Kategorien artxiboak: Uncategorized
Iruña Veleia argitu bide
Madrilgo laborategiak Iruña Veleia txostena argitaratu du, garbi azaltzen da grafitoak freskotan idatzi zituztela, alegia, buztina labean egosi aurretik eta hezurrak bigunak hil berriak zirenean… duela 1.700 urte, termolumineszentzia frogak datatzen dute buztina noiz egosi zen eta K14ak hezurrak, froga bakoitza 300 euro, guztira 15 mila euro.
Epaileak eta fiskalak ontzat eman dute Ezkurra grafologoak aurkeztu zuen txosten zientifikoa (36 mila euro merkea), Berriak, TAk (eta beste batzuk argitaratuak) eta deitu dute Eliseo galdera zorrotzak eta adimentsuak egitera, jakiteko bere koartada sinesgarria ote den; ea non egon den azken 1.700 urtetan, nork erakutsi zion hieroglifikoak idazten, Nor da Mono?, polita al zen Nepertiti? Nor da Samuel Jesusen iloba?, Nor da Miscart? Non bizi zen Veleia Novan ala Gorian? Nola ligatzen zen Veleian? Nora joan zen bizitzera Veleia hustu zutenean duela 1.500 urte? Laster argitaratuko dituzte erantzunak.
Euskaltzaindiko Urrutiak dio berak beti defendatu duela euskarak 1.700 urte (edo gehiago) izan dezakeela pertsona berean eta pozten dela halakorik deskubritu izana, horregatik ez duela ezer esan eta gutxiago egin azken 4 urtetan, beste 1.700-4 urte gelditzen zaizkiolako zerbait egiteko, eternitate bat alegia.
Azkarate arkeologoak berretsi du bere txostena eta gehitu nahi izan du normala dela Eliseo hain zaharra izanik ezin burutu izatea bere indusketa lana behar bezala, nahiz eta Harrisek aurkakoa esan. Harrisek dio Eliseo dela berak ezagutu duen pertsonarik zaharrena, zalantzarik gabe eta altxorra dela jakiteko Iruña Veleiako bi mila urteko historia, berak pertsonalki ezagutu duelako eta normalean munduko beste aztarnategietan ez dela gertatzen halakorik.
Julio Nuñezek aztarnategiko zuzendaritza (eta hondeamakina) utzi dio Eliseori, jakinik errazago induskatuko duela berak zuzenean bizi izandakoa duela 1.700 urte, Alzheimerrak salbu.
Lorena Lopez Kalea, Arruabarrena eta Lamarainek diote ederki engainatu dituztela bere benetako adina ezkutatuz eta horregatik beste kereila bat jarriko diotela Zaharrari.
Alicia C-ek dio berari ere gustatuko litzaiokeela irautea Españako historia akademian, Iruña Veleian Eliseo bezala.
Filologiaren armak ez daudela prestatuak 1.700 urteko gizonen aurka borrokatzeko aitortu behar izan du azkenean Gorrotxak, nahiz eta hasieran eta erdian aurkakoa esan, baina oraindik ez dagoela ziur eta badaezbada ere gutunak utzi dituela nonbait ezkutatuta.
Arazo polizialaren usaina hasieratik antzeman ziola Lakarrak eta Zesar enperadoreari eskatu behar zaizkiola Eliseoren aurrekari polizialak ondo informatuak egoteko, normala dela 1.700 urte itxarotea, beranduago Luis Nuñezen “Antzinako euskaraz” liburua irakurtzeko 2004an bere txostenean ederki eta zientifikoki frogatzen duen bezala.
Kontsentsua izorratzeko Juan Martin eta Hector azaldu dira esanez ez dutela uste normala denik Eliseok ahaztua izatea ostraketan azaltzen den euskara zahar gehiena, bizitza luuuze batean bada ere eta Koen berriz, erraza dela zientifikoki frogatzea Eliseoren adina agian, arazoa konpontzen dela berari zuzenean galdetuta.
