Kategorien artxiboak: Uncategorized

Zer gertatzen da Iruña Veleian? Hitzaldia Usurbil 2014-11-11. JM Elexpuru. Angel Rekalde

Zer gertatzen da Iruña Veleian? Juan Martin Elexpuru

Nabarraldek egin duen Iruñea, izanaren hondamendia eta

SOS Iruña-Veleiaren Iruña-Veleia, benetakoak ala faltsuak?

dokumentalak ikusiko dira Usurbilen. Ondoren solasaldia dokumentalen gidoilariekin.

  • Azaroak 11, 19:00, Sutegin
  • Solasaldia: Angel Rekalde (Nabarralde) eta Juan Martin Elexpuru (SOS Iruña-Veleia)

Zer gertatzen da Iruña Veleian Usurbil 2014-11-11

Martin Almagro 6 sei urte txantxetan ala difamatzen

Martin Almagro 6 sei urte txantxetan ala difamatzen

Badira 6 sei urte inork baino lehen publikoki, Martin Almagrok salaketa larriak egin zituela El Correo españolen 2008-11-1ean.

Jakina Almagrok ezagutuko zituela Gorrotxategik hilabete batzuk lehenago 2008-6-24ean Arabako Foru Aldundian sarreratu zituen faltsutze salaketa larriak, ausarta gizona beste batek (Gorrotxategi txostena) salaketa formala sarreratu ostean, sekretu pean jakina.

Epaileek behin betiko artxibatu zituzten ustezko estafagatik enpresa publikoek (Eusko Tren eta Eusko Trenbide Sareak) egindako salaketak… baina Almagrok publikoki egindako kalumniak eta difamazioak (edo bromak) ez ditu zuzendu. Sei urtetan ez dituzte salaketa larriak ikertu eta ez omen dituzte ikertu nahi. Orain faltsutze salatariek eskubide osoa omen dute Iruña Veleia inpuneki txikitzeko.

Almagrok duela 6 sei urte publikoki hasiera eman zion Eliseo Gilen aurkako kanpaina beldurgarriari, 2008ko azaroaren 19an AFAn (A19) bukatu zutena, honekin batera Iruña Veleian aurkitutako euskara zaharrari, zalantzarik gabe Eliseo Gilentzat sei urteko kalbarioa eta zigorra, baina oraindik bukaera ez dago idatzita. Almagrorentzat txantxa da.

A19 Iruña Veleia 6 urte hitzaldia Gasteiz 2014-11-17 Sos Iruña Veleia

Ama Ata bloga

A19 Iruña Veleia 6 urte hitzaldia Gasteiz 2014-11-17. Sos Iruña Veleia

Navarro txostena (IPCE)

Txosten kimikoa

Iruña Veleia: El Golpe científico del 19N de 2008. Koenraad Van den Driessche

Eliseo Gil 6 urteA19, azaroak 19, sei 6 urte Iruña Veleian justiziarik ez dago, errukia 6 urte ondoren, euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin. Zenbat urte iraungo du salaketen suplizioak?

A19 2008 azaroak 19 Eliseo Gil Iruña Veleiako arkeologoari 6 urteko zigorra gezurrekin

Zer gertatu zen duela 6 urte 2008-11-19an?

A19 duela 6 urte, 2008ko azaroaren 19an, Eliseo Gili (oraingoz) 6 urteko zigorra jarri zioten gezurrekin, pegamentua eta Miscart. Duela 6 urte Arabako Biltzar Nagusietan Iruña Veleiako ikerketa batzordekoek faltsutzat salatu zituzten ostraka euskaldunak eta hauekin batera, 15 urtetan bertan lan egindako arkeologo mitikoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy zigortu zituzten gezurrekin, oraingoz 6 urte. 2008-11-19an Gorrotxategiren salaketa hauekin bakarrik eta gezurrekin (+IISCART+ eta pegamentua) kiskali zituzten Iruña Veleiako arkeologoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy, 15 urte lan egin ostean, Arabako Biltzar Nagusietan, eta eskubide guztiak kendu zizkieten. Salaketa larriak 6 urte, baina oraindik ez dute ezer frogatu, nahiz eta arkeologoak zigortuta jarraitzen duten inolako eskubiderik gabe… hau da Iruña Veleiako azken 6 urteko injustizia lotsagarria. Justiziarik ez bada errukia. (jarraitzen du)

Iruña Veleia txosten kimiko berria ezezaguna epaitegian 2014-5-14

Ama Ata blogean argitaratu dute Arabako Euskara batzordearen akta 2014-7-3, non
azaltzen den Navarro txostena (2013-10-28) eta beste txosten kimiko berria ezezaguna epaitegian (2014-5-14):

Arabako Euskara Batzordearen akta 2014-7-3
(9. orrian)

“… y en fecha reciente del 14 de mayo, el Juzgado mandó
otro informe, no lo tengo yo aquí, pero era sobre aspecto químico
. La
Secretaría General no fue capaz de discernir qué es lo que ponía en
ese informe, el Jefe del Servicio de Museos tampoco, y se pasó a la
Universidad para que nos hagan un balance de qué es lo que significan
todas esas palabras tan absolutamente técnicas que venían en ese
informe…”

Nork sinatzen du? Zer dio?

Novallas brontzea bi urte irudi eta transkripziorik gabe

Duela bi urte baino gehiago Novallas brontzea aurkeztu zuten publikoki, oraindik ez dute irudirik ezta transkripziorik argitaratu… Iruña Veleia aztarnategiko arkeologoak 15 urte ostean, euskara zaharra aurkitu ondoren, faltsutzat salatu zituzten duela ia sei urte.

Novallas brontzea Ama Ata

Bronce Novallas

Non daude irudi onak eta transkripzioak?

…VSLITAN…, …PVBLICV…, …(CO)NTREBA…, …BEDAM…

Novallas bronce

Gorrotxategi Iruña Veleia salatzen 6 urte baino gehiago: Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango

15917 Iruña veleiaDuela sei urte, Iruña Veleiako ikerketa batzordea sekretupean zegoelarik Gorrotxategik hitzaldi bat eman zuen Iruñean eta adierazpen ospetsu batzuk egin zituen, Berria.info 2008-10-8an:

“Eta zalantzak, orain, susmoak dira. Eta euskara zaharraren aditu prestigiodunenak, Joakin Gorrotxategik, orain arte inork erabili nahi izan ez duen hitza erabili du azkenean. «Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».
(lotura orain ez dabil)

Orduan inork ez zekien (sekretupean zegoelako) baina, Gorrotxategik hiru hilabete lehenago 2008-6-24an, bere faltsutze salaketak sarreratuta zituen Arabako Foru Aldundian, sei urte irauten duen antzerkiari hasieran eman zion:http://www.alava.net/msginet2/Informes/Veleia_Inf_40.pdf Hiru hilabete beranduago 2009-1-18an argitaratu ziren ostraken irudiak eta batzordearen txostenak http://www.alava.net/msginet2/Veleia/

Sei urte beranduago 20 bat txosten zientifiko daude Iruña Veleiako euskara zaharra defendatzen, analisiak eta kata kontrolatuak eskatzen. http://www.sos-irunaveleia.org/informes

Azken sei urtetan errukirik ez dago euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justiziaren usaina aspaldi galdu zen.