Etiketa honen artxiboa: 13363

Euskara jendea dokumentala Gasteiz

Euskara jendea dokumentala Gasteizen. Berria

Duela bi urte hasi ziren proiektuarekin, eta azkenean iritsi da jendeaurrean erakusteko unea. Dagoeneko estreinatu zuten lehen zatia atzo Maulen, eta gaur, bigarrena estreinatuko da Gasteizen. Ondoren, Iruñea, Baiona, Donostia eta Bilbon erakutsiko da. Juan Karlos Etxegoien Xamar-ek, 2006an argitaratu zuen Euskara Jendea liburuan oinarrituta dago dokumentala.

Ibaizabal-Mendebalde elkarteak ekoitzia da, Zenbat Gara elkartearen laguntzarekin. Guztira sei dokumental sorta dira, eta euskal hiztun komunitateak historian izandako ildo nagusiak azaltzea dute helburu. Atal bakoitzak 45 minutu inguru iraungo du. Atzo lehenengoa erakutsi zen Maulen, Historiaren atarian; gaur Gasteizen, bigarrena erakutsiko da, Erromako inperioan; Iruñean, Anistasunaren bideak; Baionan, Mugetan gaindi; Donostian, Gerren arteko pizkundean; eta azkenik Bilbon, Mundua osatzen.

13363

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta da.

40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Dokumentalak hainbat hizkuntzatan daude azpititulaturik. Bestalde, material didaktiko bat ere sortuko da.

Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu, eta ikusentzunezko esparruan zegoen hutsunea betetzera dator, lengoaia honek duen zabalpenerako dohaina baliatuz.

13363 2005-5-4  Yavhe / geure ata (1.700 urteko euskara)