Kategorien artxiboak: Albisteak

Salatari sakrilegoak: Zertarako faltsutu 1.700 urteko dozena bat gurutziltzatu?

12108 Iruña VeleiaGurutziltzatuak, alegia, gurutze jantziak, gurutzeak pertsonaren irudiarekin, faltsuak omen dira salatari sakrilegoen arabera… Iruña-Veleian dozena bat daude, zertarako faltsutu hainbeste?

11428 Vulcano Ceres Tulio12108 Kalbarioa, 13343 (gurutzea hezurrean SOS), 13346 (gurutzea buruz behera?), 13348 INRI, 13366 M, 13376 Jesusen bizitza (AFA), 13376 kalbarioa, 12108 Kalbarioa ?ip,

15910 2006-6-22 neure / ama, ro / man / ilta cis / tiana = neure ama, Roman ilta cistiana,
15916 2006-6-22 neure / ata

Gurutzeak Iruña-Veleian 30 bat.

Salatari sakrilegoak, zertarako faltsutu duela 1.700 urteko 30 hogeita hamar bat gurutze?

15916Iruña Veleian 30 bat gurutze daude, zertarako faltsutu hainbeste? Gurutze batzuk paganoak, esbastika (Nieto 1950), estaurogramak, krismoiak, kristauak eta euskaldunak (dozena bat baino gehiago):

Esbastika Nieto 1950

4506 (krismoia), 10717 (krismoia), 11428 Vulcano Ceres Tulio11639 (Sos) X, 12389 (SOS), 12108 Kalbarioa, 13130 (gurutzea SOS), 13343 (gurutzea hezurrean SOS), 13346 (gurutzea buruz behera?), 13348 INRI, 13366 M, 13375 (staurograma SOS), 13376 Jesusen bizitza (AFA), 13376 kalbarioa, 15587 2006-8-30 (krismoia), 12108 Kalbarioa ?ip, 13343 Kalbarioa

15910 2006-6-22 neure / ama, ro / man / ilta cis / tiana = neure ama, Roman ilta cistiana,
15916 2006-6-22 neure / ata
Krismoia 1995ean azaldu zen (Iturria: Veleia.com)

Koronabirusagatik itxialdi gogorra apirilaren 9ra arte, ostegun santua, Iruña-Veleian duela 1.700 urte

Koronabirusagatik derrigorrezko itxialdi gogorra (bakarrik ezinbestekoak diren jarduerak daude baimenduak) apirilaren 9ra arte, ostegun santua.
13368Jesus 1.700 urte Iruña Veleia
Maria 1700 urte Iruña Veleia
Jose eta Maria 1700 urte Iruña Veleia
13368b 2005-5-4 Iesus , Ioshe ata / ta Miriam ama
Jesus azken afaria 1700 urte Iruña Veleia
Jesus bizitza 1700 urte Iruña Veleia
Gurutzeak 1700 urte Iruña Veleia
Kalbarioak 1700 urte Iruña Veleia
Errukia 1.700 urte Iruña-Veleian

Bideoak, Luis Silgo eta Antonio Rodriguez Colmenero arkeologoak:
13376 Jesus bizitza Iruña Veleian Luis Silgo Gasteiz 2010-3-25 (Bideoa 3′ 45”)
13376 Azken afaria, kalbarioa (bideoa Colmenero 2012-11-24)
13357,12108 kalbarioa
13376 Jesusen bizitza (AFA)

 

 

Iruña-Veleia argitu taldearen adierazpena epaiketa delarik

13709 Iruña VeleiaIruña-Veleia argitu taldearen adierazpena. JM Elexpuru.

Hona hemen Iruña-Veleia Argitu plataformak manifestuaren sinatzaileei bidali berri dien adierazpena:

Iruña-Veleiaren epaiketaren ostean

Iruña-Veleia Argitu plataforma helburu bakarrarekin sortu zen: “ezohiko grafitoak” deiturikoen inguruan egia ezagutzea, hau da, egiazkoak ala faltsuak diren jakitea. 2018ko ekaineko prentsaurrekoan, euskal kultura eta politika munduko sona handiko 100 pertsona baino gehiagoren sinadurarekin, plataformak dokumentu bat aurkeztu zuen, eta bertan egia jakiteko modu azkarrean eta zalantzarik gabe zer bide jarraitu behar den adierazten zen. Eskaerak gogorarazten ditugu:

1) Arkeometrian trebatuta dauden Europako laborategiek piezen lagin bat aztertzea. Hiru laborategi desberdin izatea iradokitzen dugu, eta ezohiko kasuetarako erabiltzen diren protokolo zorrotzak aplikatzea.

