Jesusen jaiotzak 1.700 urte Iruña-Veleian
Jesusen jaiotza 1700 urte Iruña Veleian
Jesusen jaiotza zaharrena 1.700 urte Iruña Veleian: 13376 “Jesusen bizitza” ostraka
13376 Jesusen jaiotza Iruña Veleian 1.700 urte.
13376 “Jesusen bizitza” ostrakan dago margotua munduko Jesusen jaiotza zaharrena 1.700 bat urte ditu. Ez nintzen konturatu Arabako Foru Aldundi “antikristauak eta sakrilegoak” 13376 ostraka hankez gora argitaratu zuelako (aditu batzordekoak ez ziren konturatu), baina Luis Silgo arkeologian doktoreak konturatu eta argitaratu zuen bere txostenean hemen Gasteizen 2010-3-25ean eman zuen hitzaldiaren bideoa (3’45″ aurrera):
Jesusen jaiotzak Iruña Veleian Luis Silgo Gasteiz 2010-3-25 (Bideoa 3′ 45”)
Jesusen jaiotza Iruña Veleian, Antonio Rodriguez Colmenero, Gasteiz 2012-11-24 (bideoa 35′ 30”)
13376 Jesusen bizitza
Izarra, Ioshe, Iesus eta Mirian.
Munduko IIISUS-en jaiotza zaharrena. (IIISHV)
13376 Jesusen bizitza (AFA).
13376 Jesusen bizitza (Sos).
13376 ostraka hankez gora (AFAk argitaratu zuen bezala)
13376 Jesusen bizitza (AFA)
Luis Silgok dio ( Gasteiz 2010-3-25) Jesusen bizitza marraztuta dagoela ostraka honetan, jaiotza, azken afaria, kalbarioa…
13353 www.sos-irunaveleia.org (Beste jaiotza bat)
13353 Beste jaiotza bat
13353 Jesus jaiotza (Sos Iruña Veleia)
13383 2005-5-4 Ieshu / Yavhe / “fili” (beste jaiotza bat garbitu gabe? )
Luis Silgo arkeologian doktoreak Gasteizen 2010-3-25ean eman zuen hitzaldiaren bideoa (3’45″ aurrera):
SORTU logoa: jaiotza eta izarra.
http://www.sos-irunaveleia.org/ostracabase:13350 (beste jaiotza bat?)
Izarrak 1.700 urte Iruña-Veleian
Eguberritako mezu klasikoa: Izarrak 1700 urte Iruña Veleian (2015)
Izarrak azaltzen dira ere ostraketan duela 1700 urte, Jesusen jaiotzekin batera gehienak: 12503, 13350, 13353,13359, 13376, 15147 (isar), 15587…ISAR” hitza ere datatu gabe ostraka batean:15147 2005-11-7 urdin X isar
Jesusen jaiotzak eta izarrak 1.700 urte Iruña Veleian
1.700 urteko jaiotzak eta izarrak
13353 www.sos-irunaveleia.org (Beste jaiotza bat, bi izarrekin)
Eguberria 1.700 urte Iruña-Veleian
A19. 2008ko azaroak 19. Hiru elkartek sinatutako agiria egun lotsagarri haren hamahirugarren urteurrenean
Azaroaren 19a, IRUÑA-VELEIAren Eguna (JM Elexpuru)
Iruña-Veleia Arabako Foru Aldundiaren jabetzako aztarnategi arkeologikoa da. 2002az geroztik Lurmen S.L. enpresari esleitu zion induskatzeko, zuzendari Eliseo Gil zelarik. 2005 eta 2006an ezohiko grafitoak zeuzkaten piezak agertu ziren: irudiak, hieroglifoak, latinezko, grekozko eta euskarazko testuak.
Ezustea, batetik eta zalantza ulergarriak, bestetik, 2008an Aldundiak “Batzorde Zientifiko Aholkularia” eratu zuen. Bere azken bilera 2008ko azaroaren 19an egin zen. Amaitu eta minutu batzuetara, Aldundiak talde arkeologikoari “gaizki kudeatutako proiektu arkeologiko bat” egin izana leporatu zion eta aztarnategitik kanporatu zuen, nahiz eta bi txosten bakarrik jasoak zituen (beste hamarrak egun edo aste batzuk beranduago sartuko ziren); bilerakide guztien adostasunik gabe, gehiengorik gabe, eztabaidarik gabe, inork frogarik aurkeztu gabe, teoriak eta iritziak bakarrik. Aldi berean, hedabide-kanpaina bat hasi zen aurkikuntzari eta talde arkeologikoari izen ona kentzeko asmoz, faltsutzeaz hitz eginez etengabe, inolako frogarik gabe, zenbaiten titulu politiko edo akademikoetan oinarrituta soilik.
