sido el autor mediato o inmediato de la comisión del delito y falta que nos ocupan» (pg. 67). (Jarraitzen du).