Kategorien artxiboak: Iruña Oka

Gorrotxategik bere “susmoak” zabaldu zituenetik bi urte

Gaur bi urte betetzen dira Gorrotxategik zabaldu zituenetik bere “susmoak” beti bezala gazteleraz eta egunkari ospetsu batean, Euskaltzaindiako bere kide gehienak bezala. Ematen du mende bat igaro dela baina arrazoietan ez da ezer aurreratu, “Ioshe” izenak nola galdu ote duen bukaerako “ph”-a eta nola idatz zitekeen “zvtan” idatzi beharrean “svtan” duela 1.700 urte. Argumentu “ikaragarriak” bi urtetan ezer ez argitaratzeko. Broma bat ematen du.

Gorrotxategiren artikulua 2006-11-18an

[tag] iruña oka, beleia, veleia, gorrotxategi, euskara, historia [/tag]

Iruña Okan kriminal kereila Martin Almagro-ren aurka

  LURMEN S.L.-REN KOMUNIKATUA

Almagro Gorbea irakasleak berriki egindako adierazpenak ezaguna den komunikabide batean, Iruña-Veleia erromatar hirian aurkitutako aurkikuntzei buruz, “iruzur” edo “faltsutze baldar” gisa kalifikatuz, hautsi dute gure ustez, zentzuzko diren muga guztiak.

Jarrera hartze zientifiko, politiko eta pertsonalez haratago, adierazten dira gure aburuz, oso larriak diren zenbait salaketa, zeinen eragina ugaritu egiten da daukan hedatze publikoarengatik. Gure irudia arkeologia-profesional gisa eta gure ohore pertsonala erabat zikinduta ikusten direnez, gure gizartearen goren baloreetako batean fidatu beharrean aurkitzen gara, hau da, Justizia. Era honetan, Almagro Gorbea irakaslearen aurka krimen-kereila baten tramiteak martxan jarri ditugu, irain edo/eta kalumniengatik.

Noticias de Alava:

http://www.noticiasdealava.com/ediciones/2008/11/16/sociedad/alava/d16ala11.1077477.php

El Correo:

http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20081116/sociedad/empresa-excava-iruna-veleia-20081116.html

 

Misterio gehiegi. Anjel Lertxundi Berria.info-n

berria.info 2008-11-07

Hitz beste Anjel Lertxundi

Misterio gehiegi

Hasieran, euforia guztizkoa ekarri zuen aurkikundeak. Gero, zalantzaren harra agertu zen: eztabaidatxoak ere izan ziren aurkikundeen benetakotasunaren gainean. Segidan, zuhurtasunaren izenean, isiltasun erabatekoa egin zen, eta dagoeneko bi urte pasatu dira. Esan beharrekoak esatea gero eta gehiago atzeratu, orduan eta handiagoak izan litezke kalteak.

Ez da astebete aurre-historiako katedradun bat ikusi dugula Euskal Herriko periodiko salduenean den-dena txantxa bat edo iruzur bat izan dela argudiatuz nahiko zuzen eta gordin. Salaketa larria zen oso. Nik dakidala, ez da erreakzio publikorik izan.

Iruña–Veleiako aztarnategiko auzian ez dago balizko aurkikundeen balioa bakarrik jokoan. Asko gal genezake, euforiatsuenak ere ikusi beharko lukeen kontua da, eta kezkatuta gaude; hasierako euforia apartsuaren ondorengo isiltasun astunaren mende.

Misterio gehiegi. Zain segitzen dugu.