Kategorien artxiboak: Uncategorized

A19 hitzaldia Iruña Veleia 5 urte: Veleiako latina. Alizia Satue. Donostia kultura

Iruña Veleia 5 urte Alizia SatueA19 hitzaldia Iruña Veleia 5 urte: Veleiako latina. Donostia kultura 2016 Europako kultur hiria.

Iruña Veleiako aurkikuntzen bostgarren urteurrena dela eta, Alicia Satuék, latinezko irakaslea Mutrikuko BHIan, “Veleiako latina” hitzaldia emango du.

Liburutegi Nagusia – San Jerónimo – Ekitaldi aretoa

Non da

2013 Aza 19
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Euskaraz
classic

A19 Iruña Veleia 5 urte hitzaldia Donostian Alizia Satue: Veleiako latina

Alicia SatueA19 Iruña Veleia 5 urte hitzaldia Donostian JM Elexpuru.

Azaroak 19 Iruña Veleia 5 urte, hitzaldia Donostian, Alizia Satue: Veleiako latina. Ama Ata

Alizia Satue txostena El latín de Veleia.

Alizia Satue hitzaldia gazteleraz Gasteiz 2012-11-24: El latín de Iruña Veleia  (bideoa).

Aranzadi: ¿Qué pasa en Iruña Veleia? Hitzaldia JM Elexpuru Donostia 2013-11-6 asteazkena 19.30

13401 Iruña veleiaVídeo de la conferencia ¿Qué pasa en Iruña Veleia? Juan Martin Elexpuru Donostia 2013-11-6.

Aranzadi

¿Qué pasa en Iruña Veleia?

Azaroaren 5etik 8ra bitartean egingo diren XXXIV. Etnografia Jardunaldien barruan izango da. Gazteleraz, antolatzaileek hala eskatuta.

  • Eguna eta ordua: azaroak 6, asteazkena, 19:30
  • Lekua: Kutxaren hitzaldi aretoa, Arrasate 12, Donostia
  • Hitzaldia: “¿Qué pasa en Iruña-Veleia?”

JM Elexpuru itzuli da esanez “gauzak ez du itxura onik”

12392-nefertitiJuan Martin Elexpuruk sarrera berria bere blogean Iruña Veleia gezurra ala egia?

2008-11-19, ia 5 urte faltsutzat salatu zutela Iruña Veleiako euskara zaharra, urtebete ostrakak aztertzen eta Madrilgo analisiek “ez omen dute itxura onik…” 5 urteko injustizia baino errukia.

“Zertarako hainbeste denbora? Jakin dugunez, laborategiak zeramikan egindako grafitoak eraman ditu soilik, ez du hartu hezurrean edo adreiluan egindako pieza bakar bat ere, nahiz eta Aldundiaren eta Lurmenen  zerrendan hainbat egon. Esaterako, NIIFIIRTITI eta NIIPIIRTITI jartzen dutenak, edo YAVHII GIIVRII ATA, datatzen errazenak, lehenei C14 aplika dakiekeelako eta azkenari termoluniszentzia, freskoan egosita egoteak frogatzen duenaz gain. Gauzak ez du itxura onik.

Euskara jendea dokumentala Gasteiz

Euskara jendea dokumentala Gasteizen. Berria

Duela bi urte hasi ziren proiektuarekin, eta azkenean iritsi da jendeaurrean erakusteko unea. Dagoeneko estreinatu zuten lehen zatia atzo Maulen, eta gaur, bigarrena estreinatuko da Gasteizen. Ondoren, Iruñea, Baiona, Donostia eta Bilbon erakutsiko da. Juan Karlos Etxegoien Xamar-ek, 2006an argitaratu zuen Euskara Jendea liburuan oinarrituta dago dokumentala.

Ibaizabal-Mendebalde elkarteak ekoitzia da, Zenbat Gara elkartearen laguntzarekin. Guztira sei dokumental sorta dira, eta euskal hiztun komunitateak historian izandako ildo nagusiak azaltzea dute helburu. Atal bakoitzak 45 minutu inguru iraungo du. Atzo lehenengoa erakutsi zen Maulen, Historiaren atarian; gaur Gasteizen, bigarrena erakutsiko da, Erromako inperioan; Iruñean, Anistasunaren bideak; Baionan, Mugetan gaindi; Donostian, Gerren arteko pizkundean; eta azkenik Bilbon, Mundua osatzen.