2) ospea duten arkeologoek, aldeekin loturarik ez dutenek, Lurmenek grafitoen agerleku gisa adierazitako tokietatik hurbil indusketa kontrolatuak egitea.

Gure ustez, asko dago jokoan. Gogora ekarri nahi dugu grafitoek, egiazkoak izanez gero, argitasun handia emango lieketela euskeraren historiari, kristautasunaren ezarpenari, latin arruntaren bilakaerari eta abarri, bere garaian zerbaitengatik salbuespenezkotzat eta historikotzat jo baitziren. Halaber, ez dugu ahaztu behar nazioarteko adituen babesa jaso dutela: Edward Harris -Harris Matrix metodoaren sortzailea-, Antonio Rodriguez Colmenero epigrafista, Ulrike Fritz egiptologoa, Hector Iglesias hizkuntzalaria, Joaquim Baxarias paleopatologoa, Miguel Thomsonen…, baita euskeran adituak ziren Henrike Knörren eta Txillardegiren babesa ere. Jakina, zientifikoki frogatuko balitz aipatutako analisien bidez piezak faltsuak direla, ondorio guztiekin onartuko genuke.

Ez gara epaiketaren balorazioetan sartuko, deliberazio fasean dagoen epaiketa batean. Hori bai, orokorrean prentsak dagoeneko grafitoen faltsukeria lau haizetara aldarrikatu duela eta Eliseo Gil horien egiletzat seinalatu duela salatu nahi dugu. Oro har, oso harrituta eta atsekabetuta gaude komunikabideekin; izan ere, Eliseo Gilen aurkako testigantzak baino ez dituzte argitaratu, eta baten batek soilik aldeko testigantzaren bat atera du, hala nola Amelia Baldeon Arkeologia Museoko zuzendari ohiarenak, zeinak onartu baitzuen faltsukeriaren alde presiopean sinatu zuela, eta, ondoren, atzera egiteko ahaleginak egitean kargutik kendu zutela.

Gaur egun Arabako Foru Aldundian lan egiten duten Isabel Ortiz eta Paloma Lopez zaharberritzaileen testigantzak ere ez dituzte atera. Biek mikroskopioaren bidez frogatu dute RIP inskripzioa duen gurutze baten grafitoan ez duela RIP jartzen, santutasuneko 3 marra baizik, baina marren alboko zeramika zatiak altxatu egin dira. 11 urtetan zehar grafito hori aditu, kazetari eta herritar batzuentzat barregarria izan da, baina, batez ere, UPVko aditu batzordearentzat froga ukaezina izan da. Hainbeste irain eta barre entzun eta gero zientifikoki ez duela RIP jartzen frogatu dute, baina horri buruz komunikabideetan ez dugu ezer entzun.

Halaber, Isabelek eta Palomak, Aldundiak Lurmeni piezak garbitzeko baimena kendu eta gero Iruña-Veleiatik ateratako piezez beteriko kutxak bidaltzen zizkietela azaldu zuten, eta piezak garbitzeko lana egitea eskatu zietela. Bi grafito agertu ziren unean garbiketa gelditzeko agindua jaso zuten eta ez dakite piezaz beteriko 20 kutxekin zer pasatu den.

Herritarren belarrietara iritsi ez diren aldeko testigantza gehiago daude, baina Mikel Albizu geologoaren esperimentua, garrantzitsua denez, ezin dugu alde batean utzi. Horren bidez Instituto del Patrimonio Cultural Españoleko (IPCE) laborategian, Jose Vicente Navarro geologoak egindako txostena baliogabetu du. Albisuk egindako esperimentuarekin argi eta garbi frogatu da Navarrok aurkitutako metal modernoko partikulak traza-elementuak direla, hau da, hainbat arrazoirengatik piezetan kontakturen bidez atxiki ahal izan diren kantitate hutsalak (15 mikra ingurukoak): kutsadura atmosferikoagatik, arkeologoen lanabesak zuzenean ukitzeagatik, eskuz esku ibiltzean eraztunekin ukitzeagatik, urarekin garbitzean urak daramatzan elementuek sortutako kutsaduragatik… Albisuk frogatu duen bezala puntzoiarekin, kuterrarekin edota aiztoarekin faltsifikatuz gero, barrunbeetan geratzen diren metal hondarrak kantitate handiagokoak lirateke (50-300 mikrakoak).