Eta Aldundiak, arazoari irtenbidea bilatzeko, grafitoak noiz grabatu diren zehazteko laborategi zientifikoetara jo beharrean (beste guztietan egiten den bezala), Eliseo Gilen aurkako salaketa jarri zuen epaitegian, 2009an.
Hamaika urte iraun zuen ikerketa judizialak eta 2020an egin zen ahozko epaiketa. Epaiak Eliseo Gil kondenatu zuen. Eliseo Gilek Araba Herrialdeko Auzitegian helegitea aurkeztu zuen, baina auzitegi honek atzera bota zuen 2021ean.
Eliseo Gilek Auzitegi Konstituzionalean babes-helegitea aurkeztu du “bere eskubide konstituzionalak eta babes judizial eraginkorraren eskubidea urratu direlako“. Hona hemen Eliseo Gilek eta aurkitutako grafitoek Arabako epaitegietan jasan duten defentsa-gabeziaren adibide batzuk.
Epaitegiak ez zuen egin aurkikuntzen zaintza judiziala: aztarnategia ez zen inoiz zigilatu eta aurkikuntzak ez ziren inoiz auzitegiaren esku egon, beti salatariaren (Aldundiaren) arkeologia-museoan egon dira. Horrela, 2012an instrukzio-epaitegiak Espainiako Kultur Ondarearen Erakundeari aditu-txostena eskatu eta aztertzeko hogeita hemeretzi pieza eman zizkionean, horietatik zortzi beste bi laborategiren eskuetan egonak ziren aurretik, 2008 eta 2009an, baina epaitegiak ez zekien, zaintzarik gauzatzen ez zuelako. Aipatutako txostenean oinarrituta, epailearen sententziak hogeita hamazortzi pieza manipulatu zirela adierazten du, horietatik zazpi lehenago beste bi laborategi horien eskuetan egondakoak.
2020an, ahozko epaiketan, arkeologia-museoko bi zaharberritzailek zera testigatu zuten: “Iruñako zeramikazko kutxak gure zerbitzura sartu ziren garbitzeko, eta garbitzen hasi ginen. Hogei bat kutxa ziren. Bigarren kaxa garbitzen ari ginela mokoan adartxo bat zuen hegazti bat agertu zen zeramika batean. Aurrez, grafitoren bat agertuz gero museoari berri emateko ohartarazi ziguten, eta horrela egin genuen. Piezak hartu zituzten. Ez ditugu berriro ikusi ez garbituak ez garbitu gabeak”. Epaitegiak ez zuen testigantza hori jaso ere egin, sententzian ez baitira kutxa horiek aipatu ere egiten. Epaileak aukera izan zuen kutxa horiek eskatzeko, garbitu gabeko piezak aztarnategitik irten zirenean bezala egongo baitziren.
Bestalde, epaiak hauxe aitortzen du, “ez da behar bezala frogatu berak [Eliseo Gilek] grafitoak bere eskuz egin zituenik”, eta hainbat aldiz errepikatzen du: “berak [Eliseo Gilek] edo bitartekoen bitartez egin zituela”. Hortaz, epaiak berak Eliseo Gil errugabea dela adierazten du, “behar bezala frogatu gabe” berak ez zuelako grafitorik egin, ezta “bitartekoen bitartez”; existitzen ez direlako, ez direlako identifikatu, hamaika urtean inor auzipetu edo deklaratzera deitu ez dutelako, ezta “bitarteko” asmatu berri horiek bilatzen saiatu ere. Baina epaiak Eliseo Gil kondenatu zuen.
Eliseo Gilek helegitea aurkeztu zuen Araba Herrialdeko Auzitegian, eta honek gaitzetsi eta epailearen sententzia mantendu zuen egitate “frogatuak” direla esanez. Auzitegiak ere ez zituen zaharberritzaileen epaiketako testigantzak behar bezala entzun, ezta epailearen epaia behar bezala irakurri ere.
Herrialdeko Auzitegiak hauxe argudiatu zuen: “objektuen ardura Aldundiak bakarrik har zezakeela eta hartu behar zuela, auziaren Instruktorearen kontrolpean“, “instruktorearen kontrolik” ez zegoela begi bistakoa denean, pieza batzuk beste laborategi batzuetan egon zirelako, Eliseo Gil salatzeko balio izango zuen aditu-txostena burutu aurretik.