13363

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta da.

40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Dokumentalak hainbat hizkuntzatan daude azpititulaturik. Bestalde, material didaktiko bat ere sortuko da.

Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu, eta ikusentzunezko esparruan zegoen hutsunea betetzera dator, lengoaia honek duen zabalpenerako dohaina baliatuz.

13363 2005-5-4  Yavhe / geure ata (1.700 urteko euskara)

Euskararen historia dokumentala: euskara jendea

Euskararen historia azaltzeko dokumentala aurkezten hasi dira: euskara jendea.

Topagunea.org

Euskara Jendea dokumentalen aurkezpenak: 10/10 Maule; 10/11 Gasteiz; 10/17 Iruñea; 10/18 Baiona; 10/19 Donostia; 10/25 Bilbo

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta da.

Gorrotxategi bost urte beldurtuta

Gorrotxategi bost urte beldurtuta. Iruña Veleiako arkeologoak inolako frogarik gabe zigortu zituzten duela ia bost urte 2008-11-19an, batzuen beldurrengatik, eta hor jarraitzen dute zigortuak, nahiz eta salaketen frogarik “oraindik” ez diren inon azaldu… ostrakak analizatzen omen daude Madrilgo laborategian. Justiziarik ez bada errukia.

Bihar, urriaren 8an, bost urte beteko dira Gorrotxategik esan zuela Iruñean 2008-10-8an Euskaltzaindiaren 75. urteurrenean: «Beldur naiz hau guztia (Iruña Veleia) ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».

Berria.info 2008-10-8an: Eta zalantzak, orain, susmoak dira. Eta euskara zaharraren aditu prestigiodunenak, Joakin Gorrotxategik, orain arte inork erabili nahi izan ez duen hitza erabili du azkenean. «Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».

Ordurako hilabete batzuk lehenago Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak sarreratuta zituen AFAn 2008-6-24an, baina hori ez zuen esan eta oraindik ez dira ikertu. Ekainaren 24an bost urte bete ziren Gorrotxategik bere txostena faltsutze salaketa larriekin sarreratu zuela Arabako Foru Aldundian, ondorioak ikaragarriak izan ziren Iruña Veleiako arkeologoentzat, ohorea eta 15 urteko lana galdu baitzituzten. Bost urte igaro dira eta oraindik ez dira salaketak ikertu ezta frogarik azaldu. Indefentsio ikaragarria.

Gorrotxategik salaketak egin baino bi urte lehenago defendatu zuen publikoki Iruña Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera:

2006-6-15ean Gorrotxategik bermatu zuen Iruña-Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera.

Bi urte beranduago (2008-6-24)  faltsutzat salatu zituen 70 bat ostraka eta Iruña-Veleiako euskara zaharra.

Antikythera mekanismoa duela bi mila urte. Argia

Antikytherako mekanismoa. Argia

engranaje nagusiaGreziako Antikythera  irlako uretan, 1900. urtean, belaki arrantzaleen talde batek hogei mende lehenago hondoratutako itsasontzi baten aztarnak aurkitu zituen. Bertatik brontze nahiz marmolezko estatuak, zeramikazko eta beirazko ontziak, txanponak, bitxiak…. atera zituzten eta Greziako Arkeologia Museora bidali. Guzti hauen artean herdoildutako erloju baten hondakinak ziruditenak zihoazen, baina Arkeologia Museoan ez zieten jaramon handirik egin, garai desberdin bateko hondakinak zirela uste baitzuten adituek.

Urte batzuk geroago, 1950ko hamarkadan, adituak lekuz kanpoko aztarna haiek arreta handiagoarekin aztertzen hasi ziren eta ikerketen emaitzek hasiera batetik aho zabalik, zur eta lur,  utzi zituzten munduko historiagile eta zientzia gizonak: tresna hura K.a. I. mendearen hasieran egina zegoen, baina hura eraikitzeko erabilitako teknologia K.o. XIV. mendera arte ez zela ezagutzen uste zuen mundu guztiak, Europan erloju astronomikoak eraikitzen hasi ziren garaian hain zuzen ere. Hau da, Antikytherako Mekanismo hura Historiaz genuen ezagutzari hamabost mendetan aurreratu zitzaion!! (jarraitzen du)

antikythera-mechanism.gr/