Dena den, argi utzi nahi dugu laborategi honetan faltsukeria frogatzeko balioko zuen edozein zantzu bilatzeko azaleko analisiak egin zituztela. Madrilgo laborategi honetan ezta beste inon ere ez dute dataziorik egin, eta hori ezinbestekoa da piezak egiazkoak diren ala ez ziurtasunez jakiteko, izan ere, datazioekin pieza horiek lur azpian zenbat denbora daramatzaten jakiteko adina datu emango lizkigukete. Bi datazio mota daude: erlatiboak eta absolutuak. Erlatiboak estratigrafia berak ematen dizkizu indusketaren unean. Lurmenek eta munduko arkeologo gehienek erabiltzen duten metodoaren sortzailea den Edward Harrisek, Lurmenek lana bikain eta modu egokian egin zuela publikoki azaldu du. Beraz, datazio erlatiboek piezen benetakotasuna baieztatzen dutela ziurta genezake.

Orain, 11 urtetan agintariek ez dutena egin eta denbora luze horretan aldarrikatzen duguna egitea baino ez da falta, datazio absolutuak alegia. Materialaren arabera, teknika ezberdinak erabili behar dira. Hezurretarako C14ko froga erabiltzen da, bere garaian froga bat egin zen eta emaitza Lurmenek baieztatzen zuen garaiarekin bat zetorren. Adreiluzko materialerako termoluminiszentzia teknika erabiltzen da, froga horren bidez, pieza labean sartu zeneko hurbilketa bat ematen dizu.

Kontuan izan behar da, halaber, pieza batzuek elementu naturalak dituztela, denboraren poderioz bakarrik sortzen direnak, hala nola kaltzio karbonatoa (estalaktitak eta estalagmitak sortzen dituen osagaia); osagai hori pieza batzuetan grafitoen gainean daude. Grafitoak benetakoak diren jakiteko, kaltzio karbonatoa altxatu eta azpian grafitoaren ildoa jarraitzen duen ikusi besterik ez dute egin behar. Hezur batzuetan landareen sustraiek sortutako barrunbeak ere badaude. Bi gertakari horiek, argi eta garbi, benetakotasunaren zantzuak dira, eta modu naturalean eta denboraren poderioz sortuak izan dira. Ezinezkoa da letren gainean kaltzio karbonatoa duten grafitoak edo sustraien barrunbeak dituztenak 10 minutuan faltsifikatu ahal izatea, epaiketan lekuko batzuk baieztatzera ausartu ziren bezala.

Gorka Knörrek,  Henrikeren anaiak,  Twitterren egindako bi adierazpenak ere ezin ditugu pasatzen utzi. Henrike euskera katedraduna eta Euskaltzaindiko lehendakariordea izan zen eta hil arte grafitoen benetakotasuna defendatu zuen. Gorkaren adierazpenen arabera, benetakotasunaren aurka sinatzeko Henrikek grafitoen faltsutasuna defendatzen duten UPVko 2 kideren presioak jaso zituen, nahiz eta UPVko 2 kide horiek osatzerik ez zuen gaixotasuna zeukala jakin. Geure buruari egiten diogun galdera da: zertarako gaixo eta hiltzeko zorian dagoen pertsona bat presionatu, grafitoak argi eta garbi gezurrezkoak zirela uste bazuten?

Dena dela, epaia edozein dela ere, funtsezkotzat jotzen dugu hizpide ditugun piezen osotasuna zaintzea, esku onetan geratzea eta auzia behin betiko bide zientifikotik konpontzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea. Arazo zientifiko baten aurrean gaude, eta beraz, auzia zientziak baino ezin du konpondu.

Kosta ahala kosta gaia modu txarrean zarratzea saihestu behar dugu, oro har eztabaidak belaunaldiak iraun ditzakeelako. Egia ezagutu nahi dugu, edozein dela ere. Egia jakitea eskatzen dugu.