Idoia kezkatuta gelditu da berak gaztetan ezagutu zuelako… Sos Iruña Veleiakoek sinadurak bildu dituzte Eliseori bilatzeko zahar etxe batean ongi merezitako atseden lekua, baina bertako gainontzekoek ihes egin dute lotsatuta gazteak direlakoan bere ondoan.
4 urte luze igaro dira eta zientifikoki frogatutako Gizon Zaharrak (inoiz izan eta izango den zaharrena) kale gorrian jarraitzen duen bitartean, errukirik ez dago 1.700 urteko Iruña Veleia gorrian.
Edward Harris arkeologoa 2012. urteko pertsonaia
Edward C. Harris arkeologoa da Iruña Veleiako 2012. urteko pertsonaia, aztarnategian, biltzarrean egon delako eta euskara zaharra defendatu duelako munduan. Zorionak.
Edward C. Harris Iruña Veleiako aztarnategian 2012-11-23an.
Edward Harris: txostena eta bideoa
Basking in the land of the Basques | Bermuda Weekender (2012-12-1)
Edward Harris, Eliseo Gil eta Idoia Filloy (Gasteiz 2012-11-24)
Iruña Veleia urteko saria oso ezaguna eta preziatua da munduan, batez ere irabazi duten pertsonaia ospetsuengatik:
2008an guztia sekretupean zegoenean gezurrezko Descartes filosofoak berak irabazi zuen.
2009an Juan Martin Elexpuruk, Iruña Veleia euskarazko grafitoak liburuarekin.
2010ean Julio Nuñez bere hondeamakinarekin egin zuen txikizioa izen zen garailea zalantzarik gabe.
2011n Iruñako Musa Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu eta inolako kereilarik gabe gelditu zelako.
Ea datorren urtean Eliseo Gilek, Sos Iruña Veleiak eta euskara zaharrak irabazten duten.
Olentzero opariak
1.- Ostrakabase. Sos Iruña Veleia
2.- Ostraketako euskal testuak. Juan Martin Elexpuru.
Iruña Veleiako euskarazko grafitoak. Juan Martin Elexpuru. (liburua sarean)
3.- Grafiti en euskera. Idoia Filloy / Eliseo Gil
4.- Les inscriptions de Veleia-Iruña. Hector Iglesias.
Les inscriptions de Veleia-Iruña (2009)
5.- 16 txosten zientifiko. Sos Iruña Veleia.
6.- Ostraka euskaldunen inbentarioa Gorrotxategiren 3. eranskina.
Juan Martin Elexpururen liburu historikoa duela urtebete argitaratu zen eta sarean jarri zuen:
Iruña Veleiako euskarazko grafitoak. Juan Martin Elexpuru. (liburua sarean)
Sos Iruña Veleia herri plataforma
Bideoak; Iruña Veleia, Biltzarra Gasteiz 2012-11-24
Mari Domingi
17194 (SOS)
Ostrakak jaiotzekin: 13376 jaiotza, 13376 Jesus bizitza, 13353, 13383, 11195, 11195 (Sos)…
Izarra, Ioshe, Iesus eta Mirian.
Olentzero
Olentzero begi gorri non arrapa arraina hori
Olentzero begi gorri, non harrapatu duk arrai hori? => Non lapurtu duk okela hori? Olentzero falta zitzaigun Iruñan eta hara non azaldu den Patziku Perurenaren eskutik:
Orantza aroko txermoniak. Patziku Perurena Berrian 2011-1-4
Olentzero begi gorri, non harrapatu duk arrai hori?
“Baina zer klasetakoa ote da zorioneko «arrai» hori? Bixigua edo legatza? Txitxarroa edo berdela? Oilarra edo zapoa?… «Hi bai zapoa! Hori duk gibel-arraiak esaten dena, edo buru-arraiak, edo… arrai klase hori biñipiñ».
Iruña Veleian duela 1.700 urte kasualitatez “araina arrapa” => haragia lapurtu agian?