Aurkikuntzak zaintza judizialaren menpe egon beharrean “auzi-jartzailearen” eskuetan egotea, honelaxe defendatzen zuen auzitegiak: “ez dago arrazoi jakinik aurkikuntza batzuk amarruz gutxiesten saiatzeko. Auzi-jartzailearentzat ez zen ezer pozgarriagorik izango benetakotasun hori berrestea baino, Iruña-Veleiako aztarnategia leku erakargarri bikaina bihurtuko zuelako herrialdearentzat”. Argudio hau iritzi pertsonal hutsa da, eta sinesgaitza: norbaitek kereila jartzen badu irabazi nahi duelako da, horixe du “pozgarriena” harentzat, horretarako aurkeztu du. Aldundiak benetakotasuna nahi izan balu, laborategi zientifiko serioetara joko zukeen (beste guztietan egiten denez), auzitegian korapilatu beharrean.
Itxaron izatekoa da Auzitegi Konstituzionalak Eliseo Gilen babes eskeko helegitea onartzea eta behar bezala irakurtzea eta entzutea.
___
Gontzal Fontaneda, SOS Iruña-Veleia, Iruña-Veleia Martxan eta Martin Txipia elkarteen izenean
Hitzaldia Eduardo Alfaro S. Telmo museoa Donostia asteartea azaroak 16
Costumbres romanas para la muerte en Tierras Altas de Soria. Huellas del euskera en epigrafía antigua
- Azaroak 16 | 19:00
- San Telmo Museoa Ikusi Google Maps-en
- Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Eduardo Alfaro Peñak Soriako Lurralde Garaietan lan egiten duen goi-inperioko tailer epigrafikoaren ezaugarriak erakutsiko ditu, San Telmo Museoan bisita daitezkeen sei hilarriak erreferentziatzat hartuta.
Aldez aurretik, Ebroren isurialdeko iparraldeko serrania soriarrari buruz hitz egingo da testuingurua ezagutarazteko. Esparru geografiko hori ezagutzea garrantzitsua da proposatzen den obraren ikuspuntu arkeologikoa ulertzeko. Horren bidez, euskal-akitaniar onomastikaren presentziari buruzko azalpen bat eman nahi da zerraren goi-inperioko hilarrietan.
Eduardo Alfaro Peña, Miranda de Ebron (Burgosen) jaioa, Arkeologian lizentziatua da 1996tik, eta Historian doktorea da 2018tik Valladolideko Unibertsitatean. 2004tik 2005era bitarte, Pintiako hiri vacceo-erromatarreko (Peñafiel, Valladolid) indusketen zuzendari teknikoa izan zen.
Euskal sustraiko jende izenak Soriako erromatar epigrafian. Erakusketa S. Telmo museoa. Donostia
Euskal sustraiko jende izenak erromatar epigrafian. Soriako Tierras Altasko hilarriak.
Soriako Tierras Altas eskualdean aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu. Inperioko lurralde gehienetan bezala, latinez idatzita daude, baina aldi berean bertako jendearen izen indigenak agertzen dira.
- 2021eko azaroaren 12tik – 2022ko urtarrilaren 16ra
- Asteartetik igandera arte, 10:00-20:00
- Astelehenak, itxita
- Klaustroa
Erakusketa honek Soriako Tierras Altas eskualdean aurkitutako hainbat objektu arkeologikotan du jatorria, tartean orain museoan ikus daitezkeen sei hilarriak. Eduardo Alfaro arkeologo eta ikerlariak, Idoubeda oros egitasmoan lanean diharduenak, euskararekin lotutako inskripziodun hilarri hauek ikertzeaz gain, erakusketa bat prestatu zuen Sorian 2019. urtean. Donostiara etorri aurretik, Bergarako Laboratorium Museoan muntatu zen, baina pandemiak eragin nabarmena izan zuen egitasmo hartan. Orain, erakusketa ikusteko aukera berri bat eskaintzen du San Telmo Museoak
Pieza arkeologikoen ondoan, besteak beste, Joakin Gorrotxategi irakasle eta euskaltzain urgazleak egindako azterketa eta iruzkin linguistikoak jasotzen ditu erakusketak.
Soriako Tierras Altas eskualdean aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu. Inperioko lurralde gehienetan bezala, latinez idatzita daude, baina aldi berean bertako jendearen izen indigenak agertzen dira. Azken ikerketen arabera, hauetariko batzuk euskal-akitaniar antroponimiaren ikuspuntutik azal daitezke, euskararen historiarako garrantzitsuak diren aztarnak baskoiei zegozkien Ebro ibaiaz bestaldeko lurretan kokatuz.
