Etiketa honen artxiboa: 18

Euskeraren Jatorria 18.biltzarra

Euskeraren Jatorriaren 18. Biltzarra

2024ko maiatzaren 11n, Segura-Errastiolatzako Turimo Etxean

Euskeraren jatorria 18. biltzarra. Iruña-Veleiaren afera piztu zenetik euskal hizkuntzalaritzak bidegurutze batean aurkitzen da. Grafitoen gai horretan ez zitzaion utzi arkeometriari bere lana egiten, alegia, grafitoak datatzea eta horrek inflexio puntu bat ekarri zuen, bazirudielako ez zituztela nahi eztabaidan jarri ordura arte euskal hizkuntzalaritzari buruz zabaldutako teoriak.

Ondoren beste tsunami bat ere gertatu da,  EHUko irakasle askok, batera, Irulegiko Eskua euskera ez dela lau haizeetara zabaldu dutenean.

Horregatik EHUko Letren Fakultatea ze paper betetzen ari den aztertu nahi dugu aurten, zenbait gai eztabaidagarri ekarrita: aitz erroaren eztabaida, toponimiaren substratua, euskalduntze berantiarra, Irulegi, Iruña-Veleia, iberierazko grafiaren presentzia Euskal Herrian, etab.

Egitaraua

09:45 Sarrera
10:00 Europako substratuaren ukapena? Jabi Goitia, Jon Goitia
11:00 Latinarekiko morrontza? “aitz” erroa Ander Ros,  Xabier Renteria
12:00 Atsedenaldia
12:30 Irulegiko eskua ez dago euskeraz? Juan Inazio Hartsuaga
13:15 Euskalduntze berantiarrari buruzko jarrera Antonio Arnaiz

14:00 Bazkaria
16:15 Bisita gidatua: Errastiolatzako Museo Etnografikoa

17:15 Iruña-Veleia: datazioen debekua eta suntsiketari laguntzea? Josetxo Mendia
18:30 Euskal Herriko iberierazko testuak baztertzea? Josu Naberan
19:00Euskeraren ikerle gehienekiko jarrera Karmele Agirre eta Patxi Alaña
20:00 Amaiera

Izena emateko

Zenbatekoa: 40 € (bazkaria, bisita gidatua eta liburuxka barne).
Bazkaririk gabe 25 €.
Laboral Kutxa: ES39 3035-0038-91-0380081747 (abonuan abizenak jarri)
Eta mezua bidali: euskerarenjatorria@gmail.com 663 901 248