Patziku Perurenak ez dut uste jakingo duenik:
16365b 2006-6-28 Velei no / vva, baina / osou poli / ta, neu / re ata / araina / arrapa
Orantza aroko txermoniak. Patziku Perurena Berrian. Eskerrik asko.
Olentzeroren tankerako kanta bat ote? Grekeratik itzulitako kanta? Bertsoa?
16365a 2006-6-28 neu laiki / (ῆλlos) na, / XI urte tu / Veleian / gori bisi ta, / esta
16365b 2006-6-28 Velei no / vva, baina / osou poli / ta, neu / re ata / araina / arrapa
IIVSKAL PRIISOAK ASKATV bi mila urteko ostraka
Hondeamakinarekin Julio Nuñezek aurkitu duen ostraka argitaratu berria:
Duela 2.700 urte Ampurieseko grekoekin ῆλlos esaten ikasi genuen, Zesar-en aurka borrokatzen asko garbitu zituzten, batzuk espetxeratu eta / XI urte tu / espetxe gori bisi ta / esta espetxe polita / baina bizi na / idatzirik utzi zuten ostraketan duela 1.700 urte, Arditurriko meategietan ere mila esklabu euskaldunak 500 urtetan zilarra ateratzen granito gogorretik Erromako “zibilizazioa” eusteko, Thalacker ingeniari alemaniarrak kontatu zuen bezala duela 200 urte. Orain ostraka berri bat argitaratu dute: euskal presoak askatu. Borroka luzea Pirinioko azken larru gorriena. Erromatar esklabista eta “zibilizatuak”, godoak, musulmanak, Vatikanoko enperadore genozidak, eskumikuak eta konkistak, erresumak, estatuak, gudak, españoladak eta gabatxadak… belaunaldiz, belaunaldi inkisizioa, tortura, lapurketa…eta borroka, beti euskal presoak konkistatzaileen sakabanaketa eremuetan. Ez dakit nola baina, oraindik bizirik gaude, agian mirariz edo txiripaz, helduko da garai gorria. Olentzerorekin batera, hator, hator, neska mutil etxera.
Jesus jaiotza 1.700 urte Iruña Veleian
Jesusen jaiotzak 1.700 urte Iruña Veleian
13376 Jesusen jaiotza Iruña Veleian 1.700 urte.
13376 “Jesusen bizitza” ostrakan dago margotua munduko Jesusen jaiotza zaharrena 1.700 bat urte ditu. Ez nintzen konturatu Arabako Foru Aldundi “antikristauak eta sakrilegoak” 13376 ostraka hankez gora argitaratu zuelako (aditu batzordekoak ez ziren konturatu), baina Luis Silgo arkeologian doktoreak konturatu eta argitaratu zuen bere txostenean hemen Gasteizen 2010-3-25ean eman zuen hitzaldiaren bideoa (3’45″ aurrera):
Jesusen jaiotzak Iruña Veleian Luis Silgo Gasteiz 2010-3-25 (Bideoa 3′ 45”)
Jesusen jaiotza Iruña Veleian, Antonio Rodriguez Colmenero, Gasteiz 2012-11-24 (bideoa 35′ 30”)
Izarra, Ioshe, Iesus eta Mirian.
Munduko IIISUS-en jaiotza zaharrena. (IIISHV)
13376 ostraka hankez gora (AFAk argitaratu zuen bezala)
Luis Silgok dio ( Gasteiz 2010-3-25) Jesusen bizitza marraztuta dagoela ostraka honetan, jaiotza, azken afaria, kalbarioa…
13353 www.sos-irunaveleia.org (Beste jaiotza bat)
13353 Jesus jaiotza (Sos Iruña Veleia)
13383 2005-5-4 Ieshu / Yavhe / “fili” (beste jaiotza bat garbitu gabe? )
SORTU logoa: jaiotza eta izarra.
http://www.sos-irunaveleia.org/ostracabase:13350 (beste jaiotza bat?)