Eskualde horretako jendearen jatorria, beraz, beren izen indigenetan islatzen da. Azken hamarkadetako aurkikuntzen aurretik, ezagunak ziren izen indigena urriak Soriako eta Ebro ibarreko ustezko hizkuntzekin lotzen ziren, hau da, zeltiberierarekin eta iberierarekin. Geroztik hona nabarmendu da ia ez dagoela zeltiberierazko izenik lurralde horretan, Numanziatik gertu egon arren; aldiz, askok egungo euskararen aurrekariak ziren akitanieraren eta baskoieraren ezaugarriak dituzte.
Jarduerak
- Azaroak 16. Hitzaldia. Eduardo Alfaro Peña: Costumbres romanas para la muerte en Tierras Altas de Soria. Huellas del euskera en epigrafía antigua
- Azaroak 18, 25. Bisita gidatuak. Luis Mari Zaldua: Euskal sustraiko jende izenak erromatar epigrafian. Soriako Tierras Altasko hilarriak
- Azaroak 24. Hitzaldia. Joakin Gorrotxategi: Euskal sustraiko jende izenak bakoien lurraldeetan: Andrearriagako eta Soriako Tierras Altasko hilarriak
- Abenduak 4. Haurrentzako tailerra: Harrizko hitzak
Organizan: Euskaltzaindia, Idoubeda Oros, San Telmo Museoa
Comisario: Eduardo Alfaro
Iruña-Veleia auzitegietan. Gontzal Fontaneda. Berria
Iruña-Veleia auzitegietan. Gontzal Fontaneda. Berria 2021-9-8
Eliseo Gilek, Iruña-Veleiako epaiketan zigortuta, babes eskeko helegitea aurkeztu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, benetako babes judizialerako eskubidea urratu zaiolako, erruduna den frogarik ezta grafitoak faltsuak diren frogarik ere ez da aurkeztu eta. Gainera, epaitegiak ez du aurkikuntzen zaintza gauzatu, beti salatariaren esku egotea baimenduz.
Instrukzioa
2012. urtean instrukzioko epaileak txosten bat eskatu zion IPCE Espainiako Kultur Ondarearen Erakundeari. Hogeita hemeretzi zeramika eman zitzaizkion aztertzeko. Dokumentatuta dago lehenago ere zeramika horietatik zortzi beste bi laborategiren esku egon zirela. Aurkikuntzak zaintzen ez zituenez, epaitegiak ez zuen irregulartasunik antzeman IPCEri emandako zeramiketan, haietako zortzi lehen ere beste laborategi batzuek erabilita, eta horregatik baliozkoak ez zirela.
Iruña-Veleia bisita gidatua abuztuak 1 igandea
Iruña-Veleia bisita gidatua abuztuak 1 igandea. (Euskeraren jatorria).
Hileko lehenengo igandeetan egiten ari dira, maiatzetik urrira biak barne. Hurrengoak abuztuaren 1ean, irailaren 5ean eta azkena urriaren 3an izango da.
Bisita goizeko 11etan hasiko da, bertako aparkaleku nagusian, 14:00 inguruan amaitzeko.
Bisitak Iruña-Veleia Martxanek antolatzen ditu eta doakoak dira.
Bisitan hainbat gai azaltzen da: indusketan topatutako grafitoen altxorra, epaiketan jakin izan duguna, hiriaren desagerpena eta bagaudak, euskalduntze berantiarraren teoria deuseztatzeko duen garrantzia eta bisitarien galderak.
Bisita online ere egiteko aukera dago, www.geostrakaren bidez.
Izena emateko http://tiny.cc/091wtz edo 663901248 telefonoan
Iruña-Veleia bisita gidatua uztailak 4 igandea
Iruña-Veleia bisita gidatua uztailak 4 igandea. Euskeraren jatorria.
Hileko lehenengo igandeetan egiten ari dira, maiatzetik urrira biak barne. Hurrengoa uztailaren 4an, ondoren abuztuaren 1ean, irailaren 5ean eta azkena urriaren 3an izango da.
Bisita goizeko 11etan hasiko da, bertako aparkaleku nagusian, 14:00ak inguruan amaitzeko.
Bisitak Iruña-Veleia Martxanek antolatzen ditu eta doakoak dira. Bi bisita egiten dira aldi berean, euskerazkoa eta gaztelerazkoa.
Bisitan hainbat gai azaltzen da: indusketan topatutako grafitoen altxorra, epaiketan jakin izan duguna, hiriaren desagerpena eta bagaudak, euskalduntze berantiarraren teoria deuseztatzeko duen garrantzia eta bisitarien galderak.
Bisita online ere egiteko aukera dago, www.geostraka.eu ren bidez.
Izena emateko: Izena emateko