Azkenik, Eliseo Gili gure elkartasuna berretsi nahi diogu, beti errugabea dela pentsatu izan dugu eta orain inoiz baino gehiago.

Oso erraza izango zen. Josu Naberan

13395 Iruña VeleiaJosu Naberan (NAIZ) (jatorrizkoa. Behekoa itzulpena)

Iruña-Veleiaz ari naiz, noski.

“Gaztetan, ez nuen uste hortzak giza eboluzioa aztertzeko hain garrantzitsuak zirenik”, esan du Pääbok Grenobleko laborategi espezializatu batean, non duela 45.000 urte hil zen neandertal nerabe baten hagina aztertzen ari diren. Hortz horrek neska haren bizitza osoa eta eguneroko bizitza ere erakusten dizkigu. Izan ere, zuhaitzen eraztunen antzekoak diren eguneroko hazkuntza-lerroak aztertzen ari dira. Estres lerroekin batera, nerabearen bizitzako historiako une erabakigarriak erregistratzen dituzte: jaiotzaren traumak jaioberrien estresaren lerro ongi definitua marrazten du esmaltean, gero titia kentzearen garaiko estresa eta nutrizio gabeziako edo beste ingurumen presio batzuetako gertakariak …

Iturria: Euskararen jatorria, eskerrik asko.

Iruña-Veleiaren aurkako sasiepaiketa. Koldo Urrutia. Argia

13396 Iruña VeleiaIruña-Veleiaren aurkako sasiepaiketa. Koldo Urrutia. Argia 2020-3-3.

Iruña-Veleiaren aurkako antzerkia amaitu da. Hau dena fartsa izan bat da,  aurretik epaiketaren ondorio nagusia zein izango den badakigulako, epai bat ala beste bat egonda ere: grafitoak faltsuak direla. Baina zergatik aurreratu dezakegu horren emaitza?

1.- Grafitoak Europako laborategi inpartzialetan datatzea arbuiatu dutelako. Grafitoei buruz ustezko zalantzak hasi zirenean, Eliseo Gil zuzendari inputatuak, duela 13 urte, horixe eskatu zuelako, 50 grafito nazioarteko laborategi inpartzial batean analizatu eta datazio seguru bat lortzea. Baina EHUko “ustezko” adituek eta Arabako Aldundiko arduradun publikoek osatutako Aholku Batzordeak ezetza eman zion. Ondoren Epaitegiak ere erabaki bera hartu zuen eta berdin Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak arazoa planteatu zitzaionean.

Edozein akusatuk edozein epaiketatan proba perizialak eskatzeko eskubidea du, eta Epaitegiak ez baditu egiten, berak ordainduz, egiteko eskubide osoa du. Eliseo Gilek duela gutxi epaile berriari eskatu zion, baina, nola ez!, eskubide hau ere ukatu egin zitzaion hamaikagarren aldiz. Beraz, bidegabekeria maltzur baten aurrean gaudela salatu nahi dugu ozenki, gaia zientifikoki argitzeko dagoen aukera eta bide bakarra, hots, nazioarteko laborategi onenetan datazio arkeometrikoak egitea, ez dutelako egin eta ez dutelako egiten uzten. (Jarraitzen du).

Iruña-Veleiako IV. mendeko melodia: Bereterretxe khantoria

Bereterretxe khantoria 0Iruña-Veleiako IV. mendeko musika. Iruña-Veleian ospetsua egin da 1.700 urteko prosa euskalduna, baina zer dakigu IV. mendeko musikaz? Duela 1.700 urteko euskara erabiltzen dugun bezala, garaiko melodiak ere kantatzen omen ditugu…

Khantoria. Bereterretchen oinatzak. Ander Berrojabiz eta Maider López:

“Erdi aroko lehenengo eleiz-modoan konposaturik dagoen Bereterretchen khantoria herri honetan oraindik abesten den kantarik zaharrenetarikoa da. Baina posible litzateke kanta honen lehenengo bertsoaren melodia IV. mendeko Jam Christus astra ascénderat Mendekoste eguneko himnoan oinarriturik egotea, azken hau XV. mendeko Zuberoara eleiz kantuz ezberdinen bitartez heldu izan zitekeelarik?”

Bereterretxe khantoria 1,Bereterretxe khantoria IV mendea

Bereterretxeren khantoria.