Kategorien artxiboak: Uncategorized

Veleian ara euskaraz dago eta Julio Nuñezek aurkitu zuen

Veleian ara textua Veleia Nuñez

Txosten zientifiko berri bat argitaratu du Idoia Filloy arkeologoak eta dio Veleian ara euskaraz idatzita dagoela duela 1.700 urte eta gainera Julio Nuñezek aurkitu eta aurkeztu zuen.

Sos Iruña Veleia Veleian ara.

INFORME SOBRE LA APARICIÓN EN 2012 DE UN ALTAR ROMANO CON UNA NUEVA MENCIÓN A VELEIA
En el yacimiento arqueológico de Iruña-Veleia 2012
“Un nuevo aporte a la veracidad de los grafitos”
Idoia Filloy

Veleia ¿madre y diosa?.Una nueva posibilidad.
Antonio Rodríguez Colmenero
Universidad de Santiago de Compostela

5 urte Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak eta oraindik ikertu gabe

Ekainean 5 urte, 2008-6-24an sekretupean Gorrotxategik bere txosten zientifikoa sartu zuen Arabako Foru Aldundian, non faltsutze salaketa larriak dauden Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoen aurka. Ondorioak ikaragarriak izan ziren arkeologo salatuentzat Eliseo Gil eta Idoia Filloy, 5 hilabete beranduago, 2008-11-19an kiskaliak izan ziren gezurrekin (pegamentua eta MISCART gezurrezko Descartes) Arabako Foru Aldundian hedabide guztien aurrean, lana, ondra eta defendatzeko eskubidea ere ukatu baizitzaien.

Arkeologoen aurka, iruzur ekonomikoagatik egin zitzaizkien salaketa larriak artxibatu zituzten betiko inolako funtsarik ez zutelako.

5 urte igaro dira eta oraindik ez dituzte salaketak ikertu ez eta epaitu ere, nahiz eta arkeologoak de facto zigortuak jarraitzen duten azken 5 urtetan guztia galduta eta eskubiderik gabe. Injustizia latza. Noiz arte?

Noizko 5 urte atzeratu diren analisiak?

Noiz 5 urte atzeratu diren indusketa kontrolatuak?

Alberto Barandiaran kontsentsurik gabe

Eztabaida zaharra eta ezaguna da duela bi urtekoa, ematen du batzuk ahaztu dutela. Kritika gogorrak jaso zituen Alberto Barandiaranen Veleia afera liburuak erabat sesgatua delako, Berria egunkarian ere, nire iritzian ez da inolaz ere euskaldunen artean kontsentsuak lortzeko pertsona egokiena, bera baino hoberik ez badago jai dugu. Eztabaida zaharra eta ezaguna da duela bi urtekoa, ematen du batzuk ahaztu dutela, errepikatzen dut berriro, ahaztu dutenentzat.

Veleia afera liburuaren kritikak Berrian

Iruña Veleia artikulua Hector Iglesias Arse aldizkarian

Hector Iglesias webgunea:

Parution de la première publication sur les inscriptions de Veleia-Iruña

Hector Iglesiasen artikulua ARSE aldizkari zientifikoan Iruña-Veleiako euskarazko grafitoez. Juan Martin Elexpuru:

Hector Iglesias filologo lapurtarraren artikulu luze eta mamitsua irakur daiteke, frantsesez,  Sagunton argitaratzen den ARSE aldizkari zientifikoan. Asko eta asko idatzi da gaiaz, baina orain arte sekula  ezer publikatu gabe zegoen hizkuntzalaritzan berezitutako aldizkari batean. Bide batez, Batzordekideak hain seguru badaude beren usteetan, zergatik ez dituzte beren txostenak inon argitaratzen?